GETXOKO Zugazarte ibilbidearen ohikojauregiak lursail pribatuan zuhaitzeta berdegune oparoan isolaturikdira, heziez inguraturik eta maiz jauregiarenzaindari-etxearen eraikina alboandutelarik. Eraikin-eredu honelakoxean txertatzenda Bizkaiko Foru Aldundiaren BiskayTIKproiektuaren egoitza berria. Proiektu honenxedea eskala internazionaleko teknologia zentrobat eratzea da, eta bereziki hiritar eta administrazioarenarteko kudeaketa lanak teknologiaberrien bidez garatzeko sustapena.
2008. urtean ideia lehiaketa bat antolatu zen1910. urteko Bake Eder eraikinaren berreskurapen-proiektua aukeratzeko. Proiektu-irabazleak,G&C Arquitectura, Urbanismo y Paisajearkitekto-talde bizkaitarraren eskutik,eraikin zaharra berpizteko apustua egin zuen,eraikin berri xume batekin zaharraren presentziaareagotuz. Zaharra eta berria modubertsuan kokatzen dira testuinguruan, zuhaitzenartean bi bolumen garbi ageri dira. Bienarteko lotura gorputz atzeratu baten bidezematen da sarrera-gune funtzioa betetzen duena.Bake Eder eraikin zaharraren irudia fideltasunezberreskuratu da, barnealdeko egituraereduamantenduz. Etxebizitza erabilerakoeraikin hau gela handi eta ertainez osatzen daeta proiektu berriak ederki aprobetxatu duberezko antolaketa, zerbitzurako elementuakzein langelak kokatzeko. Oraindik ere britishestiloa somatu daiteke eraikinean, hotsandikoeskaileren edo leiho-irekieren presentziagatik.Eraikin berria bi solairuko bolumen paralelepipedobat da L formako harrizko zokalobaten gainean kokatzen dena, topografiaraegokitzeko.
DESAGERTZE-EFEKTUA Berdeguneak eta batez ereantzinako zuhaitzek, lekua berezi egiten dute,horregatik eraikin berriak inguruarekin bategiteko estrategia jaso du. Beirazko fatxadanlandaredia isladatzen baita eta eguzkiarenizpien arabera eraikinak desagertze- efektua lortzendu. Aipatzekoa da beirazko fatxadak babes-geruza bat duela eta orientazioaren araberaegokitu egiten dela, eraikinaren gastu energetikoatxikitzeko. Eraikinen arteko kanpo-espaziotikibiliz antzematen da arkitektoek lurrentrataeran eta begetazioaren aukeran jarritakoarreta.
Hiltzear zen eraikin zaharrak berpizte-sendagaiaeskuratu du BiskayTIK proiektuarekin.Zaharraren identitate historikoa galdu gabe,etorkizun luzearen bermea duen pilula eskainibaitzaio: gizakion betiko gaztetasunarenfantasia!