JUNE Fernandez, Pikara Magazinealdizkari elektronikoaren egileak,aurreko batean horrela aurkeztu zuenbere burua irratsaio batean: “June naiz,feminista naiz, eta nire laranja erdiaren zainnago”. Adierazpen ironikoa zen ondoren argituzuen moduan, bera konbentzituta baitago maitasunerromantikoaren estereotipoa ez datorrelabat errealitatearekin eta kalte egiten diola hartanfidatzen denari, batik bat emakumeei,menpekotasun psikologikozko egoera bateanmantentzen baititu; baina, Fernandezek berakonartzen zuen moduan, erro sakonak ditu sinestehorrek, eta berak ere ezin uko egin amodio guztizkoeta perfektu baten ametsari.

Hori entzutean, nire artean pentsatzen jarri nintzen,zenbaterainoko errua izan duen arteak (literaturak,abestiak, zinemak) maitasun ereduhorren sorkuntzan eta zabalkundean. Izan ere,erromantiko hitzarekin definitu ohi dugun amodiomota hori ez da gizon-emakumeon berezkojoera naturala, noiznahi eta nonahikoa, eraikuntzakultural bat baizik. Gizon-emakumeenarteko harremanak (eta sexu berekoen artekoak)oparo ageri dira Grezia eta Erromako artean, bainaamodio sutsu, erabateko eta pasionala poesiaprobentzalarekin jaio zen, Erdi Aro berantiarrean,eta hortik etorri ziren gero Petrarka bereLaurarekin, Dante Beatrizekin, zaldun-nobelakberen damekin, edo gure Lazarraga bere artzain-neskekin.

Hala ere, hori guztia idazleen dibertimendu batzela esan liteke, jendearen bizimoduarekin zerikusigutxi zuena. XIX. mende hasieran hartu zuenberriz indarra, Erromantizismoa deitu den mugimenduartistikoarekin, eta ez da kasualitateanolako tradizioa duten oraindik Brontë ahizpenedo Jane Austen-en nobelek. Hor hasi zen amodioerromantikoa liburuetatik bizitzara pasatzen,jende askoren sentimenduak moldatzen. Hasierabatean Europako burgesiaren baitan izan zueneragina, baina apurka, kolonizazio kulturalaz etabehekoek goikoak imitatzeko joeraz, gizadi ia osorazabaldu du bere ikuspegia.

Literatura aitzindaria izan bazen gaiak sortzeneta klixeak finkatzen, XX. mendeko hedapen erabatekoabeste bi arte-motak ekarri dute: kantuak(ez al dute irratiko abesti guztiek horretaz hitzegiten?) eta zinemak (Hollywoodek -eta gero telebistak-,erakutsi digu denoi musu ematen, “maitezaitut” esaten...). Eta hau guztia, ona da ala txarra?Feministek insistitzen dute emakumearimenpeko rola ematen zaiola, printze urdinarenzain; hala ere, irudipena dut aurrerapauso historikobat ere izan zela: garai batean (oraindikere bai hainbat lekutan) emakume gazteek ezzuten ahotsik, eta familiak erabakitakoarekinezkondu behar izaten zuten: aitak beste gizon batientregatu ohi zion alaba, jabez aldatzeko; horrenaldean, biek eroki elkarmaiteko zuten gaztemaiteminduenametsa liberatzailea zen, nahiz etagero errealitateak gustu mikatzagoa izan.

Amodio erromantikoaren kritika ez da gaurkoa:1850 aldean idatzia da Madame Bovary. Badakiguzoriona bikotekide perfektuaren bidez bilatzeakinsatisfazioa dakarrela gehienetan gizonnahiz emakumeentzat, baina ez dago erraz alternatibaktopatzen: bikote egonkorra ez den bestebizi-ereduek ez dute arrakastarik izan, eta denoknahi genuke ipuin arrosa bateko protagonistaizan, nahiz amaierako musutik aurrerakoa hainzoragarria ez dela jakin. Horregatik jarraitzendugu geure laranja erdiaren bila, June Fernandezekbezala.