- "Ausardiarik ez, beldurrak gainezka. Geroak ekarriko duenaren kezka. Hitzak barrenean gatibu, kolpean ihes egingo dizuten izu. Inertziak gida zaitzan utzi duzu, ustez bizirauteko, guztiz ez hondatzeko". Izenbururen bat nabarmentzea ezinezkoa bezain desegokia da, baina bere abestiek begiak itxi eta musika eta letra zainduez gozatzeko balio dute, konposizio mimatuak entzuten diren bitartean. Miren Narbaiza, orain Mice bezala ezagunagoa dena, disko berrian ari da lanean dagoeneko, eta DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkari honetan kontatu du nola igaro dituen konfinamendu hilabeteak eta nola itzultzen ari den pixkanaka bere normaltasunera eta, nola ez, kontzertuetara.

"Ez dira hilabete errazak izan kulturarentzat eta horrekin bizi eta gozatzen dugun guztiontzat. Konfinamenduan zehar ez nuen lan askorik egin, geldialdi bat egin nuen; ez nuen asko konposatu, ezta gitarra asko hartu ere. Baina asteak pasa ahala aktibatzen hasi nintzen", kontatu du. Halere, berak aitortzen duen geldialdi horrek ez zuen gehiegi iraun. Apurka-apurka, gitarrarekin hasi zen berriro, baita konposatzen ere, Mice bere disko berriko lanean murgilduta baitago. "Konfinamendua bera kolpea izan da herritarrentzat, baina baita honetaz bizi garen musikarientzat ere. Aurretik, kontzertuak ematen genituen astebururo mota guztietako aretoetan. Eta orain, oraindik ere, areto horietako askok ez dute berriro irekitzeko aukerarik ere izan. Nik zirkuito horretan asko jotzen dut,espazio txikietan, eta hoiek oraindik gehienak ez dira bueltatu ezin dutelako; ez dutelako baimenik edo diru kontuak ez zaizkielako irtetzen", deitoratu du. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi bera agertokietara itzuli ez denik, hala egin du eta publikoak gogotsu itxaron dio berriz ere.

Izan ere, Micek ibilbide luzea darama musikan eta bere lan-kurriculuma zabala daabestien eta konposizioaren munduan. 2005. urtean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten eta Euskal Telebistako Tumatxak saioan ere hartu zuten parte, euskal musika taldeen bertsioak eginez. 2017an taldea desegin zen eta Mirenek bakarkako proiektu berri bati ekin zion Mice ezizenarekin. Ordutik aurrera, agertoki, bizipen eta abesti pertsonal ugari partekatu ditu. Urte hauek guztiak ez dira erraztasunez betetako bidea izan eta gorabehera uneak izan direla onartu du, "musikari baten bizitza ez baita erraza". Hala ere, gehien konpentsatzen diona kontzertu bakoitzean publikoarengandik jasotzen duen feedbacka da, "hori da politena", aitortu du: "Duela hiru urte hasi nintzen bakarkako lanean. Ordutik, egunaren arabera, oso zaila dela uste dut, eta beste egun batzuetan, aldiz, ez dela hainbesterako. Baina bide hori hartu behar nuen, nire mundu barru hori pixka bat gehiago esploratzeko eta horretan ari naiz. Askoz denbora gehiago behar dut hartutako erabakiari buruzko balorazioa egin ahal izateko", azpimarratu du. Hori dela eta, egunez egun, bere bertsiorik onena ateratzeko lanean jarraitzen du, etenik gabe, ilusioa galdu gabe. "Gustatzen zaidana egiten jarraitzen dut, ez naiz masetara iristen, baina interesatzen zaidana da ni gustura geratzea nire abestiekin, kantu onak egitea eta baldintza duinetan jotzea. Hori da beti nire asmoa", aitortu du. Eta bakardadean egindako bide berri honen gauzarik zailena, hain zuzen ere, aukeratutako bakardade hori da: "Bakarkako lanak zailtasunak ditu. Musikari baten bizitza autonomo baten bezalako bizitza da; lana nire erara antolatzen dut, baina batzuetan bakarrik senti zaitezke. Gainera, egiten dugun guztian sormen lana era badago, kantu onak egin nahi dudala eta ez dala erraza", dio. Aldi berean, lortzen duen independentzia hori da gehien erakartzen duen alderdietako bat. Horregatik, desabantaila batzuk gorabehera, Mice pozik bizi da bere ibilbide musikalean hartzen dituen erabakiekin: "Ez naiz hartutako erabakiaz damutu, nire ustez, lan guztiak ditu bere alde onak eta txarrak. Nik hau aukeratu dut gustatzen zaidalako, egiten dudana maite dudalako eta zoriontsu egiten nauelako. Alde onak eta txarrak balantzan jartzen ditudanean, konpentsatzen nauela ikusten dut eta horretan jarraituko dut", kontatu du.

Langilea eta pertseberantziaz, Mice saiatzen da egunero kantu berriak konposatzen lagun diezaioketen esperientziez eta emozioez elikatzen. Mendia maite du, energia kargatzen dion "aldibereko konexio eta deskonexioa" lortzen duen tokia baita. Beste zaletasun batzuk ere baditu, hala nola lagunekin irtetea eta haiekin eguneroko arazo eta irrika guztiez hitz egitea. Eta musika, oro har, asko gustatzen zaio. Baikortasunak eta iraunkortasunak ezaugarritzen dute, eta iraunkortasun horrekin berarekin begiratzen dio etorkizunari beldurrik gabe. "Ez dakit bihar zer gertatuko den, baina planekin jarraitu behar dugu, gauzak antolatu eta kemen pixka bat izan. Zaila izango da lehengo baldintzetara itzultzea, baina egunen batean itzuliko gara. Niri gustatzen zaizkit kontaktu fisikoa duten kontzertuak, orain zaila da horrelako kontzertu bat izatea, baina badakit egunen batean berriro sentituko dudala gertutasun hori. Etorkizuna gutxienez lehen geunden egoeran ikusten dut, pasa dadila pasa behar den denbora eta bien bitartean jarraitu ditzagun gauzak antolatzen eta gauzak egiten eta bilatzen moduak kulturak ez eteteko", ondorioztatu du.

Mice. Izenbururen bat nabarmentzea ezinezkoa bezain desegokia da, baina bere abestiek begiak itxi eta musika eta letra zainduez gozatzeko balio dute, konposizio mimatuak entzuten diren bitartean. Miren Narbaizak, orain Mice bezala ezagunagoa denak, disko berrian lan egiten du dagoeneko, eta DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkari honetan kontatu du nola igaro dituen konfinamendu hilabeteak eta nola itzultzen ari den pixkanaka bere normaltasunera eta, nola ez, kontzertuetara.

"Ez dira hilabete errazak izan kulturarentzat eta horretatik bizi eta gozatzen dugun guztiontzat. Konfinamenduan zehar ez nuen lan askorik egin, geldialdi bat egin nuen; ez nuen asko konposatu, ezta gitarra asko hartu ere. Baina asteak pasa ahala aktibatzen hasi nintzen".

"Konfinamendua bera kolpea izan da herritar askorentzat, baina baita honetaz bizi garen musikarientzat ere. Konfinamenduaren aurretik, kontzertuak ematen genituen astebururo mota guztietako aretoetan. Eta orain, oraindik ere, areto horietako askok ez dute berriro irekitzeko aukerarik ere izan. Nik zirkuito horretan asko jotzen dut, espazio txikietan eta hoiek oraindik gehienak ez dira bueltatu ezin dutelako".