ZESTA punta eta literatura zaleek loturaberri bat dute aurrerantzean BeñatArginzonizen Jai Alai liburuari esker.Egilearen hitzetan, “euskal pilotajokoariburuz ehun intuizio inguru biltzendituen atsotitz-liburua da honakoa, batez ereJai Alai gaitzat hartuta”. Orotara 111 aforismobatzen dituen lan hau bere arrebari oparitzekoosatu zuen Arginzonizek. Hain justu, Bilbao JaiAlai enpresan lan egiten du bere arrebak, zesta-punta modalitatea sendotzen. “Zerbait ezberdinaeskaini nahi nion, frontoiko metaforenlekukotasuna eman zezakeen begirada bat?azaldu du?; horrela ba, arrebak antolatzenzituen partidak ikusita eta jokoak eragitenzizkidan inpresioak idatzita sortu da liburua.Jokoa bera izan dut inspirazio iturri, nahiz etairakurketa osagarri asko ere izan den bidean,noski”, jakinarazi du.

PILOTEO METAFORIKOA Orrialdez orrialde, elementusinboliko eta magikoen garrantzianabarmena da: pilotaria, frontoia, pilota, horma?elementu guztiek gordetzen dute kargasinboliko handia. Ildo horretan, “piloteo metaforiko”gisa definitu du egileak bere lana: “Ezda poesia liburu bat baina baditu elementu poetikoak.Oharkabean pasatzen diren gauzakagertzen ditu begirada poetikoak sarritan,bada, liburu honetan, pilota-jokoa sakralizatueta egiazko komunitate-zentzua ematen dionbegirada hartu dut”, azaldu du.

Elementu mitologiko eta antropologikoek erebadute tarterik, euskaldunon bizitza estiloak,ohiturek eta tradizioek kasu: “Ezaugarri desiragarriez,batzuetan idealizatuez, hitz egin dut.Horrez gain, kontuan izan ditut denboran zehargure herriaz bidaiari askok utzitako inpresioakere. Gainera, sinbolo edo ikurrak erabili ditut,denborarik ez dutelako, guztioi dagozkigulakoeta hizkuntza unibertsala dutelako”, argitu duegileak. Baina garrantzitsuena honakoa deladeritzo Arginzonizek: “Gure ohiturei buruzdihardudanean, iraganaz ahazten den herriaketorkizunik ez duela ere azpimarratzen ari naiz.Nortasuna orainaldian eraikitzen den zerbaitda, baina iragan hori eguneratzen ez bada orainaldiakez du baliorik”, uste du.

139 orrietan zehar agertzen diren irudiak osoerakargarriak direla ezin aipatu gabe utzi.Horietako batean, Guillermo mitikoaren argazkibat ageri da aldizkari baten azalean. New York,Miami, Daytona, Tampa, MexikoD.F., Acapulco,Tijuana edo Donostiako frontoietako iragarkizaharrak ere ikusgai daude. Eskuz margotutakohorma-irudiak dira ilustrazio gehienak etakontinente guztietako frontoiak erakusten dituzte.“Horiei begiratu bat emanda laster ohartzengara zesta-punta izan delamunduan izan dugunenbaxadorerik onena”, iritzi dio egileak.

AURREKARI GUTXI Arginzonizek ez du bereharridura ezkutatzen gai honen inguruan egindiren lanen eskasiaz hitz egiterakoan: “SoilikOteizak eta Ortiz-Osesek egin dituzte aurrezzesta puntaren inguruko begiradak. Oteizakeuskal arimaren interpretazioa egin nahi izanzuen bere Quosque tándem liburuan, baina ezzuen aipamen gehiegi egin euskaldunakhobekien definitzen gaituen jokoaz. Ortiz-Osesengogoetak interesgarriak izan arren, oso globalaketa psikoanalisian oinarrituta zeuden.

Gainontzean ez da beste ezer egin eta, egia esateko,ulergaitza egiten zait norberarena denahala ahaztea edo ezaxolakeria agertzea”, kritikatudu idazle bilbotarrak.

Gaur egun zesta puntak bere momenturik onenakbizi ez dituen arren, nostalgia saihestu beharradagoela uste du Arginzonizek: “Oraindikbizirik dagoen zerbaitez ari gara, antzinatik datorren gure kultura eta ondareaz mintzo gara.Ez da kirol hutsa, beraz ezin zaio soilik kiroltratamenduaeman. Euskal herritar oroordezkatzen duen arte unibertsal bati buruz arigara eta, kudeaketa ganorazkoa izanez gero,gizateriaren ondare izatera ere irits liteke noizbait”,uste du. Zentzu horretan, kirol honiburuzko ikerketak ugaritzearen premia ikustendu egileak: “Liburu hau horrexen aldarrikapenaere bada, alegia, ikuspegi berri bat eskaintzenduela uste dut, bide berri bat, eta bide horijarraitzea beharrezkoa da gure altxorrik preziatuenetakobat galdu nahi ez badugu”.

Hizkuntza poetikoa eta generoen nahasketanabarmentzekoa da Arginzonizen ibilbidean.Nahiz eta psikologia eta psikoanalisia ikasi izandituen, liburu-saltzailea da gaur egun eta ElGallo de Oro editoriala zuzentzen du, JuanManuel Uriarekin batera. Gaztea bada ere, liburuugari idatzi ditu dagoeneko, besteak beste,Manifiesto poético y otros escritos (2008), Reflejosde Andalucía (2011) eta Pasión y muerte deIosu Expósito (2012).