Bere ezaugarria da: indarra, gogoa eta ilusioz betetako emakumea. Kai Nakai indar askorekin eta maitasunez beteta itzuli da disko berrian. Egunotan, artista gasteiztarrak bere lan berria aurkeztuko du Durangoko Azokan, eta DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariaren erreportaje honetan, aukera honengatik zoriontsu sentitzen dela eta maitasunez beteta dagoela azaldu du.

Horrela, egun hauetan, hilaren 6tik 10era bitartean, artista honen zale guztiek Durangoko Bizkaiko azokan ezagutu ahal izango dute, bertan artista arabarrak bere stand propioa baitu bere lan berria ezagutzera eman ahal izateko.

“Oso pozik gaude. Iaz ez ginen egon, eta baneuzkan gogoak berriz stand batean egoteko. Aurten badaukagu atera dugun Goizerarte Kutxa, kamiseta, charm sorpresa, lamina sinatua eta bideoklip berria daukana, Baimenik Gabe albumaren CD-a, Maitia albumaren CD eta kasete interaktiboa. Momentuz dena oso ondo doa, eta jende asko hurbildu da! Oso maitatua sentutu naiz!”, azpimarratu du artistak pozez betea.

Ilusioa eta hazkunde emozionala,  Kai Nakairen lan berriarekin

Ilusioa eta hazkunde emozionala, Kai Nakairen lan berriarekin

Hala, aurten, bere standa berritasunez beteta dator, batez ere, artistari ilusio handia egiten dion eta jendearen artean sentsazioa sortzen ari den bat. Goizerarte Kutxa, hain justu.

Artistak berak azaldu duenez,  “barruan Albina Stardustekin batera egindako bideoklip berria aurkitu dezakegu formatu berezi batean. Kutxa badirudi zerealak dituela, baina barruan Kamiseta topatu dezakegu, Kai Nakairen lehenengo kamiseta, oso polita geratu dena. Kamisetaren etiketak QR kode bat dauka, eta horren bitartez bideoklipa ikusi daiteke”, dio.

Eta gaineratzen du: “Bestalde, kutxaren barruan badaude kolekzioa egiteko charm sopresa batzuk eta lamina sinatu bat, kutxatik bertatik mozten dena. Uste dut oso ideia originala dela, eta momentuz oso harrera ona izan du!”.

Eta zergatik kutxaren izen hori? Izan ere, Goizerarte da aterako duten singlea, Albina Stardustekin batera, egiten ari den albumeko bigarren aurrerapen singlea da. Abestiak dantza egiteko aukera ematen dio nahi duen orori, eta, beste behin ere, maitasunaren gaia jartzen du erdigunean artista honek.

“Abestia oso dantzagarria da eta adierazten du maitasuna izan behar diogula buruari eta momentuaz disfrutatzeaz, bizi bakarra daukagula!”, dio.

Kai Nakai abeslariaren iritziz, lan berri hau zortea da harentzat. Eta bere ibilbide profesionalean beste urrats bat izateaz gain, oso bilakaera pertsonala ere badakar. Ildo horretatik, bere lanari esker izaten ari den eboluzio emozionala baloratzen du gehien.

“Esango nuke proiektua aurrera doan ahala gu ere eboluzionatzen garela, eta uste dut hori nabarituko dela diskoa atera-tzen denean, bada beste etapa bat, proiektua helduagoa sentitzen dut, eta musika aldetik ere”, dio.

Gainera, nabarmendu behar da lankidetzaz betetako lana dela, eta artista gehien elkartu direla berarekin lan berriari inoiz baino indar handiagoa emateko. Hori dela eta, “aterako dugun diskoa kolaborazioz beteta egongo da, eta hau guztia sinkronizatzea pixkat zaila izan da, baina merezi izango du. Ziur aski Aste Santua baino lehen entzun ahal izango duzue, irrikitan nago!”, dio poztasunez.

Ilusioa eta hazkunde emozionala,  Kai Nakairen lan berriarekin

Ilusioa eta hazkunde emozionala, Kai Nakairen lan berriarekin

Ibilbidea

Bere ibilbideari dagokionez, emozioz gogoratzen ditu emandako lehen urratsak Kai Nakaik. “Egia esan, polita izan da bide hau, baina gogorra ere”, hasten da esaten.

“Uste dut kanpotik ez dela ikusten egiten dugun lan guztia, eta batzutan kostatu egiten da, baina eskerrak ekipazo bat daukadala, oso profesionala, beti lagun-tzeko prest, eta bide hau errazagoa egiten duena. Momentu honetan Kai Nakai bada nire bizitzako proiektua eta ilusioz bizitzen ari naiz, beraz, aurrera goaz gogoekin eta album berria ateratzeko irrikitan!”, dio gaurko egunari begiratuz.

Hala, gaur egun ez du imajinatzen bere bizitza lan hori gabe, baina etorkizunari begira ere argi du hori dela bere apustu nagusia, eta artista izateak betetzen eta hunkitzen duela gehien. “2024ri eskatzen diot gure lan berriak harrera ona izan dezan eta dena ondo joatea! 2024 kontzertu bira ere prestatzen ari gara eta espero dugu Euskal Herri osotik buelta ematea!”, eskatzen du.

Ildo beretik, atzean geratuko den urteari balantzea eginez, artistak dio urte ona izan dela berarentzat, “musika aldetik sei single atera ditugu: Aldapeko Sagarra, Dónde (Iris Pencherekin), Gugan Dago, Amets Bat, Loratu Arte eta Goizerarte (Albina Stardustekin), udan ere kontzertu-bira itzela egin dugu Euskal Herrian zehar, eta gainera album berria sortu dugu 2024an ateratzeko. Lan eta lan ibili gara, baina uste dut bidean ondo goazela, geure burua poliki poliki ezagutzera emanez”, azpimarratu du.

Ilusioa eta hazkunde emozionala, Kai Nakairen lan berriarekin

Etorkizunari begira,… “ez dut asko pentsatzen etorkizunean, nork daki non ibiliko naizen! Momentuz proiektuarekin gustora nago eta etorkizun hurbil batean Kai Nakairentzako ideia asko dauzkat!”, dio.

Hori bai, “azken bolada honetan konturatu naiz gero eta jende gehiagok ezagutzen duela Kai Nakai, eta polita da, mezuak jaso-tzen ditut, kontzertuetan jendeak gurekin abesten du, orain azokan standa topera dauakgu... berotasun hau jasotzea, zentzua ematen dio egiten dugun guztiari!

Beraz, hor beste aldean bazaude eta inoiz en-tzun banauzu, eskerrik asko! Maitasunez egiten dugu hau guztia!”, ondorioztatzen du.