KOMIKIAK egitea ez da praktika erraza.Lan hibrido honek narrazioa etadiseinua menperatzea eskatzen du.

Irudimena ere garrantzi handiko elementuaizaten da. Trazuak ongi zehaztea etaarkatzarekin trebea izatea ere ongi etorriak izatendira. Horretaz gain, norberak dituen burutazioguztiak ondo islatu behar dira paperean.Mikel Hervas gazteak (Galdakao, 1988) askodisfrutatzen du komikiak egiten. ORTZADAR-ek eta Rekalde Aretoak antolatutakoKMKlehiaketara aurkeztu du bere lana: Zeruan.

‘Zeruan’ estralurtarrak ageri dira Euskal Herrian…Zer islatu nahi izan duzu?

Nire asmoa mendebaldeko kultura islatzea etakritikatzea izan da. Mezu kontsumistekin etaitxaropen faltsuekin erasotzen gaituzte, guztiokerrealitate arduragabera eramaten gaituztela...Ez, txantxa bat da. Estralurtarren filmenparodia bat baino ez da.

Nondik jaso duzu ideia?

Telebista gehiegi ikusten dut...Epaileek zure komikiaren ideia eta narrazioagoraipatu dute. Zein da zure iritzia?Nire lanari indarra ematen dion elementuaideia bera dela pentsatzen dut. Epaileekin batnator: marrazkia asko hobeto behar dut oraindik.

Zer dauka berezi zure komikiak?

Komikia irakurtzen hasten zarenean ez duzulaamaiera hori espero, baina segituan amaierariklogikoena zein izango den konturatzenzara, eta ondorioz, ez zaitu hainbeste harritzen.Ideiak burura etortzen zaizkizunean, segituanpaperean irudikatzen dituen horietakoa zara?Normalean istorioak amaieratik pentsatzenhasten naiz. Gero, paper bat hartzen dut etagidoi bat egiten dut bineta bakoitzean. Hitzgutxirekin eta bozetoekin zer azaldu nahidudan zehazten saiatzen naiz. Askotan denboraasko pasatzen dut hasierako marrazkia garbirapasatzen, eta tarte horretan gauzak askoaldatzen ditut. Baina normalean ez dut ideia nagusia aldatzen. Beharbada ideia berriaapuntatu eta beste komiki bat prestatzen dut.

Zeintzuk dira zure inspirazio iturriak?

Simpson familiaren belaunaldikoa naiz, etatelebistan ikusitakoarekin, liburuetan irakurritakoarekineta eguneroko bizitzan gertatzenzaidanarekin batera, nire inspirazioakdira ideiak hartzeko eta kontatzeko.

Beste lehiaketa batzuetan ere aurkeztu dituzuzure lanak. Lehiaketak zure gaitasunen erakusleihotzatjotzen dituzu?

Jakina! Baina ez bakarrik komiki munduan.Zerbait gustuko baduzu, eta zuk egiten duzunhori jendeari gustatuko zaiola pentsatzenbaduzu, ez duzu ezer lortzen gordetzearekin.

Badago antzekotasunik komiki eta arkitekturarenartean?

Bai! Eraikin bateko diseinuaren garapenaazaltzeko modurik onena da. Eta komikiakgauza bi horiek uztartzen ditu. Bjarke Ingelsarkitekto danimarkarrak bere proiektuakkomiki estiloan azaltzen ditu eta bere ideiakoso ulerterrazak dira.

Argazki lehiaketetan ere izan zara. Zer daukakomikiak argazkiak ez duenik?

Buruan ditudan ideiak paperean islatzekoaukera ematen dit komikiak. Ideia horienargazkiak ateratzen dituen aparailua asmatzendutenean, hori erosten lehena izango naiz.

Gaur egun ordenagailua paperari lekua hartzenari da. Zuk zer duzu nahiago?

Momentuz, paperarekin hobeto moldatzennaiz. Hala ere, ordenagailuz azkeneko ukituakematera ausartzen naiz noiz edo noiz. Eskuzlortutako emaitzak ordenagailuarekin lortukobanitu era digitalean egingo nuke guztia. Edozelanere, komikiak irakurtzeko nahiago dutpapera.

Orain arkitektura ikasketak amaituko dituzu. Komikiak egiten jarraituko duzu?

Bai, komikiak egiteak deskonektatzeko baliodit eta hori beharrezkoa da. Denbora dudaneanbeti ari naiz komiki berrietan pentsatzen.