BIGARREN Mundu Gudan sortutakoReseau Comète ihes-lerroari buruzkodokumentala da Iurre Telleria eta EnaraGoikoetxea hernaniarrek zuzenduduten Azken bidaia dokumentala. IraileanDonostiako Zinemaldian pantailaratu ostean,azaroaren 11n estreinatuko da Euskal Herrian,Madrilen eta Bartzelonan.

Naziek okupaturiko Europatik aliatuei alde egitenlaguntzeko, belgikar gazte idealistek 1940 urtealdera sortu zuten Comète sarea erakunde franko-belgikarra. Oso zabala eta konplexua izan zen,3.000 kolaboratzaile inguruk parte hartu zutelakalkulatzen da, horien artean euskaldunak zeudela.

Belgikan hasi eta Frantzia zeharkatu osteanazken pausua Euskal Herriko muga zeharkatzeazen, horrela Gibraltarrera iritsi eta Ingalaterrarantzakobidea hartzeko. Euskal muga hori Bidasoaibaiaren inguruan zegoen eta mugalariak“Donibane Garazi eta inguruetan Guda Zibiletikalde egindako euskal errefuxiatuak ziren, kontrabandoradedikatzen zirenak, Frankorenaurkariak eta Bidasoatik jendea pasatzen ibilizirenak”, Juan Carlos Aberasturi historialariaketa gaian espezializatuak deskribatu duenez.

Florentino Goikoetxeamugalari hernaniarrarenhistoria ezagututa, 2005az geroztik gaian murgildueta gordeta egon den historiako atalaberreskuratu nahi izan dute Iurre Telleriak etaEnara Goikoetxeak. Izan ere, Bigarren MunduGudan euskaldunek bete zuten paperari buruzezer gutxi jakin izan da. “Une hartako egoerapolitikoa tarteko ez zegoen gaiaz hitz egitekoaukerarik, azken batean Franco bera nazienbidailaguna zen”, dio historialari donostiarrak.

Ikertzen hasita, kondairek zenbat zuten errealitatetiketa zein iturri zen fidagarria jakitea kostaegin zaiela aitortu dute zuzendariek. Iturriamerikarrek, ingelesek eta frantsesek euren testuinguruaren arabera informazio desberdinaeskaintzen dute, “baina iturriak fidagarriak diraeta hori hemen ez da horrela”, azpimarratu dutezuzendariek. Frantzian eta Belgikan, aldiz, sareariburuzko datu asko dago eta istorioa lehenengopertsonan konta diezakezunik bada. EuskalHerrian ez bezala, harremanak mantendu dituztesarea osatu zutenen artean. “Kontaktua egineta urteen poderioz familiakoak bezala bihurtugarenez, aurrez sarrerarik ez genuen informaziokonplexuetara heltzeko aukera izan dugu”.

TESTIGANTZEN INDARRA Sareko euskal kolaboratzaileenlana garrantzitsua izan zen, euren lanaezin da ulertu Belgika eta Frantzia testuingurubezala hartu gabe. Historia lokalean zentratubeharrean mundura zabaldutakoa kontatzendigu dokumentalak eta Belgikan, Frantzian,Euskal Herrian eta Erresuma Batuan filmatudute. Pilotuek eta kolaboratzaile zein erresistenteeketa euren familiakideek hitz egiten duteia ordu t’erdi irauten duen dokumentalean.“Pertsonaiek zer bizimodu zeukaten ulertzenlaguntzen du fikzioak, baina transmititzen dutenada garrantzitsua” dio Iurre Telleriak, lekukotzekduten garrantzia azpimarratuz. Testigantzaguztiak oso indartsuak dira, adibidez, StanleyHope abiadorearena. “Ez da sarekoekin erlazioanegon. Atxilotua izan zen eta gordeta egon abere istorioa. Beste konnotazio batzuk ditu”.

Dokumentalean hainbat ikuspegi daude etanarrazioa ez da lineala. Zuzendariek aurreratudutenez, “detentzioa dagoen une esanguratsubatera bueltatzen da behin eta berriz kontakizuna”.Hala ere, argazkiek eta animazioek hariajarraitzen laguntzen dute eta JoxanGoikoetxeakekoiztu duen musikak pertsonaiek kontatzendutena emozionalki sentitzen.

“Ez naiz inoiz damutuko egindakoagatik” diotesarean kolaboratu zuten ia denek. Biziraun, ihesegin eta jendea harrapa ez zezaten elkar lagundu.Helburu hauekin bat zetorren jendea aurkitueta talde lanari esker Hitlerren Alemaniarieta Francoren Espainiari erresistentzia egitekokonpromisoa izan zuten Comèten parte hartuzutenek.Kuraia handiko jendea izan zen eta beldurrikgabe hitz egiten dute dokumentalean.

Izan ere, “Europako erresistentzia ekintzak ospatuaketa goraipatuak izan ziren, garaiko Espainianizan ezik”, gogorarazten du Aberasturik.Euskal Herrian gaia ezkutatuta egotearen ondorioz,sareari buruzko datu askorik ez da egon.Azken Bidaia dokumentalak laguntzen du atxiloketak,deportazioak eta fusilamentuak tartekojende asko ebakuatu zuen sarea ulertzen. Europakoerresistentzia-sare klandestino ezagun etaeraginkorrenetarikoa izan zena.