SAN Gherardoko aintziran, tximeletaketa burruntziak jirabirakadabiltza, igelek korroka egitendute, ahateak, lertxunak eta murgilakhegan doaz. Ertzean monolito batdago, hamabost izen-abizenekin, eta loresortabat. Seinale batek dio ehiza debekatutadagoela.

Boloniako eskualde honetan, 1944ko irailaren7an, bi partisano italiar etxe baterasartu eta bertan zeuden bi nazi tiroka hilzituzten. Naziek ehiza hasi zuten berehala.Gertuen zeukaten etxera sartu etaRaffaele Bartolini gurdizaina ohetik arrastakaatera zuten. Beste etxeetatik AntonioZuarzi, Corrado Zanini, Antonio Zaninieta honen seme Mario, 17 urtekoa, eramanzituzten. Bost biktima ez ziren nahikoerrepresaliarako: hildako alemaniarbakoitzeko, hamar italiar hil ohi zituzten.

Egunsentian, naziek kamioi batera bostakigo zituzten eta errepidera atera zirengizon gehiago harrapatzera. Beste zazpihartu zituzten: fabrikara bizikletazzihoazen langileak, soroetan lanean ariziren nekazariak, errotaria: Antonio Cioni,Gaetano Sordi, Lodovico Tovolio, GualtieroValdiserra, Albano Agnelli, AdelmoRocchetta, Sisto Miglorio. Kuartel bateanpreso zeuzkaten beste hiru ere gehituzituzten: Gualtiero Bartolini, AntonioBonini eta agiririk eta izen ezagunikgabeko beste gizon bat.

Naziek hamabost boloniarrak aintzirarenertzera ekarri zituzten eta hilobiak zularazizizkieten. Antonio Zaninik zabalagoaegin zuen, semearentzat ere izango zelako.Gero hamabostak metrailatu zituzten.Gerra amaitu eta hilotzak ateratzera etorrizirenean, aita eta semea besarkatutahil zirela ikusi zuten.

Aintziraren beste aldean baso bat hastenda, basoaren beste aldean etxe bat dago.Ca Nova deitzen zen lehen, Bigarren MunduGerrako bonbardaketek suntsitu zutenarte. Oraingo jabeak Boloniako bikote batdira: Donatella eta Giorgio. Lursaila erosi,etxe berri bat eraiki eta aurrekoaren hondakinekinlurra berdindu zuten, lorategibotaniko bat sortzeko. Landare sendagarriak,jangarriak, usaintsuak, exotikoak etabertakoak hazten ditu Donatellak.

?“Atzo, mendian, orkidea basati bat aurkitunuen, sekula ikusi ez nuena. Aditu batideitu diot, aztertzera etor dadin. Etaespezie berri bat balitz? Hainbeste gustatukolitzaidake orkidea bati nire izenaematea!”Donatellak 50 bat urte ditu, txikia da, ilemotz zurikoa, eta lorategian mantsopaseatzen da. Izpilikua, erromeroa, gaitunaerakusten dizkigu, eskua pasatzendie, ilobak balira bezala laztantzen ditulandareak. Putzu baten ertzean apo horibat dago, gizen, geldi. Donatellak ez dioagurrik egin, pentsatzen dut elkar maizikusiko dutela.

?“Atzo zakurra ero moduan hasi zen zaunkaka.Hotsak entzuten ziren zuhaitz horienbeste aldean eta hara joan nintzen:hamasei basurde zeuden. Natura-erreserba batean bizi garaeta basozainek basurdekopurua kontrolatzendute. Bihar tiroak entzutenbadituzue,badakizue zer den”.Ez dirudi basurdeeiinork izena emannahi dienik. Haiek ereaskotan ikusiko dituzte-eta.

Lorategiko mahai batean,hulezko oihal baten gainean, obusherdoildu bat dago. Ez dakit obusei izenakematen zaizkien, agian zerbait bereziagoaegin behar dute, Apeninoetako baserri battxikitzea baino interes handiagokoa.Gogoan dut Hiroshiman 140.000 pertsonahil zituen bonbari Little Boy izen sinpatikoajarri ziotela estatubatuarrek.?“Naziek etxe hau hartu zuten kuartelbezala ?dio Donatellak?, eta aliatuek bonbakabota zituzten”. Inguruan lubaki ugaridago, askotan aurkitzen ditugu balak etaobusak. Lerro Gotikoan bertan gaude.

Apeninoetan, itsasotik itsasora, naziekeraikitako gotorleku eta trintxerei LerroGotikoa deitu zieten. Hitlerrek kezkazeukan izenarekin: aliatuek lerro horigaindituz gero, hurrengo lerrorako ez zitzaienhain izen indartsurik geldituko. EtaKesselring mariskalari aldatzeko aginduzion: Lerro Berdea jarri zion orduan. Izenengarrantziarekin eta hitzen higadurarekinHitlerrek zeukan kezka lezio bat da