EUSKAL kultura besteen kulturen gainetikdagoelaren ustea zapuzten saiatzenda Arantzazu Fernandez irakasleaMadrilgo Unibertsitateeko ikasleenartean, gurea tokiko kultura baino “nazioartekotestuinguruaren baitan dagoen kultur isla” delaerantsiz. Izan ere, euskara eta euskal kultura irakastenditu eta ikasle bat baino gehiagoren ustez,oraindik orain, euskara erresistenziaren isla da.“Gutxitan ematen da, baina inbidia ere nabaridut”, gaineratu du. Normaltasun falta dagoenez,batzutan aurreiritziak sumatzen ditu, besteakbeste iraganari lotuta gauden kultura garelanabarmentzen dutelako Unibertsitateetako ikasleespainiar askok. Hots, haien iduriko, euskalhiritarrek “desmemoria” delako hori ez dugulauste dute. Euskaldunok, alegia iraganaren jabegarela eta ez dugula, antza, izandakoarenlekukotza ahaztu. Arkadia homogeneo bateanbiziko bagina legez. Bizipenok, naturalki etapasioz esaten ditu Fernandezek, ikasleen hartuemanaren garrantziaz jabetuta, komunikaziofluxuegokia sortuta.
Kate motzean, ikasleak, Bernardo Atxaga norden ez dakitenak eta nor den dakitenen arteanbereizi litezke. Madrilgo Casa del lector-en eginzen ekitaldi batean, Atxaga protagonista zuela,ikasle batek “zure superfan naiz” zela esan zion,idazlearen harridurarako. Beste ikasle bat, KirmenUriberen unibertsoarekin liluratuta dago.Beste ikasle batzuk, nahiz Arte Ederretakoakizan, Jorge Oteiza nor den ere ez dakite, egungokultur-defizitaren erakusle.
Euskara bost urteren buruan ikas daitekeelauste du, tamalez bat baino gehiagok bigarrenedo hirugarren urtean, utzita, ezin ikasian ibilidela adierazten badu ere. Ikasleek baduteaurreiritzi hori (eta egia esan, gezur borobilaere ez da) Arantzazu Fernandezen esanetan:euskara zaila dela eta zaila dela. “Baina ikaslebatek esan zidan moduan, alemana ere zaila da,baina aukeran, nahiago dut euskara ikasi etaEuskal Herrian bizi Alemanian bizi baino”.
Euskara “arrazoi ekonomikoengatik” ikastenari zela aldarrikatu zuen, lan aukera gehiagoizan zitzan. Aurreiritziekin jarraituz, EuskalHerria matriarkatua dela nahiko gogoan dutebere ikasleek. Fernandez genero sistemetan adituada eta sistema matriarkala eta matrilinealabereizi behar direla zehazten du. “Zenbait lekutanbazegoen aukera mayorazgoa emakumearenaizateko, baina argitu behar da hori ez dela ohikoaedo joera nagusia”. Hala ere, euskal emakumearidagokionez, irudia positiboa da: ausartakedo indartsuak direla diote. Las brujas de Zugarramurdifilma estreinatu zutenenean ere, CarmenMaura aktoreak horixe adierazi zuen behineta berriz: nafar paraje hartako emakumezkoestrak oso prestuak izan zirela Zugarramurdinegindako errodajean. “Hara, zuek diozuen horiCarmen Maurak ere uste du”, erantzuten die Fernandezek,gogotsu.
Euskara izan du arnas eta euskara oso gertutikbizi izan du betidanik. Gasteizen ikasle sasoianbizi zela Qué hace una chica como tú en un sitiocomo éste abestia abesten zuen Korrikaren zainordu txikietan, leku bazterturen batean lasterkaatera behar izan zuenean. Duela gutxi ere Quéhace una chica como tú en lengua como ésta hitzaldiaeman zuen jardunaldi batean, euskara etagizarte mugimenduen gertaera aztertze bidera.
ANTZERKIA Antzezlanak ere euskaraz entzun etaazpitituluekin jarraitzeko saiakerak egin direlaazpimarratzen du Madrilen. Valle-Inclán antzokianantzeztu zuten Ttanttakaren Soinujolearensemea kasu. Antzerkia ere bada berepasioetako bat. Eta Madrilek zeresan ikusgarriadu esparru horretan. Berak ere eskola batzuk,funtzio komunikatiboa landu behar duenean,euskaraz ematen ditu erdaldunen aurrean: “Osonekagarria da irakaslearentzat, baina ikastenhas daitezen, bide bakarra da”.
Zentzu horretan, Vaya semanita-ren paperagoratzen du ikasleen artean duen arrakastagatik.“Oteiza ez, baina Vaya Semanita ezagutzendute, eta bereziki Benidorm, es vasco, vasco, vascokanta” parodikoa. Benidorm baita EuskalHerriaren arkadia perfektua.