IAZKO esperientzia ona izan zela baliatuta,bigarrenez antolatu dute U-morez.“Ez genekien zein erantzun izango zutenhitzaldiek, gaiak berak duda asko sortzendu”, azaldu digu Nere Erkiaga jardunaldienantolatzaile eta Bertsozale Elkarteko generotaldeko kideak. Azkenean, baina, uste bainojende gehiago erakarri zuen ekimenak2011n, gizon nahiz emakume, eta gustura irtenziren. Iazko erantzuna ikusita, aurten, bigarrenezdator U-morez. Hainbat esparrutandabiltzan lau pertsona gonbidatu dituzte, hitzaldibanaren bidez genero ikuspegia nolalantzen duten erakutsi eta hausnarketarakobidea zabaltzeko. “Bertsolaritzan gizon etaemakumeen arteko harremanak hobetu eta,estereotipo klasikoetatik libre, izan nahi denaizateko” horretan lagundu nahi du U-morezekimenak, Erkiagak dioenez.
Villabonako Subijana Etxean (Bertsozale Elkartearenegoitzan) izango dira jardunaldiak, bi ostegunetan.Lehenengo egunean, otsailaren 16an,Mari Luz Esteban antropologoak euskal kulturafeminismotik aztertzerakoan ikusitakoak laburbildukoditu. Ondoren, Ander Izagirre kazetarieta bidaiaria izango da protagonista, feminismoarenbegirada kritikoa bere lanean aplikatzeazjardungo da. Otsailaren 23an, Mikel OtxotorenaOn:Giz elkarteko kideak gizontasun klasikoarenazterketa egingo du, estereotipoak azaleratzeko,iragarkiak eta zinemako lanak oinarri hartuta.
Maddi Oihenart kantariak ere hitz egingo du, taulagainekoibilbide luzean ikasitakoaz. “Generoaez da bertsolaritzan asko landu dugun gaia etazer ikasi asko daukagu beste alorretatik”, dioErkiagak. “Alde bitara jo dugu. Batetik feminismoarenbidez hainbat arlotan egindako azterketakritikoak dakartzagu, Mikel Otxotorena etaMari Luz Estebanekin eta, bestetik, genero ikuspegiareninguruan izandako esperientzia pertsonalak,Maddi Oihenart eta Ander Izagirrerekin”.
Lau gonbidatuek, berez, ez daukate bertsoarekinloturarik. Nere Erkiagaren esanetan, “beste alorretatikzer ikasia dugula ikusi eta elikatze fasebezala irudikatu dugu, eta etorkizunean bertsolaritzanbertan sortutako esperientzia eta hausnarketakzabaltzeko gunea izango dira jardunaldiok”.
Beraz, asmoa, emakumezkoa kontuanhartuko duen jarduna bertsolaritzara ekartzeko,besteengandik ikastea da. Bertsoa eta feminismoauztartzea da jardunaldien helburua, bainaprozesu hori alaitasuna galdu gabe egin nahidute Bertsozale Elkarteko genero taldekoek, hortiklogotipo irribarretsua eta izena, U-morez,kolore morea eta umorea batzen dituena: “ikuspegikritikoa barneratzeko bidea irribarre handibatekin bete nahi dugu, akatsak onartu etaelkar zainduaz”.
Hala ere,Erkiagak ohartarazten du: “genero ikuspegiatxertatzeko ez dagomanualik”. Beraz, ikuspegihori ahalik eta gehien zabaldu nahi dute,“hausnarketak eta esperientzia trukeak zenbateta gehiago izan, begiak irekitzeko aukera gehiagosortuko dira”. Badakite ikasi nahi eduenak ezduela ikasiko eta bertsoaren munduan, gizartekogainerako alorretan bezala, emakumeek jasanbehar dituzten desabantailak ikusiko ez dituenjende multzoa hor egongo dela; nolanahi ere, ahaliketa partaide gehiagorengana heldu nahi dira,“gero bakoitzak bere esparruan txertatu dezalaikasitakoa, esaterako gai jartzaileek gaiak ipintzekoorduan, bertsolariek nork bere sorkuntzan...”,dio Erkiagak. Izan ere, bertso munduakduen aniztasun guztiari zuzenduta daudeU-morez jardunaldiak, bertsolarientzat ez ezikbertsoaren inguruan mugitzen diren gainerakoentzatere bada. “Oraindik estereotipo eta erresistentziahandiak daude gai honetan. Denokdugu zer ikasia, gizartearen isla gara eta dramarikgabe baina autokonplazentziarik gabe, mailaguztietan badugu zertan hobetu”, azpimarratudu Nere Erkiagak.