LAU urte igaro dira Olatz Salvador(Donostia, 1990) bere bakarkakolehen laneko kantak josten hasi zenetik.Planifikatu gabe, proiektuak formahartu eta lehen lerrora egin du salto Zintzilikdiskoarekin. Airaka diskoetxearekinbatera estreinatu da, “euskal musikari aireberri bat emateko” apustua egin duen zigilusortu berriarekin. Bandarekin eta sintetizadoreekinondu ditu laneko kantak, betiere bereesentzia galdu gabe. Olatz Salvador eta gitarratopatuko ditu entzuleak Zintzilik-en.

Disko hau ateratzea, erditzea bezalakoa izandela esan duzu. Amesten hasi, baina diskoaesku artean bukatu duzu. Zelakoa izan da sortzeprozesua?

Nahiko luzea, abestiak 2014tik duela gutxiraarte joan bainaiz egiten. Kanta horiek hartueta beste esparru batera eramaten saiatu gara.

Horretarako, hiru musikarirekin egon naizlanean, Julen Idigorasekin, Borja Antonekineta Jagoba Salvadorrekin. Saiatu gara, aurreiritzirikgabe, abestiek iradokitzen ziguten lekuraeramaten. Prozesu guztian zehar, azken erabakiaknire gain egon dira eta murgilduta egonnaiz honetan. Orain, diskoa atera dudanean,bai sentitzen dudala hutsune moduko bat, hortikdoa, beraz, erditzearena. Lan hori aurkeztueta lan hori jada independentea da, edobehintzat betirako geldituko dena, eta bestealde batetik ni nago. Horregatik bi zatitanbanatzearen kontzeptu hori.

Kantuak bazenituen, jendaurrean ere jotzenzenuen noizbehinka. Baina zelan hartu zenuendiskoa grabatzeko erabakia?

Hau ez zen hasi proiektu izan nahian, baiziketa lagun artean abesti batzuk aurkeztekoasmoz, eta pixkanaka joan zen bola hazi etahazi. Hasi zitzaizkidan deitzen leku ezberdinetanjotzeko eta ikusi nuen bazegoela jendebat abesti hauekin disfrutatzen zuena. Diskoarenagehiago izan da barrura begirako zerbait,kanpora begirakoa baino.

Banda baten laguntzaz grabatu duzu, bainazure esentzia mantenduz, betiere, hau da, Olatzeta gitarra.

Gaur egun, teknologiek soinu ezberdin piloaprobatzea ahalbidetzen dizute, eta nire beldurrazen behin gauzak sartzen hasiz gero, ezjakitea noiz gelditu. Nire asmoa izan da, abestiekoso ukitu ezberdina izan arren, esentziahori mantentzea, gitarra eta ahots batekinfuntzionatzen jarraitzeko.

Skakeitan taldeko kidea zara eta orain zu bakarrikabiatu zara Olatz Salvador bakarkakoproiektuan. Batak eta besteak ez dute zerikusirikmusika estiloan.

Musikalki ez du zerikusi handirik, baina iruditzenzait talde horretan egon izana esperientziaeta ikaskuntza prozesuko estantziabat izan dela, eta horrek piloa lagundu didalabakarrik hasteko pauso hau ematen.

Bakarka proiektu paralelo bat hastera ausartzekokonfiantza eta segurtasuna. Kontzeptualki,esango nuke badaukala Skakeitan-ekoOrekariak diskoarekin zerikusia, gero abestiakguztiz ezberdinak izan arren.

‘Zintzilik’ jarri diozu izena lanari, lehen singleakere izen bera du. Zeren inguruan abesten duOlatz Salvadorrek?

Zaila da gaiak zerrendatzea, azken finean,abesti asko irekiak dira, bakoitzak eduki ditzakeensentsazioen arabera. Gertatu izan zait,adibidez, nik abesti bat egitea gauza zehatzbatean pentsatuz, eta gero jendeak idaztea esanezabesti horrekin identifikatuta sentitu direlaeuren esperientzia partikular batengatik,agian nirearekin zerikusirik ez duena. Hori dadisko honetan egiten saiatu naizena, letranahiko irekiak, bakoitzak bere esparru edoesperientzietara eramateko.

‘Korapilatzen’, ‘Lokarriak’, ‘Zintzilik’? Abestienizenetan lotura bat antzematen da.

Badaukate hari bat, bai. Disko guztian zeharpresente dago zintzilik kontzeptua, formaezberdinetan, eta hor ikusi nuen abestiakborobiltzen zituen elementu komuna. Kantakprintzipioz ez ditut sortu bata bestearekin lotuta,baina behin hasita borobiltzen edo lanarizentzua ematen, orduan ikusi dut agian nikonturatu gabe badaukatela lotura eta denboraguztian hari baten inguruan dabiltzala dantzan.

Zure abestiek kutsu melankolikoa duten arren,ikasgaia edo alde positiboa dute beti.

Uste dut abestiak oso nireak direla, eta nibanaiz pixka bat melankoliara jotzekoa.

Pentsatzen dut badagoela bi gauza horienarteko oreka, kutsu melankolikoa eta guztiaribuelta emateko energia.

“Oinak lurrean edukitzearen kontrakoa” aldarrikatuduzu lan honetan, amestea, airean egotea?

