AURTEN berrogei urte beteko diraeuskaltzale talde batek DonibaneLohitzunen elkartu eta Udako EuskalUnibertsitatea (UEU) izango zenarenoinarriak finkatu zituenetik, 40 urte udakolehen ikastaroak antolatu zirenetik. HegoEuskal Herrian euskararekin zerikusirik zuenezer antolatu ezinak eraman zituen Donibaneralagun haiek, eta horrek are eta indar handiagoaeman zien euskara eta jakintza arloanzeuden hutsuneak betetzen hasteko: euskalunibertsitate baten beharra, euskarazko irakasleencorpusa edo euskal komunitate zientifikorakogune baten beharra ikusi zutenhaiek. Handik 40 urtera indar berberarekinjarraitzen du UEUk, oraindik ere existitzendiren hutsune horiek jakintzaz, elkarlanaz etaeuskaraz betetzen.
Berrogeigarren urteurrenak ospatzea oso ohikoaez den arren, UEUk ezinbesteko ikusi duurteurren hori nabarmentzea. Udako Ikastaroenarduradun Irati Iciarrek azaldu moduan,“urtemugak momentu delikatu batean harrapatugaitu, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzakgaltzeak egoera ekonomiko larria eragin duelako eta horrek UEUren biziraupena bera kolokan jarri duelako”.Horregatik, “aurrera egiteko jarrerairmoa” hartu du erakundeak eta ekimenbereziak egingo dituzte helburu nagusibatekin: “UEUren errekonozimendua lantzea,UEU beharrezkoa dela aldarrikatzea, gizarteariegiten dion ekarpena garrantzitsua delaaldarrikatzea, batez ere unibertsitate desberdinetakojendea biltzeko duen gaitasunagatik,komunitate zientifikoa biltzeko gaitasunagatik,euskararen corpusari egiten dion ekarpenagatik,formazio alorrean duen garrantziagatik,eta argitalpen eta ikasteko produktuengatik”,dio Iciarrek.
40 URTE, HAMAIKA IKASTARO Hasieran IparEuskal Herrian ematen ziren ikastaroak adituekeskainitako hitzaldi sortak ziren gehienbat;80ko hamarkadan hegoaldera salto egitean,1.000 lagun inguru biltzen ziren Iruñeakoikastaroetan, euskaraz ikasi ahal izateakilusio nabaria eragin zuen demokrazia lehenengozarnastu zuten herritarrengan.Urteekin eta euskararen normalizazioarekin,aldatu egin da errealitate hori eta, gaur egun,udako ikastaroak etengabeko prestakuntzarenbarruan ulertu behar direla dio Iciarrek, “urteguztian ikasten gauden bezala, udan ere ikastenjarraitzeko plaza egokiak dira ikastarohauek”. Edozein modutan, hasierako topaguneeta bilgune izaera mantentzen dute.40. urteurrena izanik, 40 ikastaro antolatudituzte aurtengo udarako. Azpimarratu nahidute ikastaro horiek auzolanean antolatu dituztela, UEUko bazkideek eta gertuko erakundeeta pertsonekin. Ikastaroek azken urtetakoizaera bera dute, trebakuntza eta formaziorakotailerrak, interes orokorreko ikastaroak,analisi edo gogoetarako gune moduanprestatutako lantegiak eta garapen pertsonalarekinzerikusia duten tailerrak. Giza-gizartezientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasunzientziak eta bestelako zientziak landukodituzte, besteak beste. Gai zehatzak ematearren,Txilardegiren ekarpena aztertuko dutetestuz testu ikastaro batean, ETBren 30 urtekohistoriaren errepasoa egingo dute beste lantegibatean, Nafarroako konkista, emakumeeuskaldunen historia edota herri mugimenduareninguruko gaiak ere landuko dira. Irakaskuntzarekinlotutako tailerrak ere izangodira, Irakaskuntza kooperatiboa, Antzerkigintzahezkuntzan edo Sexologia, gazteak etasare sozialak ikastaroak, esaterako. Haurpsikologiatailerra ere izango da, baita komunikazioarekinlotutako ikastaroak ere. Ekologiaketa naturak ere izango du tartea, bioarkitekturaedo hondakinen kudeaketa landukodituzten ikastaroetan.
Udako ikastaro hauen helburua, Iciarren hitzetan,“ahalik eta eskaintza zabalena egiteada, ahalik eta jende gehienarengana iristeko”.Erronka nagusia egoera ekonomiko kaxkarraribuelta ematea da, “beti ere gure helburuekinjarraituko dugu, euskara eta unibertsitatearenalde lan egiten. Administrazioenbabesa berreskuratzen saiatuko gara etahorrekin gure jarduerei eusten”.