ELGOIBARKO Izarra 1963ko martxoaren15ean hiru lagunek sortu zuten,euskararen eta euskaldunen egoera ilunaargiztatzeko; sortzaileen euren ahotanjaso den bezala: “Erderiak ez ittotzeko”.Horrez gain, urtebete lehenago sortutako Ikastolababesteko eta indartzeko. Orduan ezarritakohelburuak beteta, elkarteak 50. urtemugagogotsu ospatzeko arrazoiak ditu. Imanol Larrañagaelkarteko dinamizatzaileak argitzen duenez,“Elgoibar garai hartan baino askoz euskaldunagoada eta Ikastola gorpuztutako proiektuada”. Txepetxek proposatutako hiru aspektuakbete direla ekartzen du gogora: erabilera, ezagutzaeta motibazioa.

UNE GAZI-GOZOAK Mende erdiko ibilbideanzehar, hiru mugarri izan ditu. Sortu zenetik1980ra arte, oso etapa emankorra bizi izan zuen.80ko hamarkadan, aldiz, krisi sakonean sartuzen: euskalgintzako militante asko politikan sartuziren eta elkarteko proiektu bakoitzak bereautonomia hartu zuten. Dinamizatzaileak zehaztendu: “1990ean, Batzar Orokorrean, elkarteabertan behera lagatzea proposatu zen, baina bizpahirubazkidek elkarteari eusteko erabakiahartu zuten”. Hirugarren etapa 90eko hamarkadatikgaur artekoa da, euskara elkarteen aterpeaneraiki den zikloa eta hainbat proiektu etaegitasmo jaio direna. Beraz, bizitzako zikloakbezala, gorabeherak bizi izan ditu ElgoibarkoIzarrak ere.

Ibilera horretan, oztopoak gainditzen ere jakinizan du. Kontuan hartu behar da elkartea frankismoareneraginpean jaio zela eta, ondorioz,euskararen aldeko elkarte batek ez zuela lanaerraza izango. Diruari dagokionez, sasoi hartakomilitante batek esandakotik Imanol Larrañagakkontatzen du: “Elgoibarko Izarran ez dasekula dirurik egon, baina beti lortu izan dabehar zen beste”. Bigarren arazoa Toletxe taberna-proiektua izan zen, diru-zulo handia eraginzuena. “Egoera txarretatik ateratzen ere jakinbehar denez, asmatu genuen hortik irteten”,gehitzen du. Azkenik, azken urteotako diru kontuakdira arazo aipagarriena, diru-laguntzakasko jaitsi baitira eta horrek ez du uzten orainarteko dinamika mantentzen.

PAISAIA EUSKALDUNTZEN Eskuartean dituztenproiektuei dagokienez, hiru ataletan bereiztendira. Batetik, hedabideak dituzte, Barren astekaastekariaeta elgoibarren.netwebgunea. Bestetik, haureta nerabeei zuzendutako egitasmoak. Eta azkenzutabea kulturgintza da. Ikastolarekin ere baduteharremana, hainbat proiektu elkarlanean egitenbaitituzte. Lan hori guztia 19 pertsonek osatutakolan-taldeak egiten du, Zuzendaritza Batzordeanerabakitakoaren ostean. Udaletik,Aldunditik eta Jaurlaritzatik lortutako dirulaguntzekinburutzen dute lana eta baita elkarteakberak sortutako publizitate eta zerbitzukuotenbidez ere.

ELKARLAN GEHIAGO “Elgoibarko Izarra herrikopaisaiaren parte da ?baieztatzen du ImanolLarrañagak?, baina elkartea guk nahi baino ezezagunagoada”. Izan ere, herritarrek elkarteabaino gehiago bertako proiektuak estimatzendituzte: Atxutxiamaika Aisialdi Taldea, Barrenastekaria, dantza-taldea, Ikastola, etab. Horregatik,une honetan, elkartea gogoeta prozesuandago, bere ahuleziak eta indar-guneak aztertzen.Horren harira, badute hutsune bat, zuzendubeharrekoa, onartzen du elkarteko dinamizatzaileak:“Behar baino harreman eta elkarlangutxiago izan dugula herriko elkarte eta gizarte-eragileekin”. Eta hori etorkizunera begirahobetu beharreko puntu gisa markatu dute.Euskara-elkarteen sorrera 90eko hamarkadakofenomenoa bada ere ?Arrasate EuskaldunduDezagun mugimenduaren inguruan sortutakoak?,Elgoibarko Izarra ia 30 urte lehenago jaiozen. Zentzu horretan, aitzindaritzat har daiteke.

1963an euskara-elkarte gisa jaio arren, gauregun kultur elkartea da. Imanol Larrañagak dio:“Oso paper garrantzitsua bete dute euskaraelkarteekgure herria euskaldunagoa izatekoahaleginean”. Hala ere, oraindik, kontziente diraElgoibar euskalduna eraikitzeko lana egin behardela eta bide horretatik nahi dute joan, herriahaleginapresente izanda. Beti ere iluntasunaargitu dien izar horri eutsita. Beti ere euren iparramarkatzen duen izar horri begira.