PARRANDAK, laneko afariak, tabernak,sare sozialak... Edozein momentubaliagarri izan daiteke ligatzeko. Jendeaezagutzeko erak ohikoagoak alaxelebreagoak izan daitezke. Norberaren abileziaketa errealitateak baldintzatzen gaituligatzerako orduan. Batzuk denbora falta dutela,besteak lotsatiak direla edota irteteko aukerarikez dutela, zailago izaten dute jendea ezagutzeaeta internet bidezko zerbitzuetara jobehar izaten dute. Euskal Herrian euskaldunentzakopropio sortutako webgunea duguKaixomaitia.com. 2007an jarri zuen martxanIñigo Arandia tolosarrak, “bertan topatukodugun jendea euskalduna izateak askorentzatgarrantzia du”, dio atariaren sustatzaileak.Bere ustez, euskarazkowebgunea izatea “beharrezkobalore bat” da eta gainera, gaur egunaisialdirako denbora gutxiago daukagula kontutanhartuz, tresna oso baliagarria bihurtu dajendea ezagutzeko, batez ere adin batetik aurrera.Esaterako, 32 urte inguru dituztenek erabiltzendute gehien bat ataria “garai bateanparrandan baino ez zutenak ligatzen eta adinagatikorain irtetea zailago dutenak”, hainzuzen.

Arandiak Enpresaritza ikasketak burutu zituenBilbon baina “bideak interneteko mundua ezagutzera”eraman zuen, baita Inglaterrara joatekoaere. Han baitzegoen lanean Kaixomaitia.com-en ideia otu zitzaionean. “Bertan nengoelaerreportaje bat ikusi nuen telebista katebatean -gogoratzen du-, internet bidez ligatzekowebguneaagertu zen eta berehala merkatuaaztertzen hasi nintzen: gaztelaniazko ligatzekowebguneak,euskarazkorik ote zegoen…”.2005ean tolosarra Euskal Herrira itzuli zen etaAranet Internet Zerbitzuak sortu zuen. Kaixomaitia.com sustatzeko propio eginiko enpresazen hau.

ARRAKASTA Horrez geroztik bi urte eman zituenideia garatzen eta azkenean 2007ko San Balentinegunez proiektua martxan jarri zuen. Kaixomaitia.com-en lehenengo bertsioa zen hura,“nahiko arrakasta mediatikoa izan zuen”, diotolosarrak. Harpidetzak ere dezente izan zituenhasieratik webguneak. Baina proiektua ez zenhor bukatu, 2009an bigarren bertsioa plazaratubaitzuen, eraberritua: funtzionalitateberriekin, erabilerrazagoa eta diseinu eguneratuekin.

Aurten aldiz, 3.000 harpidedun eta 50.000 mezutikgora elkar trukatu ostean, berrikuntzabatekin datorkigu atari euskalduna. Bosgarrenurteurrena nolabait ospatzeko, AndroiderakoKaixomaitia aplikazioa jarri dute martxan.“Merkatuko tendentziak eta interneten eboluzioaikusita, aplikazio honekin apustua eginnahi genuen”, azaldu du Arandiak. Aplikazio hau doakoa da eta webguneko erabiltzaileekinharremanetan jartzeaz gain inguruan egon daitezkenKaixomaitia.com-eko erabiltzaileekinmomentuan harremanetan jarri zaitezke.

ERRONKA BERRIAK Androiderako tresna berritzailehonek smartphonek integratzen dituztenezaugarriak bateratzen ditu. GPS sistema darabil,horrela atariaren erabiltzaileak moduerrazean kokatzen ditu eta gainera, Whatsappeta Facebook bezalako sare sozialek txaterakoerabiltzen duten XMPP zerbitzaria erabiltzendu, Kaixomaitiaren web bertsioarekin bateragarriadena. Donostiako Akting Ingeniaritzaenpresa izan da Android-erako aplikazioa garatuduena, “erronka garrantzitsua” izan dena.Kaixomatiako aplikazio berriak ligatzeko erraztasungehiago emango du Euskal Herrian.Arandiak azaldu duenez “gauzak errazterabidean, hurrengo asteetan prezio politika aldatukodugu” eta “ urtea bukatzerako 5.000 harpide”izatea espero du, hori da bere xedea. “Ilusionatutagaude eta lanean jarraituko duguerronka berriei aurre egiten”.