OTSAILEKO lehen igandea agendangorriz markatuta dugu publizitateamaite dugunok, Estatu Batuetako filmetanhainbestetan agertzen denSuper Bowl kirol-ekitaldia ospatzen baita egunhorretan. Baina zertan datza futbol amerikarrekoligako final famatuaren eta iragarkienmunduaren arteko harreman estu hori? Iragarleekkalitatezko audientzia bilatzen dute beti,eta ekitaldi hau ikus-entzule gehien dituen emanaldiaizan ohi da AEBetan. Aurtengo XLVI.Super Bowlak, adibidez, NewYorkeko Giants etaNew Englandeko Patriots taldeen artekoak,denetara 166 milioi zale bildu zituen telebistaaurrean,%71ko share-a lortuz, eta beste bi milioiinguruk internet bidez jarraitu zuten. Sare sozialetanere izan zuen arrakasta: partidaren azkenminutuetan, Twitterren 12.000 mezu bidali zirensegunduoro. Zalantzarik gabe, markentzat erakusleihorikegokiena da, eta aukera ezinhobehori ez dute alferrik galtzen.

Azken urteotan Super Bowla magiaz beterikoekitaldi bat da, sekretuz eta zurrumurruz inguratutakoa,enpresa handiek urteko iragarkirikgarrantzitsuenak une horretarako gordetzenbaitituzte. Publizitate-jaialdi baterako bezala,kanpaina batzuk apropos diseinatuak eta ekoitziakdira, eta sekretupean gordetzen. Aste askolehenago ere, komunikabideetan zein sare sozialetanpartidaren atsedenaldian telebistan ikusikodiren iragarkiak dira mintzagai: nor iragarrikoden, zenbat marka ikusiko ditugun, zeinizango den iragarkirik onena edo harrigarriena,zein ez den agertuko...

Atsedenaldirako, publizitateaz gain, maila handikoikuskizunak antolatzen dituzte, zenbat etaikusgarri eta polemikoagoak, orduan eta hobeto.Aurten, adibidez, Madonna abeslariak erakarriditu begirada guztiak, 53 urterekin poparenbenetako erregina nor den erakutsiz. Etanork ez du gogoratzen 2004. urteko oihartzunhandiko agerraldi hura, zeinetan Justin TimberlakekJanet Jacksoni kamiseta nahi gabeurratu zion, haren bularra agerian utziz.

IRAGARKI BALIOTSUAK “Niri futbolak bost axola.Musika ikuskizuna eta iragarkiak ikustekojarraitzen dut Super Bowla”, zioen Twitterrengazte gasteiztar batek. Ez da bakarra, jakina.Izan ere, ikus-entzule gehien biltzen dituengaueko unea ez da partidaren hasiera, ezta golakere; atsedenaldia da audientzien grafikoetanerpina sortzen duena.

Laburbilduz: Super Bowla gero eta jende gehiagokikusten duenez, gero eta iragarki baliotsuagoakigortzen dira. Iragarki baliotsuak igortzendirenez, gero eta jende gehiago biltzen datelebista aurrean. Eta honela, urtez urte, ikusmina hazi eta hazi egiten da. Hona hemenhorrenbesteko ikusminaren emaitza: 30 segundokotarte bakoitzak 3,5 milioi dolar balio du.Eta hemendik hamar urtera 7-8 milioi dolarbalio dezakeela diote adituek.

MILIOIKA IKUSTALDI Iragarkiak garestiak badiruditeere, kontuan izan behar dugu preziohorren barnean minutu erdi horrez gain bestegauza asko ere ordaintzen direla. Adibidez,Super Bowla pasa eta gero munduko komunikabideeta blogek iragarki horienbideoak eskegiko dituztela, YouTubenmilioika ikustaldi lortuko dituztela,milaka partekatze eta komentario jasokodituztela sare sozialetan...Aurten iragarridiren Volkswagen,Samsung, Doritos, Honda, Pepsiedo M&M’s bezalako konpainiekargi dute Super Bowlamunduko erakusleihorikhandiena dela.

Publizitate-zaleok lan handiadugu hemendik aurrerairagarki horiek komentatzen,haien eraginkortasuna aztertzen,eta ikus-entzuleen iritziakbiltzen. XLVII. edizioarendata badugu dagoenekoegutegian gorrizmarkatuta.