Ospakizun gauean nahasmenak zurgatua oker galderei eran-tzun bila zebilen otzandu gogoa. Benito Lertxundik Ospakizun Gauean disko berria aurkeztuko du Principal Antzokian, larunbatean, 19:30ean. Lehenengo disko autoekoiztua da, eta hamar abestik osatzen dute. Abesti horiek desikasteko beharraz hitz egiten dute sena azaleratzeko, edo herri behartuaren espiritu askatzailea erakartzen dute, eta, aldi berean, herritarra J. Bucay edo Fernando Pessoaren gisako poeten irudimenean sartzen dute. DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariak Benito Lertxundirekin hitz egin du disko berri honen sekretuak ezagutzeko, eta lan berriarengatik zoriontsu sentitzen dela azpimarratu du Lentxundik.
Hala, azken disko honen aurkezpen-bira bertan behera utzi behar izan zuen Benito Lertxundik, baina orain bueltan da indarberrituta, eta bere abestirik ezagunenak eta azkenaldian landu dituen kanta berriak aurkezten jarraitzeko gogotsu. “Azken disko hau hor ari da bere bidea egiten, eta isaldatzen da kon-tzertuetan”, dio Lertxundik. Izan ere, Ospakizun Gauean da bere ibilbidean jartzen duen mugarri berria, hamar kantuz osatutako diskoa. Urrian plazaratuko du bainan ohitura duen moduan jada eskaintzen ari da bere kontzertuetan.
“Musika genero bat da munduan zabaldua dagoena eta Euskal herrian ere uztartu dena, beste genero asko bezala”
Lan berri honekin, Benito Lertxundik agertokietara indar eta ilusioz itzuli nahi du, bere lan-ibilbide hasieratik egiten duen bezala, bere ibilbide profesional osoan egin duen bezala. Aipatzekoa da Benito Lertxundi musikaria dela oso txikitatik, familian kantatzeko ohitura baitzuten. Hala ere, ez zegoen musikaririk haien artean. Hala, Lertxundi pintatzeko zaletasuna zuen, eta, eskola amaitzean, Zarauzko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen. Hori bukatuta, ibilbidea hartu zuen horretan baina, azkenean, musikaren alde jo zuen eta lan horretan hartu zuen indarra ere. Izan ere, orain gogora-tzen duenez, musikarekin lotuta egon da beti, eta oso argi zuen txikitatik bere bokazioa ogibide bihurtuko zuela. “Lanbide bilakatu zen, eta horrek egiten du bizimodua izatea”, azpimarratzen du musikariak. “Umetatik nuen musikarekiko deia, bainan bai txikitatik eta nerabe arteko garai horretan kirolari haundi izatea zen nere ametsa, nahiz eta gero musikak eraman ninduen publikora”, gogoratzen du.
Horrela, pixkanaka-pixkanaka, Benito Lertxundi bere lekua topa-tzen joan zen bere kantak jarraitu eta bere kontzertuetara aktiboki joaten hasi ziren euskal herritar eta publiko leialaren artean. Izan ere, horrela gogoratzen ditu bere hastapenak: “Intuiziozko jardunak ditut gogoan, eta intuizio ber-berak eraman ninduen lehenaldikoz sariketa batean nere burua aurkeztera, nahiz eta gure Herri honetan ari zen jada zerbait egosten, eta ondorioz Ez dok amairu taldearen sorreran aurkitu nintzen”. Urteak pasata, Benito Lertxundi harro agertzen da egindako ibilibide profesionalaz eta, niski, bere azken lanaz. “Musikaren bidez ezagutzen naute, hori da agerian dagoena, eta nahi baldin baduzu ofizialtasuna ematen diona, bainan bizitzeak berak baditu beste zenbait lan jardunak kanporatzen ez ditugunak”, kontatzen du erreportaje honetan.
“Umetatik nuen musikarekiko deia, baina nerabe arteko garai horretan kirolari haundi izatea zen nere ametsa”
Lan honen gainean “beti ausartak izan behar garela” dio. Eta balioa ematen dio bizitza etengabe ulermen-prozesu bat dela, “begirada osoa egiteko” modu bakarra. Hain zuzen, naturak sena, intuizioa eta adimena eskaintzen dituela beti azpimarratzen du. Gogoeta horiek guztiak, eta beste asko, beti partekatzen dira Benito Lertxundiren abestietan. Bere abestiak esperientzia propioek edo biziari edo egoerei buruz herritarrei ematen dizkien gogoetek osatzen dituzte. Ildo horretatik, batzuetan interpretazio okerrak ere sortu ahal izan dituzte. Baina, alde horretatik, artistak azaltzen du ez dela beldurrik izan behar interpretazio txarrengatik. “Ausnarketa sakonetan ibiltzeak ez liguke inoiz beldurrik eman behar. Interpretazio okerrak baleude besteena litzateke erantzunkizun hori”, dio irmoz.
Esperientzia
Ausarta, pozik, gogo-tsu eta entzule leialekin, Benito Lertxundik berriro jarri du musikarekiko esperientzia eta maitasuna disko berria osatzen duten hamar abestietako bakoitzean. Alde horretatik, Euskadin dagoen publiko leialarekin zoriontsu sentitzen dela eta kantautoreen abestiekin gozatzen badakitela eta kantautore guztien lana ere balioesten duela dio. Izan ere, abestiak sortzen dituzten kantautoreak eta artistak beti egon direla dio, eta haien magia ez dela inoiz desagertuko. “Kantuak betidanik egin dira, egiten dira eta egingo dira”, adierazi du, zalantzarik gabe. Azkenik, azken urteetan sortu diren generoei dagokionez, Lertxundik hau ondorioztatu du: “Musika genero bat da munduan zabaldua dagoena eta Euskal herrian ere uztartu dena, beste genero asko bezela, eta denborak esango du zer emango duen”, azpimarratzen du.