DUELA ia hamabost urte, Xabi Oteroriirudi bidezko euskal hizkuntzari etakulturari buruzko lana sortzeko ideiaotu zitzaion, hain zuzen ere, euskararenhistoria soziala egitekoa. Lan hori egitekobeharra sentituta, Gipuzkoako Aldundiari Bertanliburu-bilduma diseinatu zion eta argitalpenhorien baitan Pili Yoldirekin batera euskalhizkuntzaren ondarearen gainean egin duenobra txertatzea lortu du. Duela bost urte hasi zenikerketa-lanetan eta guztira bi urte eta erdi emandituzte biek 500 ilustrazio eta 200.000 karakteredituen liburua ekoizten. Euskal hizkuntzarenberreskurapen lanetan gizarteak eta jende anitzekegin duten ahalegina islatu nahi izan duteliburu honetan, guzti horiek egindako ekarpenasustatuz eta bultzatuz. Pili Yoldik adieraztenduen bezala, “puzzle handi hori sortzeko beharrezkoakizan diren kultura, gizarte-giroa, politika,hedabideak eta kalea, besteak beste”.
EDUKI PRAKTIKOAK BEZAIN SAKONAK Gure egunerokobizimoduaren parte den guztia jasotzendu liburuak. Xabi Oteroren hitzetan, “guzti horihizkuntza da, ahoz zein idatziz transmititzendiren ideietan gorpuzten den pentsamendu abstraktua”.
Euskararen kasuan, gainera, ze mailataneta ze erabilera baldintzatan egiten denaintzat hartzea ezinbestez azpimarragarria delairuditzen zaio. Zentzu horretan, euskararekinkonpromisoa sentitzen duen autorearen ikuspegitikeginda dago obra, ideiak argi azalduz etagaiak behar duen eztabaida bultzatuz, hain justu,“beti ere, sortutako edukia etorkizunerabegira, erabilgarria izan dadin”, gehitzen duargazkilariak. Begiak Paleolitikoan edota Mesolitikoanjarri eta protoeuskaraz berba egitenden arren, diskurtso ulerterraza erabili dute,mendez mende XXI. mendera heldu arte. Lansakona da, barneratzeko eduki asko eskaintzendituena. Horregatik, bi orri bakoitzeko liburuautz dezake irakurleak, pilulaka aurkezten delakokontakizuna. 31 kapitulu ditu, alegia, posteritxurako 31 orri bikoitz, eta bakoitzean sasoi batlantzen da, hamabost argazkirekin bataz beste.Guztira 72 orrialde ditu.
“Euskarari buruz jakin nahi zenukeen guztia,baina galdetzera ausartu ez zaren guzti hori nolajaso behar genukeen pentsatuz hasi ginen”, diokazetariak. Hasteko, kontakizunaren egiturakronologikoa da, hots, historikoa. Horrenbestez,euskararen hastapenetatik hasi eta gaur arterainokogaiak jasotzen dituzte. Pili Yoldi: “Aldibakoitzean ikuspegi historikoa eskaintzeaz gain,pertsonak, erakundeak, ikerlariak, idazleak etainteresgarrienak diren izenak jasotzen ditugueta baita ikuspegi soziopolitikoa ere, euskalhizkuntzak eta euskal lurrak etapa bakoitzeanbizi izan duen egoera ulertzeko”. ArturoKanpion, KoldoMitxelena, Txirrita, Aita Villasante,Albreteko Joana, Xabier Lete, Jimeno Jurio edota Sancho Handia agertzen dira, besteaskoren artean. Oinarrizko informazioa txertatudutela diote bi egileek, liburua atsegina etaulergarria izateko, baina eduki guztiak guztizzorrotzak eta kontrastatuak direla. Izan ere, izenhandiko euskaltzain, historialari, kazetari etaikerlari askok gainbegiratu dute lana.
GUZTION ONDAREA TRANSMITITZEKO DEFENTSA“Euskal lurralde geografikotik haratagokodimentsioa hartzen du lanak,munduosoko artxibo,liburutegi eta museoetatik baitator informazioa”,zehazten du Oterok. Euskal Herrikomuseoak, Frantziako Museo Bilduak, Errusiako,Alemaniako, Ingalaterrako edota EstatuBatuetako Liburutegi Nazionalak eta beste hainbatbilduma pribatu. Izan ere, ez da ahantzi behareuskararen proiekzioa mundu-mailakoa dela.
“Euskararen berreskurapen-eredua mundu mailakoeredutzat hartzen du UNESCOk”, gehitzendu Yoldik. Azken 40 urteotan, 300.000 pertsonakbaino gehiagok ikasi du euskara. Beraz, erronkaerabilera eta transmisioa finkatzea dira bi egileenustez. Euskara guztion ondarea denez, guztiokdugula harribitxi gisa definitzen duenhizkuntza honetaz gozatzeko eskubidea uste duXabi Oterok. “Zentzuzkoa da duela milaka urtetatikjasotako hizkuntza guztion ondarea delaesateko, gure arbasoetatik datorkiguna, 1.800generazio baino gehiagotik”. Beraz, ideia horrieutsiz, euskararen ondareari buruzko historialanhonetan jasotzen dena kontatzeko eta hedatzekointeres bereziz daude bi egile nafarrak.