GOGOA eta musika maitatzea diraorkestra baten kide izateko baldintzak.Zero Sette Akordeoi Orkestrarakobehintzat, horiek dira musikaribatek izan behar dituen dohainak. Hala dioXabier Gonzalezek, taldeko egungo lehendakariaketa orkestrako kideak. Lasarte-Oriako taldeak25 urte betetzen ditu aurten. “Gustukoduzun aktibitate bat hainbat urtetan egin ahalizateak poza ematen du”, azaltzen du Gonzalezekberak.
Orkestraren 25. urteurrena zela aprobetxatuz,nabarmentzekoa da urtarrilaren 14an Lasarte-OriakoManuel Lekuona kultur etxean ospatuzuten jaialdia. Gonzalezek azaldu duenez,Zero Setterekin batera herriko beste 5 taldekparte hartu zuten ekitaldian. Gainera, beste zenbaitekintza antolatu ditu taldeak urtean zehargauza daitezen, mende laurdeneko ibilbideaospatzearren. “Urtean zehar beste ekitaldi batzukere prestatzen ari gara eta ziurtatzen dituguneanguztiak argituko ditugu”, azaldu duGonzalezek.
Mende laurdena pasa da Zero Sette taldea abianjarri zenetik. Gonzalezek dio hasiera ez zelagogorra izan. “Garai horretan gehienek soinuikasketarekin jarraitzen zuten eta ilusioz ekingenion lanari”, aipatzen du orkestrako kideak.1987ko urtarrilaren 10ean sortu zen taldea,Lasarte-Orian. José Antonio Mercero musikariaizan zen Orkestrako sortzailea. Honek etaJoxe Mari Oyarzabalek musika eskola pribatuazuzentzen zuten eta hasiera eman zioten bertakoikasleekin taldea osatzeko proiektuari.
Musika eskola horretan akordeoia zen nagusibaina beste musika tresna batzuen ikasketakere eskaintzen zituzten. Horien artean, gitarra,pianoa eta tronpeta. Ildo horretatik, Merceroakordeoi irakaslea izanik, instrumentuhorrekin orkestra sortzeari ekin zion. Hala ere,orkestran perkusioak lekua duela azaldu duGonzalezek; izan ere, tinbalak eta bateria ereorkestra honen parte bilakatu dira. 1990. urtetikaurrera, Elias Goikouriak hartu zuen zuzendaritzaeta gaur egun ere berak jarraitzen dueginkizun horretan.
Ibilbide honetan zehar, eszenatoki askotan izan dira eta horren kariaz entzute handiko orkestrabilakatu da. Zero Setteko kideek zenbait lehiaketetanparte hartu dute, bai estatu mailan(Donostian, Kantabrian,…) bai nazioartean ere(Suitzan, Italian, Alemanian…). Gutxi gorabehera100 partaide pasa dira taldetik. Egun, 22kidek osatzen dute orkestra. Gonzalezek esanduenez, guztietatik bost bakarrik dira musikamunduan murgilduta dauden profesionalak. Orohar, orkestrako kideak esan du musika jardueraluze honetan ez dutela “zailtasunik” ezta “gorabeherahandirik” ere izan. “25 urte pasa dira etahorien buruan gauza asko jazo dira: taldekidebatzuek orkestra utzi eta beste batzuk etorri dira,baina ilusioz jarraitzen dugu lanean”. Gai ekonomikoariere keinua egin dio taldeko lehendakariak.Izan ere, Akordeoi Orkestra Lasarte-Oriako udaletxeari, taldearen bazkideei etaemandako kontzertuei esker mantentzen delaaitortu du.
Kontzertuak emateaz gain, diskoak ere grabatuditu taldeak, 2002. eta 2007. urtean, alegia.“Diskoak grabatzearena helburua da guretzateta, zergatik ez, ekonomikoki orkestrari eustekoere ona da”, esan du Gonzalezek. Nolanahi ere,momentu honetan ez dutela disko berririk argitaratzekoproiekturik azaldu du.
Musika klasikoaren eta Euskal Herriko kulturarenabesti ezagunenen loturak eta taldearenbenetako esentziak orkestra honen 25 urtekopraktika osatu dute. Askotariko eszenatokiakzapaldu ditu Zero Settek eta eginiko ibilbideazdisfrutatzea “gozamen hutsa” dela dio Gonzalezek.“Akordeoi orkestra honekin hasi ginenilusio berberarekin jarraituko dugu etorkizuneanere”, esan du. Inoiz ez dute orkestra uztekointentziorik izan, ilusioa, beraz, soberan dute.Etorkizunari begira, auditorioak musikaz betetzenjarraitzeko asmoa dute.
SARI ASKOTAKO ORKESTRA Denbora honetanzehar, eszenatoki askotan izan da Zero SetteOrkestra. Estatu mailan eta munduko zenbaiteszenatoki zapaldu ditu Lasarte-Oriako taldeak,eta sari ugari jaso dute. Aipatzekoa da2003. urtean Torrelavegan ospatutako VIII CertamenInternacional de Acordeón Cantabria-nohorezko kategorian irabazitako 1. saria.Horretaz gain, Urrezko Akordeoia garaikurrajaso zuten, hiru urtetan ohorezko mailan 1.saria irabazi baitzuten.
Gonzalezen arabera, jaso dituzten sarien arteanMadrilen irabazitako Reina Sofia saria da gogoratzenduten garrantzitsuena. Hala eta guztizere, orkestrako kideak beste kontu garrantzitsubat gaineratu du: “Guretzat saririk politenaeta betegarriena publikoaren txalo zaparradaketa auditorioak publikoz beteta ikustea da”.