SUTONDOAN kontatzen ziren antzinakoistorioak eta ipuinak ditu hizpide A-teatralkonpainiaren antzezlan berriak.Itzal-antzerkiaren teknikari esker,euskal mitologia eta kultura ardatz dituenikuskizuna sortu du oraingoan. Itzalak etatxotxongiloak dira, besteak beste, ikusleak aurkitukodituen osagaiak. Umeentzako bideratutadagoen arren, helduak ere ongietorriak dirahonetara. “Eguneroko bizitzaren egia batzukmetaforetan kontatzen diren kondaira fantastikoakdira, baina ipuinak bezala kontatuta.Horregatik dira adin guztientzako hain atseginak”,azaltzen du Estibaliz Alonso A-teatralekoaktoreak.
Haurrentzako ikuskizun bat muntatu nahian,2011. urteko udan bildu ziren A-teatralekokideak. Maria Guimareyk, ikuskizuneko aktoreaketa zuzendariak, obra honetarako euskalmitologia gai aproposa zela iritzi zion. Dirudienez,hondartzan zegoela, harean ikusitako itzalakeman zion ideia ikuskizuna itzal-antzerkianoinarritzeko. Erabilitako teknikari dagokionez,Alonsok zera adierazten du: “Itzal-antzerkia erabilidugu antzineko teknika delako eta oso lotutadagoelako mitologia eta ipuinekin; halaber,ikuskizunaren tituluarekin ere badu lotura”.Euskal Herrian gutxi erabiltzen den teknika delaaitortzen du. Alde horretatik, ikuskizuna “nahikoberezia” dela dio eta horregatikmerezi duela ikusteak: “Teknika politada, erabat ezberdinahemen ikustendugunarekinalderatuz. Asko disfrutatzen den antzezlana da.Ikusgarria, polita, goxoki moduko bat”.
Sutondoan ikuskizunari heldu baino lehen, antzerkitaldeak emandako pausoak mintzagai izanditu Alonsok: “Progresio bat egon da gure ibilbideanzehar”. Aktoreak gogoratzen duenez,2009. urtean bildu ziren lehenengo aldiz A-teatralekokideak, gaur gaurkoz taldea osatzenduten hamar pertsonak, hain zuzen. “Guztiakneskak”, zehazten du barrezka. Arte eszenikoengraduondoko bat gauzatzen ari ziren eta “zerbaitegiteko gogoa” piztu zitzaien. “ArratsaldeetanBilbao Arten ematen genituen klaseak eta zerbaithartzera joan ohi ginen ondoren. Tabernabatean hasi ginen, beraz, ideiak planteatzen”,aipatzen du.
Esan bezala, zerbait egiteko intentzioa aurkeztuzuten. Antzezlanen irakurketak, ideiak etaproposamenak ondotik etorri ziren. Gauzakhorrela, taldekide baten ahotik ateratako zergatikez dugu hori egiten? formulak piztu zuen taldeanlan egiteko eta antzezlan bat sortzekonahia. Horrela sortu zen A-teatraleko lehenengoegitasmoa: La Casa, Federico Garcia LorcarenLa Casa de Bernarda Alba obra famatuarenmoldaketa. Zuzendaritza lanetan, Maria Guimaneyibili zen. Urtebetekolanaren ostean,2010.eko irailean aurkeztuzuten. La Casa izan dakonpainia honentzat abiapuntua,taldearen sorreraekarri zuen proiektua, alegia. Honen ondotik,taldeak abiada hartu zuen eta beste proiektu batzuketorri ziren jarraian; hala nola, Los 20 delXX, Variaciones en dos menor, eta orain eskaintzenari diren ikuskizuna: Sutondoan. Lanhoriek guztiak gauzatzerako garaian, helburubat izan dute beti oinarri: “Guztion artean lanaegitea eta antzezlan bat sortzea”, Alonsoren esanetan.
KONPAINIA TXIKIA Halarik ere, ibilbide honetanzehar, zailtasunak pairatu dituzte. Diru-laguntzenalorra aipatzen du aktoreak, besteak beste.Horiek eskatu dituzten arren, inoiz ez dituztelajaso aitortzen du: “Konpainia txikia da gurea etaez gara aberatsak”. Bide batez, antzerkitik ezdirela bizi argitzen du: “Antzezlanekin ez dugudirurik ateratzen, baina taldea mantentzea lortzendugu behintzat”. Izan ere, ikuskizun batekinirabazitako diru kopurua beste berri bat abiatzekobaliatzen dute.
Zailtasunekin jarraituz, Euskal Herriko mugetatikat ateratzeko erronkanabarmentzen du.