Síguenos en redes sociales:

Euskaldunen oroimen kolektibo propioa

Kalean da Aritz Ibarraren ‘Aldaxka Pozoituak’, Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zituen ondorioei buruzko komikia

Euskaldunen oroimen kolektibo propioaJorge Muñoz

Kalean da jada Aldaxka Pozoituak, Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zituen ondorioei buruzko komikia. “Hegoaldean hain ezezaguna den, eta Iparraldean hain manipulatua izan den hondamendi hau euskaldunon ikuspegitik aztertzea da lanaren helburua”. Martin Ttipia eta Nabarralde taldeek elkarlanean argitaratu dute, eta Aritz Ibarra, komikilari gasteiztarra, da lanaren egilea. 2022an kaleratu zuen Gasteiz 1200 bere lehen komikia izan zen, eta honako hau, Aldaxka Pozoituak bigarrena. Euskaldunon autoestimu eta oroibere lanaren helburu nagusia. 

“Komiki honetan hondamendi hura bizi izan zuten herritarren bizipenak kontatzen ditut"

“Komiki honetan hondamendi hura bizi izan zuten herritarren bizipenak kontatzen ditut. Hortarako, benetako lekukotasunak baliatu ditut eta hiru pertsonaien bitartez azaldu. Irakurleak, pertsonaia baten bidez fronteko errealitate gordina ikusiko du, beste batekin, frontetik ihes egin zutenen jazarpen gupidagabea, eta azkenik, gutxitan aipatua izan den errealitatea, Euskal Herrian geratu ziren emakumeen egoera tamalgarria”, azaldu du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian komiki horren idazleak.

Esan bezala, euskaldunen ikuspegitik aztertzea da lanaren helburu nagusia. Izan ere, Aritz Ibarraren iritziz, gerra hau oso ikertua izan da mundu mailan, eta Herri guztiek egin dute haien parte-hartzeari buruzko haien kontakizun propioa. Guztiek, euskaldunok izan ezik.

“Lehen Mundu Gerrari buruz irakurtzen hasi nintzenean, gertakariaren tamainaz ohartzeak, hunkidura handia eragin zidan"

“Gure Herriarentzat ondorioak ikaragarriak izan baziren ere, Hegoaldean gertakari hau guztiz ezezaguna da, eta Iparraldean, ezagunagoa bada ere, Frantziaren ikuspegi eta diskurtso ofiziala gailendu da erabat. Lan honen xedea, beraz, egoera irauli eta hondamendi hau geuretik aztertzea, izkutuan izan diren bizipenak mahaigaineratzea eta irakurketa berri bat proposatzea da”, azpimarratu du. 

Baina, nola bururatu zitzaion Aritz Ibarrari gerrari buruz hitz egiten duen komiki bat sortzeko ideia?

Bere ideia forma hartzen hasi zen gasteiztar hau gerrari buruzko liburu bat irakurtzen hasi zenean. 

"Euskaldunon oroimen kolektibo propio eta bateratu baten falta, gaur egun euskaldunok (Iparraldean bereziki) bizi dugun egoera itogarria eta gure arbasoek Lehen Mundu Gerran bizitako izugarrikeria izan dira nire kezka eta motore”

“Lehen Mundu Gerrari buruz irakurtzen hasi nintzenean, gertakariaren tamainaz ohartzeak, hunkidura handia eragin zidan. Gerora, euskaldunak bertan parte hartzera behartuak izan zirela pentsatzeak, eta honi buruz dagoen ezezagutzaz jabetzeak, komikia egitera bultzatu ninduen”, kontatu du erreportaje honetan. “Kasu honetan, gure Herriaren egoerarekiko egonezinak eragin dit inspirazioa. Euskaldunon oroimen kolektibo propio eta bateratu baten falta, gaur egun euskaldunok (Iparraldean bereziki) bizi dugun egoera itogarria eta gure arbasoek Lehen Mundu Gerran bizitako izugarrikeria izan dira nire kezka eta motore”, gaineratu du Ibarrak. 

Hondamendi fisiko eta ideologiko “ikaragarria” suposatu zuen gerrak

Komiki horretan helarazten den bezala, hondamendi fisiko eta ideologiko “ikaragarria” suposatu zuen gerrak, eta euskaldunak derrigorrez frantsesteko lehen saiakera izan ez bazen ere, hura izan zen eraginkorrena. "6.000 euskaldun hil ziren frontean, eta 10.000 zauritu inguru izan ziren. Frantziar agintariek sarraski hura haien menpeko herritarrak Frantziari gehiago lotzeko baliatu zuten. 6.000 biktima horiek, 6.000 martir bilakatu zituzten. Gerrara joandako soldadu guztiak, heroi. Hildakoak Frantziarekiko zuten maitasunagatik hil zirela zen diskurtso ofiziala. Gerrara joatera behartuak izan zirela ez zen aipatzen. Bestalde, ihesaldia saihesteko neurri ugari hartu ziren arren, 13.OO0 instsumitu eta 1.000 iheslari inguru izan ziren, eta hauen errealitatea ere ezkutatua izan zen. Horixe izan zen gailendu zen kontakizuna eta oraindik ere gurean baliatzen dutena”.

"Ihesaldia saihesteko neurri ugari hartu ziren arren, 13.OO0 instsumitu eta 1.000 iheslari inguru izan ziren"

“Komiki hau, ia bere osotasunean, egiazko lekukotasunetan oinarrituta dago. Fronteko testigantzak, baserrien zaindari gisa Euskal Herrian geratu ziren emakumeenak, iheslarien kopuruagatik sutan jarri ziren agintari frantsesenak... Eta amaieran, gure oroimen kolektiboa osatzen jarraitzeko neronen proposamen bat”, ondorioztatu du Aldaxka Pozoituak komikiaren idazleak.