MEETTOK argitaletxe independenteakeuskarara ekarri berria du Tximistak,Jean Echenoz idazle ezagunarenazken lana. Horrela, lehenagopublikatutako Ravel eta Lasterka eleberriekinbatera, Bizitza alegiazkoak izeneko trilogia osatudu DonostiakoEgia auzoko argitaletxeak. Echenozenazken aldia osatzen duten hiru liburuekeleberriaren kontzepzioa dute: pertsonaia errealbaten bizitzaren inguruan literatur fikzio bat sortzea.Ez dira biografiak, ezta eleberri historikoakere. “Beste ezer baino lehen, literatura testuakdira”, nabarmendu du lanok euskarara ekartzekoardura izan duen Gerardo Markuletaitzultzaileak. “Nobela ezberdinak dira protagonistakezberdinak diren heinean: musikaria, lasterkariaeta zientzialaria. Ohiz kanpoko pertsonakhirurak, baina norbere mundu eta sasoikoak”,argitu du.

Esaterako, Ravel eleberrian musika, sorkuntzaeta artistaren bakardadea islatzen dira. “Liburuatrinkoa da gertakizunez, baina arina eta bizia irakurtzeko”,gaineratu du Markuletak MauriceRavel Ziburun jaiotako musikariari buruzkoobrari buruz. Lasterka eleberriak, berriz, EmilZatopek protagonista izanda, lasterketen munduaeta egungo mundualdiko gorabeherak dituardatz, baita atletaren eta boterearen artekoharremanak ere. “Enpatiazko irribarre batekinirakurtzen da liburua, sekula footing-ik egin ezbaduzu ere”, azaldu du. Argitaratutako azkenak,Tximistak, Nikolà Tesla ingeniariaren patua du oinarri: esperimentu, asmakizuneta patenteen mundua, nahiz jenialtasunaren eta eromenarenarteko lotura ere azaltzen dituen Echenozek.“Oso liburu jakingarria da, eta hiruretan tristeenabeharbada”, adierazi duMarkuletak.

Testuinguruari dagokionez, Echenozek “girotzeederra” egin duela ere azpimarratu du. Izan ere,hiru lanetan pertsonaien garaiko egunerokotasunanatural ageri da, ikuspegi handian eta xehetasunetan:Ravelen bidaia trasatlantikoan, ZatopekLondreseko joko olinpikoetan, aulki elektrikoarenasmakuntza Teslarenean… “Gertakizunhistorikoak ere asmo zorrotzez ezarriak dira testuetan-agertu du Markuletak-; pertsonaiak haietanmurgilduta ageri dira, haiek harat-honat eramanak”.Adibide moduan, Lasterka eleberriarenhasiera aipatu du, istorioa naziak Pragan sartzenari direla hasten baita, eta sobietarrak Pragakoudaberria zapaltzera datozela bukatzen da. “Poetakesango lukeen bezala, ez dago gerra onik, eztxikirik”, gehitu du itzultzaileak.

DOKUMENTAZIO LANA Markuletaren aburuz,idazleak dokumentazio lan itzela egin behar izandu hiru eleberriak idatzi ahal izateko: materialerreala, ikerketak, pertsonaiei buruzko fikzioak…Dena uztartu du Echenozek trilogia honetan. Halaere, Markuletak argi dauka idazlearen helburunagusia ondo funtzionatuko duen eleberri batsortzea izan dela. “Behin eta berriz esaten dufikzioa dela. Benetan gertatuak erabili egiten ditu,eta gero horiek hanpatu, laburtu, isildu,desitxuratu… kontaketaren mesedetan”.Hortaz, beste inon aurkitzen ezdiren pasadizoak ere badirela onartu du. “Teslarenkasuan, adibidez, protagonista lanbidezasmatzailea izanda, Echenozek gehixeago sakatuzion asmazioaren teklari”, adierazi du.

Echenozek bezala, Markuletak berak ere egileazeta protagonistei buruz dokumentazio dezenteerabili behar izan du itzulpenak egiterakoorduan. Berak azaldu duen moduan, berezikikontsultatu behar izan du garaia “girotzen”duten eguneroko gauzen izenak, edota gertakarijakin batzuk, “benetan gertatuak edo Echenozekasmatuak ote ziren jakiteko”. Prozesu horretangauza jakingarri asko ikasi du Markuletak,besteak beste, Ravelen sexu-joeraz inork ezdakiela ezer ziurtasunez; Zatopeki urrezko danborraeman ziotela Donostian eta euskal artzai-txakur bat izan zuela; edota Teslak asmatuzuela irratia, eta ez Marconik. “Baina, batez ere,ikasi dut zer-nolako gora-beherak izaten dituztenberean onenek mundu errealarekin talkaegitean”, adierazi du.

Hiru liburuen artean Lasterka dela gehien gustatuzaiona aitortu du Markuletak. “Orekatuena,umoretsuena iruditu zait. Hori guztia ez balitznahikoa arrazoi, hiruretan berak du poema-egiturariklortuena, eta hori oso zaila da lortzenargumentu bati jarraitzen dion narrazio-lanbatean”, ohartarazi du.