“Beldurra zure barnean dago, birikak eta sabelaren artean -esaten zidan amonak-. Hortik atera behar duzu nolakoa den ikusi ahal izateko. Zuk putz egin zure indar guztiekin. Horrela ateratzen dira beldurrak. Eta zuk? Badakizu zeri diozun beldurra?”. Karmele Jaio euskal idazlea eta DIARIO DE NOTICIAS de ÁLAVA egunkariaren kolaboratzaileak haurrentzako lehen ipuina argitaratu berri du. Ipuinaren helburua da haurrei emozioak irakastea eta heztea, zehazki, beldurraren emozioan. Atzo aurkeztu zuten Putz egin eta ikusizko duzu ipuina, Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak argitaratu du.

Horrela, Kuku! emozio bildumako bi album ilustratu berri plazaratu ditu Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak. Karmele Jaiok idatzi eta Mikel Casalek ilustratu dute Putz egin eta ikusiko duzu albuma. Beldurra du abiapuntu liburuak. Bestalde, Maite Mutuberriak idatzi eta ilustratu du Irrimola, liburu biribila, poza ardatz hartuta. “Beldurrari buruz idaztera gonbidatu nindutenean, oso ondo ezagutzen dudan emozioa zela pentsatu nuen, txikitan oso beldurtia bainintzen eta, gaur egun ere, etxean zarata bat entzuten badut, ikaratu egiten nau”, azaldu zuen idazleak txantxetan. Horregatik, ipuin hau idaztea hain interesgarria iruditu zitzaion. Gainera, azaldu zuen ezen, haur batek beldurra duela esaten duenean, egiten zaion gomendio nagusia ‘ez izan beldurrik’ dela. Hala ere, “oso garrantzitsua da haiek heztea”. “Emozio hori hezteko aukera ematen duen ipuina da”, azaldu du. “Kuku! bildumaren baitan, 2 urtetik gorako haurrekin oinarrizko emozioak lantzeko baliabide sorta eskaintzen du Ikaselkarrek, hala nola, album ilustratuak, horma-irudiak eta jolasak. Poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa dira, hain zuzen ere, lantzen diren oinarrizko sei emozioak. Sentitzen dituzten emozioak ezagutzen, horiei izena jartzen eta erregulatzen ikasiko dute haurrek. Pedagogian aditu diren profesionalek proposatutako edukietatik abiatuta sortu dira elementu hauek guztiak”, azaldu zuten argitaletxetik. Bi argitalpen hauekin, lau dira Kuku! sailean orain artean argitaratu diren album ilustratuak. Aurretik argitaratutakoak: Agurtzane Ortiz eta Enrique Morenteren Sorpresa!; eta Iñigo Astiz eta Leire Salaberriaren Haserrea. Album ilustratuek, eta bildumako gainerako elementuek, QR kodea dute eta, horren bitartez, gurasoek informazio osagarria eskuratuko dute eskuetan duten elementu horren inguruan, bertan lantzen den emozioari buruzko argibideak eta erabileraren inguruko jarraibideak, hain zuzen ere.

Karmele Jaio kazetari eta idazleak zehaztu zuenez, ipuin hau etxeko txikienei beldurra izatea ez dela txarra erakusteko aukera bat da, aurpegira begira bizitzen ikasteko emozioak baizik.

“Normalean, haurrei ez diegu beldurrik izaten uzten. Baina beldurrak hor daude. Ezagutu egin behar ditugu, zeren beldur garen jakin. Batzuetan mozorrotu egiten ditugu. Baina bada zerbait sakonagoa. Errazena ipuin bat idaztea li-tzateke, beldurrak askatzeko. Baina ez. Nahiago dut haurrei beldurrei aurrez aurre begiratu behar dietela esatea, eta haiekin ere ikasi behar dutela”, adierazi zuen. Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazlea eta kazetaria da. Hainbat ipuin liburu, nobela eta poesia liburu argitaratu ditu. Aitaren etxea nobelarekin 2019ko Euskadi Literatura Saria eta 111 Akademiaren sariak irabazi ditu, beste batzuen artean. Bere lanak hainbat hizkun-tzatara itzuli dira.

“Normalean, haurrei ez diegu beldurrik izaten uzten. Baina beldurrak

hor daude. Ezagutu

egin behar ditugu”

“Nahiago dut haurrei beldurrei aurrez aurre begiratu behar dietela esatea eta haiekin ere ikasi behar dutela”