HOGEITA hamar urteren bueltangabiltzan askok Gazteak saio historikoarekinhezi eta amesten genuen.Britainiar lagun punk haiek kaosaeta kontrakulturaren aitzakian, gazteok nahiadina egin genezakegula barneratu genuen.Fikziozko saio hura ETBko saio mitikoetako batbihurtu zen. Azken urteetan, berriz, telebistareneraldaketak fikzioa eta errealitatearenarteko mugak ezabatu egin ditu. Eta euskeraz,are gehiago. Produktu berritzaile gutxi egin direlako.Ezer berririk ez, ikus-entzunezko osagaigaraikideei dagokienez. Adibide hori kasu: BilbokoHamaika Telebistako erreportari bat BilbokoAlde Zaharrera irten zen goizaldeko ordutxikietan, eta gazte batek honakoa esan zuen:“Buah, los de Callejeros en euskera”. Ezin pentsa,noski, euskaraz ere telebista zuzenagoa eginzitekeela. Zergatik ez horrelako produktuakeuskaraz? Ez al zen ETB-3 gazteentzako telebistakatea izan behar?
Gurera bueltatuz, Lokaleroak (ETB-3) saiokozuzendari Zigor Ayarzak argi zuen telebistarengarai posmoderno hauetan, ETB-3k eskertukozukeela dokuerreportaje fresko bat. Horixe baitaeuskarazko telebista freskotu duen saioa.“Aurretik bideo lan asko egin ditugu, baina inoizez ETBrako eta gogotsu geunden. 0 saioa egineta dossier batekin batera aurkeztu genion ETB-3ko zuzendariari. Begiratuko zuela esan zigun,baina nik zerbait momentuan ikusteko eskatunion. Ia saio osoa ikusi genuen elkarrrekin. Gustatuzitzaion eta hamairu kapitulo eman zizkiguten”,adierazi digu.
Zornotzako ekoiztetxe txiki bat da Lokaleroakegiten duen Pausa digital. Ezin zuten, noski, produkziohandiko saioekin lehiatu. Eta gazteenkonfiantza bereganatzearekin batera, saio arrakastatsualortu dute.Mikel zornotzarrak argi duzergatik ikusten duen. “Izugarri gustatzen zait,oso identifikatuta sentitzen naizelako agertzendituzten kuadrilekin; izan ere, ia guztiok izandugu lokalen bat lagunekin. Hainbat herritakolagunak ere agertzen dira”, argudiatu du.Hasiera batean, kostata, lortu zuten gazteen arreta.“Telebistan euren inguruan agertzen dengehiena negatiboa da. Jakin-mina dugulaazaltzen diegu baina inolako aurreiritzirik gabe.Jakin nahi dugu nola antolatzen diren, zerpentsatzen duten hainbat gairen inguruan, bainaez ditugu epaitzen”, azaldu duAyarzak. Lokaleroaksaioko gazteak, zorionez, benetakoak dira.“Oso naturalak dira, bai. Eta ez, ez dugu ezer zentsuratu, erakusten digutena agertzen dasaioan. Beste gauza bat da, agian batzuetan ezdigutela dena erakusten edo azaltzen, baina normalada”, dio.
KUXKUXERO PUNTUTXOA Hiperpantailetan hezieta ohitu diren gazteak dira.MTV, bideoklipekinedo-eta bideojokoekin.Reality saioekin eta kazetaritzanahiz telebista egin eta kontsumitzekomodu berriarekin. “30 urteren bueltan gabiltzanoklokalik ere ez genuen izan”, dio Zigorrek,irribarretsu. “Reality-ek beste kate batzuetanharrera ona izan dute, jorratzen zuten gaia edozeinzela. Beraz, formatua gustukoa dute eta hurbilduten gai bat uztartzen bada, hobe… Kuxkuxeropuntutxoa ere badauka saioak” , gaineratzendu.
Lokal eta kuadrila bakoitzak izaera propioa du,etaAyarzaren arabera, lan egitea oso erraza izanda. “Dena den, zailtasunik handiena ateakzabaltzeko prest egon diren lokalak bilatzea izanda.Kuadrila bateko kide batek ezetz esatea nahikoda grabaketa bertan behera gelditzeko. Etalehen esan dugun bezala, telebistak oraindik ezdu gazteen konfiantza bereganatu”, ondorioztatudu Zigor Ayarzak.
Gaztea irratiak, webguneak eta sare sozialakezinbestekoak izan dira bere zabalkunderako.Originaltasuna telebistan kolokan dagoen kontzeptuabada ere, Lokaleroak asmatu du azpiegiturabaten atzean dagoen bizitza, asmo eta pasadizoakerretratatzen. Mikrohistorietan barneratuz,gazteria lotsagabe eta konplexurik gabekoaazalaratu du. Baina, azal horretan ezusteko askotopa daitezke gazte horien pentsamenduen inguruan.Autokudeaketa horren azpian, batek bainogehiagok funtzionario izan gura duela azpimarratudu heldua izatean. Justu, garai batekobritainiar gazte punk haiek esango ez luketeena.