HIRU edo lau milaurtez atzera saltatzekoaukera ematendu San Adriangoparajeak, Aizkorri eta Altzaniakomendien artean. Kareharrianzulatutako tuneletik iparekialdera,berrehun metroradagoen belardi batean, metrobateko garaiera duen tumulubat ikus daiteke. Ez da zailaBrontze Aroko gure arbasoakbertan irudikatzea, harlauzazkohilobi-ganbera bateangorpu batzuk lurperatzen arizirela. Monumentua eraikitzekogune berezi bat aukeratuzuten: artaldeekin Urbiako belazeetatikOria haraneko lurralde baxuetara jaisteko-eta alderantziz igotzeko- erabiltzen zutenbidearen ertzean, San Adriango igarobidenaturalaren ondoan.

Tunela zeharkatzen duen galtzadari erromatarradeitzen zaio askotan, baina erromatarrekOtzaurteko lepoa hobetsi zuten, hemendik osogertu, eurena egiteko. Hura zen pasabiderikerrazena, handik sartu ziren Gipuzkoara mundumediterraneotik zetozen olioa, ardoa etaogia; latina, fede kristaua eta hiriak eraikitzekoideia. San Adrianen ikusten dugun harbidea,ordea, Erdi Arokoa da: Nafarroako lurretanez sartzeko, Gaztelako erregeek berezkotunela are gehiago zabaldu eta galtzada bertatikpasarazi zuten. Gaztelako erresuma Europarekinlotzeko bide nagusia zen. Eta tuneletikkarabanak, erromesak, enbaxadore europarraketa enperadore bat ere igaro zirenhurrengo ehunka urtetan.

XIII. mendetik aurrera, tunelaren barruangotorleku txikia, baseliza (ez da orain dagoena),korta eta ostatua eraiki zituzten. Soldadutalde batek zaintzen zuen igarobide estrategikoa,alkaide baten agindupean. Esaten dutealkaide horren garrantzia hain zela handia,ezen Carlos V. enperadoreak, beste inorenaurrean burua sekula makurtu ez zuenak, bereaurrean jaitsi baitzuen. Jakina: tunelaren goikoaldeko ahoa hain baxua denez, bidaiari guztiekmakurtu behar zuten.

Tunelean atseden eta babes gunea eduki arren,San Adrianek ospe beltza hartu zuen: “Ez dut sekula ikusi halako pasabide beldurgarririk,hodeiak azpian utzi ditugu igoeran”, idatzizuen Jean Muret bidaiariak 1666an. Eta GuillaumeManier erromesak, ikarak zertxobaitpuztuta, “San Adriango mendia mundukoaltuenetakoa” zela. “Gora iritsitakoan harribloke ikaragarri handi bat topatuko duzue, irudikadaitekeen palaziorik handiena bezainhandia, eta erdian zulo bat dauka, San Adriangoa,baseliza bat eta taberna bat gordetzendituena”.

Egia da igoera neketsua izaten zela gurdi etaibiltarientzat, basoetan bidelapurrak zain egotenzirela, neguko hotz eta elurrek igarobideaarriskutsu bihurtzen zutela... Horregatik,XVIII. mendean Gaztelako errege bide berriaegin zutenean, Gipuzkoa eta Araba lotzeko lepoerrazago bat bilatu zuten, Arlabangoa, etaDebako bailarara eraman zuten bide nagusia.

Trafikoa desagertu zen baina San Adriangogaltzadak bertan dirau, iraganerako bidea egitekoeskaintza ederra. Gaur egun, Aizkorrikogailurretara doazen mendizaleek eta Santiagobideko erromesek, mila urteko harbideazapaltzen dutenean, garai bateko eszenak errazirudika ditzakete: ibiltari, zaldun eta gurdienjoan-etorria entzun, eta bidaiari, pelegrin,merkatari, errege eta mandazainen emoziobera sentitu, aldaparen amaieran San Adriangozuloa agertzen zaienean.