PUBLIZITATEA aspergarria dela entzutendugu han eta hemen. Baieztapenhorren zergatia argi dago: iragarkiek ezomen digute guk entzun nahi dugunaesaten, eta ez gaituzte konbentzitzen produktubat erosteko edota gure ohiko marka aldatzeko.Bestela esanda, hedabide tradizionaletakopublizitateak ez gaitu hunkitzen ez eta liluratzenere.
Ez al litzateke zoragarria izango egunero ikustenditugun ehundaka iragarki guzti-guztiakbenetan interesgarriak balira? Oso zaila da iragarkiberri batek guztion arreta jasotzea, ezberdinakbaikara eta interes ezberdinak baititugu.Internet eta teknologia berriei esker, aldiz,publizitate pertsonalizatua iritsi zaigu.Demagun Parisko hotelak ikusten aritu garelaostatuak bilatzeko webgune horietako batean,adiskideekin joango baikara hara datorrenhilean. Gero, gure eguneroko internet jardueretaraitzultzen gara bestelako webguneetansartuz (egunkariak, blogak, sare sozialak). Bertan,interesik ez duten ohiko iragarki aspergarrienordez, Parisera joateko hegaldi merke batikusten dugu, Louvre museoa bisitatzekodeskontu erakargarria eskaintzen zaigu, edotaezagutzen ez genuen Parisko jatetxe dotorebaten iragarkia azaltzen zaigu izkina batean.Bat-batean, ordura arte oharkabean pasa ohizitzaigun iragarki-lauki horrek gure arreta guztialortu du.
Demagun, bestela, saskibaloi zaleak garela jarridugula geure Facebookeko profilean, edota noizeanbehin kirolari buruzko albisteak partekatzenditugula. Kasu horretan, kirol-dendabateko deskontua edo saskibaloiari buruzkowebguneen iragarkiak ikusiko genituzke. Kontubera argazki makina bat erosi nahi badugu,sukaldaritza atsegin badugu edo maiz bidaiatzenbadugu: gaur egun posible da publizitatepertsonalizatua jasotzea.
INTERNETEN GORAKADA Hara zer gertatu den:tradizionalki publizitatearen erregeak izandiren hedabideak, hots, telebista, irratia etapaperezko prentsa, ez dira jada iragarleentzathain erakargarri, ez baitira eraginkorrak.Internetek, aldiz, oro har merkeagoa izanik,poliki-poliki lekua hartzea lortu du. Hasi berridugun 2012. urte honetan gutxiago inbertitukoda publizitatean, baina % 11 baino gehiagokohazkundea izango da enpresen online marketinekoaurrekontuetan. Zergatik? Telebistarakomilioi askoko kanpaina bat egin ordez, internetenkanpaina txikiagoa egin daitekeelako,guk nahi dugun jendeari bakar-bakarrik zuzendua,eta ez kate baten ikusleria guztiari.
Pentsa, bestalde, norainokoa den Facebook bezalakosare sozialen boterea: badakite non bizigaren, zenbat urte ditugun, zer atsegin dugun,zer gorroto dugun, telebistan zer ikusten dugun,noiz joaten garen zinemara, zein den gure lana.Testuinguru horrekin oso erraza da publizitatepertsonalizatua egitea. Adibidez: iragarki zehatzbat halako probintziako adin-tarte bateko emakumezinemazaleei bakarrik erakustea.
Internet edozein marka edota iragarleren paradisuada, hortxe baikaituzte, pantaila aurreanadi-adi, haien iragarkiak ikusteko prest, guretzatinteresgarriak diren iragarkiak gainera!Betiko publizitate aspergarria ez da jada intrusiboaizango, eta une honetan guretzat interesgarridiren mezuak bakarrik ikusiko ditugu. Ezgara ezta publizitatea dela ere ohartuko, eta, zortepixka batekin, iragarki hori ikusi izana eskertuere egingo dugu.
Internet-erabiltzaileon pribatutasuna izango dazalantzarik gabe hizpide ingurune berri eta aldakorhorretan. Kontsumitzaileok prezio horiordaintzeko prest egongo al gara, publizitateinteresgarriagoa jasotzearen truke? Iragarleekberen esku dituzten tresnak eta informazioabehar bezala erabiltzen badituzte, oso polita izangoda datozen urteotan ezagutuko dugun publizitateareneraldaketa.