EUSKAL Herrian inprobisazio hitzabertsolaritzarekin lotu ohi da, bainabada beste inprobisazio mota bat kantutikat: antzerkigintzan lantzen dena.Gure artean oraindik gutxi ezaguna bada ere,sendotuz doan aukera da, bai antzezleen, baiikusleriaren artean. Aipatutako mota horrenlehen emankizuna martxoaren 28an egin zen, AntzerkiarenNazioartekoEguna ospatzen zela aprobetxatuz,Bilboko Pabilioi 6 gunean. Esperientziaezin hobea izan zen, eta antolatzaileek saioberriak egitea erabaki zuten, azkena aurrekolarunbatean, hain zuzen ere. “Publikoak izugarrigozatzen du, itzela da sortzen den giroa. Aktoreentzakoere antzerkigintzan bide berriak probatzekoaukera bikaina da”, ziurtatu du EguzkiZubia antzezlari aski ezagunak. Bera da saiohauen zuzentzailea.

Baina, zertan datza inprobisazio norgehiagokadelako hau? Aktoreek bi talde osatzen dute, txandakaoholtza gainean arituko direnak. Gaiakmementuan aukeratzen dira, aretora sartu bainolehen jendarteak zerrenda batean idatzitakoenartean aukeratuta, hain zuzen. Emanaldibakoitza amaitzerakoan, ikus-entzuleek gehiengustatu zaiena bozkatu behar dute. “Oso dibertigarriada: talde bakoitzak bere kolorea dauka,berdea edo gorria, eta publikoak nahiago izanduen taldearen koloreko zapia altxatu behar du”,azaldu du Zubiak. Gaiaz gain, antzerki estiloa erebat-batean aukeratzen da, kasu honetan, erabakiazuzendariaren esku dagoelarik. Mota askotakoestiloak landu ahal dira: dramatikoa, komikoa,abestuta, mimikoa, bertsotan… “Bertsotan denean, inork ez du errimetan egiten lortzen, osodibertigarria da. Aktorea gaiarekin aurrera eginezinik dago taula gainean, errimetan egiteko hitzegokia ez baitu topatzen”, gogoratu du YleniaBaglietto inprobisazio saio hauen kordinatzaileak.

Horrelako egoeretan, aktore ona izateazgain, ausarta ere izan behar dela nabarmendudu. “Ikusleriak babesgabetasun egoera bateanikusiko du antzezlaria, eta, bera hori azalaraztengai izango den heinean, publikoarekin bategitea lortuko du”. Horrexegatik, saio horietanparte hartzen dutenek eskarmentu handiko aktoreakdira: Mikel Losada, LeireOlara, Maria Goiricelaya,Jorge Santos eta Jon Urraza, besteakbeste. Hala ere, batzutan antzezlari hasi berriekere parte hartzeko aukera daukate. “Ikastekoaukera ezin hobea daukate. Aktore batentzakoeszenatokia munduko lekurik onena da. Etainprobisazioak duen bat-batekotasunaren tarteakantzezlei irtenbidea aurkitzeko plazerraeskaintzen die. Bakoitzaren imaginarioan topatueta kaleratzeko aukera, aurreko entsegu barik,publikoa eta aktorearen arteko harremana besterikez”, azpimarratu du Eguzki Zubia zuzendariak.

OINARRIZKO HAINBAT ARAU Edonola ere, inprobisazioarenalan erraza ez dela badakite, eta, horidela eta, antzezlan bakoitza baino aste batzuklehenago, entrenamendu saioetan aritzen dirapartehartzaileak. “Arau batzuk oinarrizkoak dira,adibidez, publikoari bizkarra ez ematea, bakarrizketakez egitea, edo kideei erasorik ez egitea”,zenbatu ditu Zubiak. Erasoen artean, beste aktorebatek proposatutako ideiari muzin egitea etafisikoki lekuz aldatzea egongo lirateke. “Saiohauek gure lanbidea benetan zein den publikoarierakusteko bide zuzenena da”, ziurtatu du.

Talde bakoitzak sei aktore ditu gehienez, mezua“argitasunez” zabaltzearren. “Entzumena landubehar da, eta lekua gordetzea ere oso garrantzitsuada”, zehaztu dute Zubiak eta Bagliettok.

Epailearena egiteaz gain, dinamizatzailearenlana ere egiten dute biek. Horrela, behin gaiajarrita talde bakoitzak bere antzezlana prestatzekoduen minutu eskasean, publikoarenganahurbildu eta kontuak esaten aritzen dira. “Pressingcatch-en bezalaxe egiten dugu guk”, azaldudute. Izan ere, saio hauei inprobisazio partidakedo match-ak esaten diete. “Kasu bietan norgehiagokaaritzen diren taldeak izan arren, publikoarenjoera oso ezberdina da futbol partidabatean eta antzerkian”, baieztatu dute.