GIZAKIA gizakiarentzako otsoa da, alegia,gizakiak giza espezieari berari kalteegiteko gaitasuna du. Eta hori lehenizan zen, historiako pasarte desberdinetanikusi denez, baina orain izaten ari da eta geroere izango da. Izan ere, gizakia maltzurra da etamaltzurkeria hori islatu du Malenkoniak bere lanberrian: Homo homini lupus. Izenburuak lanekozortzi kantei globalki egiten die erreferentzia etadiskoa kontzeptuala da guztiz. Funtsean, antropologikoa.Inperialismoaz, kapitalismoaz, arrazismoazeta gizakia kezkatzen duten -keria horiez aridira. Taldearen kezkak dira gizarteko arazo horieketa une historiko honetan, bizitzen ari garen egoerakeraginda, plazaratu dute euren joera aldarrikatzaileabiltzen duen lana. Alabaina, Alain Anton,Rober Ferreiro, Iñaki Goitia eta Iñigo Ugarte betiizan dira historia eta filosofia zaleak.
NOSTALGIAREN OINARRI POSITIBO ETA ERREALISTALetrak ezkorrak izan arren, melodia alaia da,musikalki akorde maiorrak erabiliz tonu positiboaeman baitiote lanari. “Malenkonia, Hegazkadak dakar ekaitza eta Homo homini lupus izenekinjendeak pentsa dezake ezkortasun baten barruansartuta gaudela, baina bizitzan ikuspegi positiboadugu”, baieztatzen du Iñigo Ugartek. Aurrekolanean letrak tristeak ziren eta melodia ere nostalgikoazen, garaiko britpoparen eraginez;akorde menorrak erabili zituzten, akustikoasartu zuten eta biolinaren presentzia zegoen.“Orduan, etiketa tristea jarri ziguten eta horribuelta ematen saiatu gara: estribilloak osomaiorrak dira eta abestiak orokorrean zuzenak”.Taldeak ez du malenkoniatsu behatzenerrealitatea eta, oro har, bizitza, oso optimistakbaitira, baina, aldi berean, errealistak.
Malenkoniaren musika, hasieran, britpop estiloakdefinitzen zuen, baina, uneotan, pop-rocketikgehiago du. Euren esentzia 90eko hamarkadakorock alternatiboa bada ere, estilo musikal askoreneragina dutela uste dute. Ez dute erreferente bakarra,iturri askotatik edaten baitute, nahiz eta hasieran,duela hamar urte pasa, taldea britpopak elkartuzuen. “Beatles, Travis, Oasis, Nirvana, Metallica, Michael Jackson edota Foo Fighters entzutendugu, besteak beste, eta aniztasun hori aberastasunmodura hartzen da taldean”. Elkar ondo ezagutzendute eta talde-lanean ondo funtzionatzendute, bakoitzaren gustuak eta ideiak errespetatuz.Azken finean, bakoitzak bere lanbidea izanda ere,musikak elkartzen ditu laurak, eurentzakohobby bat baino gehiago denak.
AUTOEDIZIOA Rober abeslaria da estrofa etamelodia batzen dituen ideia lokalera eramatenduena. Iñigok estribilloa proposatzendu eta hobekuntzak egiteaz arduratzen da.Gero, Alain eta Iñaki ideia eraikitzen hastendira. Kantua prest dagoenean, Roberrek abestutakopieza ingeles faltsuan edo euskaraz hartzendu Iñakik, silabaka, eta letra sartzen dio. Eta horrelasortzen du musika Malenkoniak. Ekoitzi ereeurek egiten dute, euren musika ekoizteko moduaautoedizioa baita. “Gida batzuk grabatzen ditugueta horren gainean lan egiten dugu. Gero, postprodukzioaizaten da aldaketak egiteko fasea”. Uneanuneko laguntza eta gomendioak eskatzen dituzte,baina buruaskiak direla aitortzen dute, kontzientebaitira eurek lokalean egindako musika ateranahi dutela aurrera.
‘FEEDBACK’ GEHIAGOREN ZAIN Une honetan, gizartekosektore askotan bezala musikan ere, aberatsakgero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreagobihurtzen ari dira eta, horrenbestez, pauso bataurrera egin behar dela irizten du Malenkoniak.“Internetekin eta informazio eta komunikaziorakoteknologiekin aukera asko daude, musikari handizein txikientzat”, dio Iñigo Ugartek. Babesleaktopatzeko parada eskaintzeaz gain, musika sektorekointerakzioan ere laguntzen du, artisten artekoharremana ahalbidetuz. Antzeman dute gizartekosektore batek euren musika gustuko duela eta, orain,kanpora begiratu beharrean, Euskal Herrianjende gehiagorengana iristea nahi dute. “Irratianentzuten da, jendea diskoa erosten ari da eta Gabonakarteko epea jarri dugu feedback gehiago jasotzeko”,adierazten du taldeak. Orain arte jaso dituzteniritziak positiboak izan dira eta eurak oso gusturadaude emaitzarekin eta diskoa izaten ari denharrerarekin. Urtea bukatu bitartean, Gasteizenjo dute hilaren 26an ?Parral tabernan? eta DurangokoAzokan, abenduaren 5ean, Ahotsenean izangodira. Zuzenekoetarako prestatzen ari dira etakontzertuetan komunikatzeko, transmititzeko etadisfrutatzeko gogotsu dago Oñatiko laukotea.