ASTIRO egiten du lan IratiElorrietak (Algorta, 1979),testua dastatuz, formazehatzak antzematendituen arte. Horrela jaio zen NegukoArgiak (Pamiela), adiskidetasuna etamemoria ardatz dituen bere leheneleberria. Egilea Berlinen bizi daaspaldi eta hiri hori da liburukoagertoki nagusia, baina baita UribeKosta eta Nafarroako herriak ere.Pertsonen arteko harremanak, iraganaeta oraina, eta galerei aurre egitekobide ezberdinak dira egileakliburuan dantzan jarri dituen gaietarikobatzuk.

Adiskidetasuna eta memoria dira eleberriarenardatz nagusietako bi.

Eskutik joan behar dira beti, zureustez?

Adiskidetasuna eta memoria eleberrikogai zentraletako bi dira, bai.

Adiskidetasuna espazio berezi batda: ez dago erabat instrumentalizatuaeta ez da erabat altruista ere. Zergertatzen da espazio horretan? Zeinaukera ematen ditu? Añes eta Martaren?bi protagonisten? adiskidetasunakbizi dituen une ezberdinakkontatzen ditut. Memoria ez dutkontatzen. Memoriak istorioakzeharkatzen ditu.

Hildako bat da hirugarren protagonista.Zergatik?

Jende askori hil zaio hurbileko norbait.Modu asko daude bizi-esperientziahoriek prozesatzeko, barneratzeko,oroitzeko. Orokorrean, ezdugu asko hitz egiten horretaz, segurueneznahiko kontu intimoa delako.

Bakoitzak bere modua bilatzen du bere mamuekin bizitzeko. Idaztenari nintzen liburuan hildako batnuela aipatzen nuenean, jende askokkontatzen zizkidan beren bizitzangaldu dituzten pertsonei buruzkoistorioak, eta jada ez dauden horiekinduten harremanaz hitz egiten zidaten.Uste dut on egiten digula noizeanbehin halako gaiez hitz egiteak.

Pertsonaia eta hari asko daude istorioan,bakoitza bere mamuekin...

Bai. Denok ditugu gure mamuak, etaliburuko pertsonaia gehienek bereadute. Gero, bakoitzak bere moduakditu horiekin bizitzeko.

Zure literaturan irudiek indar handiadaukate.

Oso bisuala da bizi dugun garaia.Irudiz saturatuta gaude. Baina zeintzukdira zirrara sorrarazten digutenirudiak? Nire kasuan, paisaia batizan daiteke, oroitzapen bat edoasoziazio bat pizten didan zerbait.Halako irudiei lekua egin nahi diettestuan. Idaztean, buruan dauzkadanirudiak sarri izaten dira zerbaiterakoabiapuntu. Hortik tiraka hastennaiz istorioa asmatzen. Idazteada irudiak sortzeko dudan modua.

Hiriek pisu handia dute liburuan,batez ere Berlinek.

Bai, esan daiteke bai Berlin eta baiParis beste pertsonaia bat gehiagodirela. Nobelan agertzen diren UribeKostako edo Nafarroako herriakAñesen eta Martaren biografietandira garrantzitsuak. Bakoitzak berebideak eta espazioak topatu beharditu, bai herrian eta bai hirian. Bilaketahorri buruzko istorioak kontatzendira liburuan. Era berean, loturaegiten dut testuaren eta hiriarenartean: hiria irakurri egin daiteke,testua irakurtzen dugun moduan.

Nolakoa da zure sorkuntza prozesua?

Irudi eta ideia batzuetatik tiratuzhasten naiz, han-hemen ditudanoharretatik. Astiro lan egiten dut.Proba eta bertsio asko egiten dituttestua forma eta erritmoa hartzendoan arte. Bilaketa horretan materialberriak sartuz joaten naiz, loturakdetektatzen noa... Intuitiboki egitendut aurrera, baina neurri bateanbanoa definitzen zer den bilatzen arinaizena.

Film baten antza du liburuak: eszenakedo pasarte laburrak, irudiengarrantzia...

Erritmoa kontakizunak sortzendituen mugimenduetatik dator beti.

Nirea ez da ez akziozko ez intrigazkonobela bat. Une eta egoera ezberdinenkontaketan zehar mugitzen dirakontakizunaren hariak. Agian hortikdator pelikularen asoziazioa,eszena batetik bestera jauzi egitenjoateko sentsaziotik.

Erreferentzia ugari topa daitezke eleberrian:literatura, musika, zinema?

Zer da horrekin helarazi nahi duzuna?

Erreferentziak pertsonaien mundukoakdira. Literatura, musika edozinema (politika ere gehituko nuke)haien munduaren, haiek bizi dutenarenosagarrietako batzuk direnneurrian, beren hizketa-gaienartean aurkitzen ditugu. Beren historiareneta interesen adierazleakedo erreferentziak dira.

Europako historia hurbilak ere badutokirik liburuan: Berlin 1990ekohamarkadan, Pariseko Komunak?Erresistentzia ezinbestekoa da bizirikirauteko?

Erresistentzia aurrera egiteko edogauzak aldatzeko jarrera bat da.Momentu batzuetan kolektibo gisaantolatzen da. Bai Pariseko Komunaeta bai Berlingo 90eko mugimenduokupa botere hutsune baten testuinguruankokatzen dira. Gerozapalduak izateko, noski. Eredubezala, ideia bezala, forma isilagoakhar ditzake erresistentziak egunerokoan.Hor kokatzen ditut liburukopertsonaien jarrera edo erabaki batzuk.Esaterako, lanaren ingurukoak.

Hamarkada bat pasatu da zure lehenengolana, ‘Burbuilak’ (Alberdania,2008) idatzi zenuenetik. Zer nolakoaldea dago bi lanen artean?

Bata eta bestea osatzen zuten atalekbazuten lotura bat, baina Burbuilakhasi eta bukatzen ziren istorioakziren. Neguko Argiak nobelagoa dazentzu horretan: Liburua zeharkatzenduen hari nagusia sendoagoada. Neguko Argiak-en iraganak oraineanduen presentzia nabarmenagoada. Erreflexioetarako ere gunegehiago zabaltzen ditu horrek.

Beste hamar urte itxaron beharko duguzure beste liburu bat irakurtzeko?

Espero dut ezetz! Burbuilak idatzinuenean gazteagoa nintzen eta eznuen bi haurren ardurarik. Lan huraargitaratu zenerako hasita nengoenliburu hau idazten, baina ordutikhona ama izan naiz, horrek oso tartegutxi utzi dit idazteko. Urte hauetanguztietan ez naiz egon denboraguztian idazten, baina pertsonaiahauek nirekin bizitzen egon dira.