ABUZTUAREN 12tik 25era bitartean, iaatsedenik gabe ibili dira euskal bertsolariakMexikon. Amerikako hainbatherrialdetako inprobisatzaileak ezagutzekoaukera izan dute, hitzaldietan parte hartudute eta, jakina, makina bat bertso bota dituzte.Jardun nekagarria, baina esperientzia ahaztezina,Muruak eta Artetxek aitortu digutenez.“Inprobisazioa bizitzeko modu ezberdinak ezagutuditugu, azalez eta mamiz ezberdinak”.
Bosgarren aldiz egin da aurtengo abuztuan Trobalarieta Bertsolari Gazteen IberoamerikakoTopaketa, Mexikoko zortzi hiritan.Kuba, Argentina,Panama, Txile, Puerto Rico,Kolonbia,Venezuelaeta Mexikoko tradizioen ordezkariak batudira eta, Espainiaren izenean, Euskal Herritikjoandako Iñaki Murua eta Miren Artetxe. Gaztelaniazabesten ez zuten bakarrak izan zireneuskaldunak, topaketako puntu exotikoa ipinizuten. Dena den, euskaldunen eta espainiarrenarteko aldea azaltzen lanak izan zituztela dioMuruak: “Nik Espainiako pasaportea dut, MirenekFrantziakoa, bai, baina guk geure hizkuntzaeta geure herria ordezkatzen genituela behineta berriz azaldu behar izan genien, euskara entzuteakharritu egiten zituen”. Edonola ere, besozabalik onartu zituztela gaineratu du Muruak.“Azkenerako, geu ere erdaraz bertso batzukbotatzera ausartu ginen!”.
Iñaki Muruaren hitzak entzunda, egonaldigogoangarria izan zela garbi dago: “Ikasi duguzer den tratu goxoa, kanpotik datorrenari harreranola egin; euskaldunon hoztasunaren aldean,latinoen epeltasuna nabaritu dugu”. MirenArtetxe bat dator: “Kanpotik ikusita, badirudihaiek eta guk ezer gutxi konpartitzen dugula,baina izebergaren punta baino ez da”. Bi astekobidaian, azkenengo egunean baino ez zuten atsedenhartu, 14 saio, bi hitzaldi eta zazpi elkarrizketaizan baitzituzten. Bertsoaren aniztasunaerakusteko asmoz, era askotako ariketak eramanzituzten oholtzara, baita Santa Agedakokantaldi inprobisatu bat ere, erratz kirtenezegindako makilekin. “Entsegurik ez genuenezegin, akatsak egin genituen, baina jendea harritutautzi genuen; saioa errepikatu behar izangenuen”, oroitu du Muruak. Bi bertsolarieilaguntzera, Muruaren emazte Blanca Lopez etaEsti Alberdi joan ziren Mexikora, eta santaeskean laurak igo ziren oholtzara.
Bi bertsolarik ordezkatu dute Euskal Herria,gizon eta emakume banak. Hala ere, EuskalHerrian bezala, Latinoamerikako inprobisatzaileentradizio gehienetan emakumeari egiten zaion lekua murritza da oraindik. Dena den,MirenArtetxek ez dio kopuruari bakarrik begiratunahi; saioetan emakume zein gizonak elkarrekinjarduten ziren, baina “inprobisatzailegisa gure tokia egitea kosta zitzaigun”. Batez ere,bertsoaldien tematikan nabaritu du hori, “gailibrean, emakumea bera bihurtzen zen gai”. Alabaina,“zenbait aurriritzi ahuldu” zituztelakoandago, hamabost egunean ohiturak aldatzea zailadela onartu arren.
KEZKAK KONPARTITZEN Amerikako inprobisaziomoldeen eta gureen arteko aldea nabarmena delajabetu dira euskal ordezkariak. “Haiek musikatresnen laguntzaz abesten zuten; guk, eskuakpatrikan sartu, eta a capella ?dio Muruak?, soiltasunhorrek, baina, errespetua eta miresmenasortu zituen gainerako delegazioen artean”. Saiobatzuetan, beste parte-hartzaileei ikasitako doinuakbertsolaritzara egokitzen ahalegindu ziren.“Zati nagusia euskaraz abesten genuen, haiendoinuarekin, eta erdarazko itzulpena sartzengenuen ondoren”. Musika eta metrika diferenteakgogoan eta bideo mamitsuak maletan, halaxeitzuli dira Euskal Herrira. “Bertsoak daukanmoldakortasunari esker, izango da zer aprobetxatua”,dio Muruak. “Burua bete irudi itzuligara”, gaineratu du Artetxek.
“Munduko inprobisatzaileak indigenak gara, gubi estatu handiren artean bizi gara eta haiek,aldiz, estatua izan arren, inprobisatzaile gisageuk bizi duguna bizi dute”, azaldu digu IñakiMuruak. Kuba salbuespena da, han bai, azpiegituradotorea omen dute. Euskal Herrikobertsogintza ere ez dago, itxuraz, atzeratuta.“Hemen sortu dugun guztiarekin ahozabalikgeratzen dira”. Miren Artetxeren ustez, “masakulturaren korrontearen aurka doan jarduna dagurea, tradizioaren eta modernitatearen artekofunanbulista lanetan gabiltzamunduko hainbattxokotan”. Identitateari eusteko borrokan, belaunaldienarteko transmisioaz kezkatuta, EuskalHerriko eta Amerikako inprobisatzaileak elkarreneskutik doaz, “biziraupena bermatzen zeinmehatxatzen duten elementuak antzekoak diraLa Platan eta Hendaian”.
Hamabost egun “oso intentso” bizi eta gero, gureordezkariak etxean dira, baina, Iñaki Muruakaipatu digunez, hangoekin harremanetanjarraitzea aberasgarria litzateke. “Bi astez autobusberean ibili gara berrogei pertsona atzeraeta aurrera ?dio Artetxek?, elkar ezagutzekoaukera eman digu horrek”. Muruaren arabera,“haien eta gure artean alde handia egon arren,bukaeran bat gehiago izan gara”.