MADRILEN dabil masterra egiten. Halaere, astebururo dator Euskal Herrira.Orain, Bertsolari Txapelketan burubelarri sartuta harrapatu dugu. Gaiaeman eta berehala bota digu lehen bertsoa.

Bertsoak amaieratik hasten dira, beraz, horrelahasiko dugu elkarrizketa. Eskerrik asko.

Ez horregatik eta beste bat arte.

Nola hasten da amaieratik?

Zer esan nahi duzun argi edukita eta hori koltxoibezala erabilita; azken finean, puentinga egitendugu.

Ez dago Euskal Herrian jai, ekitaldi edo ospakizunikbertsorik gabe?

Egongo da baten bat, baina gutxi izango dira.

Bertsolariak, kirolariak bezala, entrenatu egitendu edo, artistak bezala, entseatu?

Guk entrenatu esaten dugu beti, egia bada ereneke fisikorik ez dugula edukitzen. Txapelketarakoentrenatzen dugula esango nuke eta txapelketarikez dagoenean bertso eskolara goaz.

Donuak, neurriak, oinak, errimak... edo formulak,ekuazioak, zenbakiak?

Bakoitza bere esparruan bereizten badakit. Gauzabaterako formularik eta metodo matematikorikez dagoen bezala, bestean literatura etapoesia alferrik da. Klasean matematikan zentratzennaiz eta plazan saiatzen naiz bestean.

Bertso saio baterako zein da formula egokia?

Ez du formularik, ez araurik, ateratzen denaaterako da. Ondo ateratzen denean ez dakiguzergatik izan den eta gaizki ateratzen denean,ezta.

Bertsolariari umorea eskatzen zaio beti?

Bai, txapelketan behintzat jendaurreak hori esatendu. Entzuleak arintasuna eta freskotasunaeskertzen ditu plazan.

Txiste kontatzailea, umorista...

Txiste txarrak egiten pasatzen dut eguna,bertsoak ematen baitu nahikoa leku horretarako:errima eta doinuarekin disimulatuagoakjoaten dira txiste txarrak. Inork ez badu txisteaharrapatzen, txalo egiten dute berdin-berdin.

Bertsolaritza modan dago...

Neurri batean bai, bestela zaila da ulertzea nolaTxapelketaren finaleko sarrerak hilabete lehenagoagortu direna. Nahiko nuke hainbeste jendehurbiltzea gero, plazaz plaza. Txapelketakbeste efektu bat dauka, bertsoa eta lehia biakelkarrekin doazenean.

Ez duzu finalerako sarrera bat soberan izango?

Kar, kar! Ba ez bada finalean sartzen naizelagehiago emango dizkigutelako, momentuz ez.

Oholtza gainean burua hutsik?

Bertsoa hutsetik hasi behar baduzu, hobe dagauza gehiegi ez eramatea buruan; bestela,denak pilatu egiten dira. Aurretik bete beharda burua, eta oholtzan hutsean duzu, datorrengaiari erantzuteko.

Txapela buruan eta...

...ibili munduan, nik ez dut hobetuko esaera.Baina bai, txapelik gabe ere ibili daiteke munduan.

Bertso bazkariak, triki poteoak, bertso afariak...Bertsolaria beti parrandan!

Fama hori badaukagu. Egia da askotan aprobetxatzendugula aukera parranda egiteko.

Non gusturago, afarietan, Txapelketan edoherriko jaietan bertsotan?

Poteo eta afari informalak gustatzen zaizkitniri, bertso gehiago direlako eta aukera duzulakozure buruarekin gustura geratzeko. Bainabesteak ere badu bere xarma.

Zuek mikrofonoa baino ez duzue beharikuskizunetarako. Atrezzo merkea.

Bai, ez dugu beste ezer kargatu behar, ez dugusoinu frogarik egiten... Alde horretatik nahikoerosoa da gurea, musikari edo antzerkilariekinkonparatuta.

Bertso trama, bertso antzerkia, bertso pilota...

Dena dago eginda bertso munduan?

Gutxi geratzen da asmatzeko. Bertsoa arlo askotarazabaldu da, eta pozgarria da euskara hutsezegiten dena arlo askotan ikustea.

BEC beteta finalean, hori badakigu, eta bestea...

Leporaino beteta, batzuetan esaten dut finaleanaurpegi berri asko ikusiko ditugula, baina baitauste dut finalista izandakoak izango direlafinalean. Beteta egongo da eta berdin-berdinondo joango da eguna.