JOLASTU, ikertu, dastatu, gozatu,inprobisatu, saiatu, ikasi, pentsatu,erabaki, konpartitu, arriskatu, lehiatu,lagundu, liluratu, erakarri, agindu,maitemindu, entzun, adostu… Dantzahau guztia eta askoz gehiago da niretzat, etasakon-sakonera banoa, batez ere, askatasuna.Askatasuna dantzan egitea erabakitzendudanean, nahi dudalako eta gogoko dudalako,kontzienteki dantzatzen dudalako, dantzaridantzazalea naizelako, eta hori ingururatransmititzen delako. Askatasuna maiteditudan dantzakideak aukeratzean, etazoriontsua naiz dantzakide orok duelako zerbaitmaitegarri.
Libertatea, baita, nire dantza laguna lotzean,geure aita zenaren modura ezkerrarekinegiten badut, edo eskuinarekin nirekideak hobeto ulertzen duelako edo/eta nineu hobeto moldatzen naizelako. Askatasunadenak korroan dabiltzala neu bikotearekinpega-pega-einda helduta dantzatzeko.Eta bikoteari norabidea proposatzeko. Edojarraian datorren urratsa erabakitzeko.Askatasuna apaindurak egiteko oin puntekin,inprobisatzen saiatu eta erratzeko,norberaren akatsetaz barre eginez ikasteko.Askatasuna bikotearekin elkarturik hunkitzekoeta dantzan negar egiteko ere, beharbada. Dantza askatasuna da niretzat.
Sarritan nahiago dugu estandarizazioarenlasaitasun homogeneoa, denak berdin etakito: ez dago zertan pentsatu behar, ez dagozertan erabakiak hartu behar, erabakiakhartu ezik ez dago arriskurik, arriskurik ezbadago babestuago sentitzen gara, babesakenergia aurreratzen du eta lasaigarria erebada. Hor nonbait, askatasunak beldurra ereematen du, nagia, eta ez bakarrik dantzakontuetan...
Baina nik, dantzakera bateratzailea-homogeneo-estadarizatua baino tradizioan aurkitududan aniztasuna maiteago dut: “Telebisiñoansoltuen ikusten doguzenean, txapelketataneta... ez dakigu zelan emoten deuriezanpremioak, danak igual-igual egitendabe eta. Geure denboran aldrebes zan,bakoitzak berekiten ikasteban bai, eta danakdiferente egiten gendun”, esaten zigunaspaldi 80 urtetik gorako Meñakako jotalaribatek.
Tradizioak dantzan olgetako, lagun berriakezagutzeko eta inprobisatuz bide berriakjorratzeko aukerak ematen ditu; burua, gorputzaeta arima zabaltzeko ere bai, dantzazsakon gozatzeko, zebolleta arrimatzeko(zelan ez), norberaren eta ingurukoenakatsetaz barre egiteko... Askatasunak bereprezioa du, bai, baina...
www.aikotaldea.com