- Magia mundu ikusgarritik ikusezinera bidaiatzeko aukera ematen dizun zubia dela diote. Eta estres garai hauetan, ihes egiten jakiteak inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du. Astelehenetik aurrera magiaz gozatzeko aukera izango dute gasteiztarrek Magialdia 2020ri esker.

Magialdia 2020, hala eta guztiz ere espero zaitugu izan da jaialdiaren 32. ediziorako aukeratu duten eslogana. Hau izango da herrialde osoko lehen Magialdia, koronabirusaren pandemiak hainbeste ekitaldi kultural bertan behera utzi ondoren. Datorren astelehenean hasiko da eta igandera arte iraungo du Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako jaialdia. Aste horretan, gasteiztarrek bertako eta nazioko magoaz disfrutatu ahal izango dituzte. Besteak beste, Asier Kidam gasteiztarra, Francisco Castellanos, Isaac Jurado, Javi Rufo eta Estefania Galera izango dira bertan. Gainera, Hugues Protat frantziarra ere etorriko da hirira. Ekitaldiko zuzendari Jose Angel Suarezek eta ekitaldiaren antolatzaile Jose Oscoz-ek atzo aurkeztu zuten programa prentsaurrekoan. Bertan kontatu zutenez, 30 ilusionista izango dira eta hainbat berrikuntza: magia ibilbideak zabaldu dira, agertoki berria (Farolen Museoa), beste egun bat gehitu da galdutako edukiera konpentsatzeko, eta ikuskizun ibiltari baten aurkezpena. Gainera, antolatzaileek nabarmendu egin zuten 2020ko jaialdian emakume magoen presentzia bultzatzeko ahalegina.

"Hainbat jarduera izango dira herritarrek atsegin hartu ahal izateko: magia lantegiak, ikuskizunak BIBAT museoko plazan, Magia duten erakusleihoak, Gertuko magiako ibilbideak eta Ekomagia", azaldu zuten atzo. "Ohiko galak ere egingo dira: Vital Fundazioa haurrentzako magia gala, Heraclio Fournier gertuko magiako nazioarteko gala, agertokiko magiako nazioarteko gala, gertuko magiako bakarlarien gala eta helduentzako magia gala. Mago profesionalentzat, bestetik, hitzaldi programa bat antolatu da, Magia Azoka, eta bisita gidatuak Gasteizko kultur eta turismo baliabideetara. Pandemia dela eta ezin izango da amaierako galarik egin (Espainia plazan), ezta umeentzako magia zikloa ere", jakitera eman zutenez.

Programazioa astelehenean hasiko da magia ibilbideekin, Erdi Aroko hirigunetik gertu. Talde txikientzako 30 minutu inguruko magia ikuskizunak izango dira. Hiru emanaldi egingo dira egunero areto bakoitzean. Ekitaldi hau ez da gomendagarria haurrentzat. 19:00etan hasiko da kordoi Etxean, Adrian Vegarekin. Ordu berean, Santa Maria Katedrala Fundazioan Imanol Ituiñok magia egingo du bertaratutakoentzat eta ordubete geroago, Montehermosoko kultur gunean izango da Tor eta Txoborro taldeekin. Zazpietan Dania Diazek ere egongo da Farolen museoan. Asteartean, berriz, Imanol Ituiñoren, Adrian Vegaren, Sergio Cisnerosen, Tor eta Txoborroren eta Dania Diazen txanda izango da. Beste leku batzuk ere izango dira: kordoiaren etxea, Bibat Museoa, Montehermoso kultur gunea, Santa Maria katedrala fundazioa eta Farolen museoa. Hodei Magoa aurten ere arituko da, asteartean arratsaldeko zortzietan, Vital Fundazioa Haur Magia galan, besteak beste.Horrez gain, astearte arratsaldeko bostetan magia tailerrak izango dira haurrentzat Bibat museoan.Ostegunean, 19:30ean, erakusleihoak egongo dira Magia taldearekin; Magia Visualen zenbakiak dira hiriko erdiguneko dendetako erakusleihoetan.

Ostiral arratsaldeko zortzietan Naipes Heraclio Fournier nazioarteko Magia gala ospatuko da. Eta asteburuan berrikuntza eta magia gehiago izango dira haur eta helduentzat, egitarau zabalarekin. Adibidez, larunbateko hamabietan, Astrolibros 2 liburudendan cerebro ilusionista liburua aurkeztu eta sinatuko da. Ordu horretan ere magia tailerrak egingo dira Bibat museoan zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat. Erreserbak 945203700 telefonoan egin behar dira asteartetik larunbatera 10etatik 14etara eta 16etatik 18etara eta igandeetan 11etatik 14:00etara.

Igandean agur esango diote Petite Caravaneri Ibaiondo zentro zibikoan (hamar minutuko emanaldiak eta edukiera murriztua), magia tailerrekin eta Cartonutti ikuskizunarekin, besteak beste. Programazio osoa, edukiera, prezioa eta beste hainbat informazio magialdia.com-en webgunean bertan ikus daiteke. Kulturaz segurtasunez gozatzeko segurtasun- eta prebentzio-neurriak ezarri dituzte.

Ekitaldi kulturala. Magialdia 2020, hala eta guztiz ere espero zaitugu izan da jaialdiaren 32. ediziorako aukeratu duten eslogana. Hau izango da herrialde osoko lehen Magialdia, koronabirusaren pandemiak hainbeste ekitaldi kultural bertan behera utzi ondoren. Datorren astelehenean hasiko da eta igandera arte iraungo du Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako jaialdia.

Esaldia. "Hainbat jarduera izango dira herritarrek atsegin hartu ahal izateko: magia lantegiak, ikuskizunak BIBAT museoko plazan", besteak beste.