Hala da, bai. Gainera, gauza kurioso bat gertatuzait honen inguruan. Orain dela sei hilabeteauto istripu bat eduki nuen eta ordutikdenbora dezente daramat lesionatuta, oinak ez dit uzten orekatuta egoten. Iruditzen zaitoso sinbolikoa, izan ere, kontzeptualki esatenari nintzena gertatu zait literalki. Eta oraindikjarraitzen dut oinak lurrean ezin jarrita, orekatuezinik eta zintzilik.

Oholtzara igotzea ausardia ariketa izan zenzuretzat. Orain lehen lerroan jarri zara.

Hasieratik izan da. Skakeitanen hasi nintzenean,gogoratzen dut lehenengo kontzertuania publikoari ere ezin niola begiratu, urduritasunagatik,eta pixkanaka joan naiz solturagehiago hartzen, nigan segurtasuna irabazten,ahalduntze ariketa konstanteaizan da. Bakarka hasinintzenean, ia zerotikhastea izan zen. Ni moduprotagonista batean agertzeakostatzen zait oraindik,baina ahalduntze prozesuaizan da, azkeneanoso gauza intimoak arizara aurkezten jendeari,zure barru-barrutik ateratzenzaizuna. Neurri batean,biluztea bezala da. Klik horiegitea, konplexu guztiak ateratzenhastea da.

Kolaborazioak ere izan dituzu ‘Zintzilik’-en.

Bai. Glaukomako Juantxo Arakama, Izaki GardenakekoJon Basaguren, Erauleko Maria Bustostxeloan, Ane Labakaren letrak Betileekinkantan, eta Iñaki eta Eduardo Salvador. Abestiakentzuten zoazen neurrian, bazoaz buruanimajinatzen ere, eta egia esan, oso konexiopolita sortu da, bai Jon eta bai Juantxo osoprest eta gogotsu aritu dira.

‘Kulunka’ abestia nabarmendu duzu, “altxorra”dela esan duzu. Hurbilekoak dituzun musikaribirekin batera grabatu duzu, Eduardo etaIñaki Salvadorrekin, hain zuzen.

Maila pertsonalean ezagutu izan ditudanmusikariak dira eta kuriosoa izan da eurekalderdi horretan jartzea nire proiektu baterako.Azkenean, ni naiz ibilbide laburrena duenaeta eurek jarri dira prestasun osoarekin etamimo handiz niretzako zerbait egitera. Politaeta hunkigarria egin zait, egia esan.

Behin erdituta, ze sentsaziorekin geratu zara?

Egia esan, oso pozik, eta, neurri batean, harrituta,iruditzen baitzitzaidan ez zela oso diskokomertziala edo hain erraz funtzionatuko zuenapubliko masibo batean. Baina jende askoari zait idazten, ia egunero, zoriontzeko; ezagutzenez dudan jendea, animoak ematen etaeuren esperientziak kontatzen. Iruditzen zait jendeari iritsi zaiola eta harrituta, pozik etaeskertuta nago, ez bainuen espero.

Airaka argitaletxearekin atera duzu lana. Zigiluberriaren lehena izan da ‘Zintzilik’.

Elkarrekin hasi gara, bai. Berez, Mauka Musikagintzazigilukoak dira bertako langileak, bainaerabaki dute apustu bat egitea beste motabateko musika batzuei ere bidea egiteko. Gureeszenan aniztasun falta nabaritu dute eta horribirikak emateko helburua du Airakak. Bestezirkuitu bat egin, rock edo ska formatu zurrunekoakez diren kontzertu batzuekin edo gauregun hainbeste jende mugitzenezdutenak, horiek ere eurenlekua izan dezaten.

Zuk ere ikusten duzu beste estilobatzuentzako lekuaren beharramusika eszenan?

Estiloez aparte, ikuslegoarengantalde berriei aukerak ematekobeharra ere ikusten dut.

Azken finean, Berri Txarrakbatek 10.000 pertsonatik gorabiltzen dituen garai berean,edozein gaztetxetan agianzortzi pertsona aurkituko dituzu, eta hori osoesanguratsua da. Jendea kexatzea sarrerabatengatik zortzi euro ordaindu behar direlako,hori oso kezkagarria egiten zait, adibidez.

Orain dela gutxi atera diren euskal kulturarendatuek nahiko panorama beltza islatzen dute.

Jendea ez dago prest gauza berriak ezagutzeko?

Denetik dago. Jende melomano piloa ezagutudut eta horiek dira esperantza ematen didatenak,baina, orokorrean, kosta egiten zaigubetiko lau taldeen eremutik ateratzea. Gauzaberriak entzutea, edota disko oso bat entzutea,gaur egun oso jende arraroak egiten dugunzerbait da. Zapping musikal modukoa dagoegun, abesti bati lehenengo 30 segundoetanematen diozu aukera, bestela aldatu egitenduzu. Merkatu horretan sartzea oso arriskutsuada, ez baitzaio aukera errealik ematenzure zirkuitutik kanpo dagoen jendeari.

Baduzu asmorik zuzenekoak eskaintzeko?

Badaukat diskoa aurkezteko asmoa bandarekinbatera, baina ez dugu nahi sartu astebururokontzertuak ematearen inertzian. Zuklehen profesional deitu arren, badaukagu gurezortzi orduko lana eta horrekin batera biproiektu musikal mantentzea oso zaila da. Besteerritmo batean joango gara, kontzertu gutxieta bereziak eskainiko ditugu. Laster iragarrikoditugu lehenengo datak.