EUSKAL jai eta ospakizun asko aspaldikoakdira eta ia aldatu gabe iraundute mendez mende; horregatik, gureerrito batzuen izenak aztertuta, euskararenhistoriaren sakonera heldu gaitezke,hasierako formetara”, dio Felix Zubiagahizkuntzalariak, gaur Diman jorratuko duenarenabiapuntua azaltzeko. Izan ere, EuskararenJatorriaren 7. Biltzar honetan, etnografia izangoda gai nagusia. Ohi bezala, alor askotako adituakbatuko dira goiz eta arratsaldeko egitarauan,euskararen sorrerari buruz gogoeta egiteko,joera ofizial eta onartuetatik kanpo besteikuspegi bat emateko.
Joxemiel Barandiaran oroituko dute, harenheriotzaren 20. urteurrena bete dela-eta. Biltzarrarenantolatzaileen ustez, Barandiaranenaurkikuntzak baieztatu dituzte azterketa genetikoeketa, hala ere, Ataungo jakintsuari ganorazkogorazarrea egiteko aukera galdu da bereheriotzaren 20. urteurrenean. Bereziki, aitzerroari buruz Barandiaranek esan zuena aztertzekoasmoa dute, paleolito garaiko forma izandaitekeelakoan. Julio Caro Barojaren figuraren bidez, bestetik, euskararen eta iberierarenarteko harremana berraztertuko dute. FelixZubiagak euskararen jatorrizko soinu eta kontzeptuak,antzinako errituen bidez nola berrosatudituen azalduko du, eta Javier Goitia geografoeta ingeniaria gaztelaniazko hainbat hitzenetimologia euskararen bidez esplikatzensaiatuko da. Arratsaldean, Baltzolako kobetarabisitaldia egingo dute Biltzarreko partaideek,historia eta mitologia aldetik interesgarriaizan daitekeen txangoa.
ERRITUTIK JATORRIRA Aurtengo gai nagusia etnografiaizanik, euskal ohiturek leku nabarmenaizango dute Biltzarrean. Felix Zubiagak esandigunez, “hizkuntza bat ez da hitz bat beste batengainean ipintzea, ezelako hezurdurarik gabe”,eta horrela, hizkuntzen abiapuntua, berezikieuskararena, berrosatzen ahaleginduko daDiman emango duen hitzaldian, antzinako errituetakoizenak erabilita. Zubiagaren ustez,“naturaren printzipioetatik abiatzen da gizakiarenjakintza, izadiaren forma primitiboetatik,alegia, ura, sua, airea eta lurra. Hori grekoekzabaldu zuten, baina euskal ohituretan ere elementuhoriek dira oinarria”. Diman bildukodiren entzuleei azalduko dienez, ospakizun tradizionalenak elementuhoriek gurtzetik datoz, “euren jatorria ospatzendute herriek eta ospakizun horretan dagohitza; euskarak ondo gorde du jatorrizko hitzhori, kontzienteki ez bada ere”. Hortaz, FelixZubiagak errituetako hitzetatik ondorioztatudu zeintzuk diren gure arbasoen euskararenlehenengo formak, “euskaldunek euren sorrerarenmemoria gordetzeko egiten dituzte erritoak,paleolitikotik, eta hor topatuko ditugu berbazaharrenak”.
Adibide zehatza ere ipini digu, teoria ulertzenlaguntzeko, inauteria hitzarekin. “Euskal Herriosoko erritua da inauteria, edo inautea; Nafarroaeta Gipuzkoako leku batzuetan ohitura dainudeak kalera irtetea eta baita artzain edounaiak ere”, dio Zubiagak; hitz horiek biak,unai eta inude, jatorrizko jainko baten izenetikdatozelakoan dago, inaute bezala, eta erroa inulitzateke, euskararen jatorrizko kontzeptuetakobat, hortaz. “Jatorrizko hitzak laburrakdira”, jarraitu du Zubiagak, “errituak urteroerrepikatzen dira eta euskara bera ere biribilduzdoa, garatuz, baina hasierako formak ondogorde dira”.
Euskarazko hitz andana ez ezik, inguruko bestehizkuntza batzuetako berbak ere euskal izenenbidez azaltzeko bidea zabaldu dio Zubiagaribere teoriak. Dimako Biltzarrean batuko direnbeste aditu askoren gisan, Zubiagak ere ez baituontzat jotzen indoeuroparraren teoria, Europakohizkuntza gehienen zuhaitz genealogikoadakarkiguna eta mundu osoko hizkuntzalariekonetsia. “Leku izenetan argi ikusten da, euskarada europar hizkeren ama, baina unibertsitateetanez zaio ideia horri askatasunik eman,ezjakintasuna zabaldu nahiago izan dute”, salatudu.
Hain zuzen ere, euskararen jatorriari buruzEuskal Telebistan emandako Enigma europarbat dokumentalari helduko diote Diman, mahaiinguru batean. Bertan, dokumentaleko baieztapenbatzuk zalantzan jarriko dituzte, tarteaneuskara benetan ote den hizkuntza isolatua. Goizekohitzaldian ez ezik arratsaldeko mahai inguruhorretan ere entzun ahal izango dugu FelixZubiaga, Arnaiz eta Naberanekin batera.