Irailaren bukaeran 36 bertsolarik ekin zioten aurtengo Txapelketa Nagusiari eta bi hilabete luze eta hamahiru saioren ondoren, horietatik zazpi sailkatu dira abenduaren 17an Barakaldoko BECeko taulara igotzeko. Amets Arzallus izango dute aurrez aurre, 2013ko txapelduna, orduan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz. Berarekin lehian arituko direnak oso ezagunak ditu.

Izan ere, duela lau urteko finala errepikatuko da ia-ia eta aurtengo zortzi finalistetatik zazpi izan ziren BECen 2013ko abenduan. Orduan Unai Iturriaga izan zen zortzigarrena baina aurten ez du txapelketan parte hartu eta haren lekua Unai Agirrek bete du.

Bi lapurtar, bost gipuzkoar eta bizkaitar bat arituko dira, beraz, nor baino nor Barakaldon. Txapelketaren nondik norakoak ikusita, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak eta Aitor Mendiluzek oso fin dabiltzala erakutsi dute eta haien hautagaitza sendoak aurkeztu dituzte txapela lortu ahal izateko. Gainerako saioetan parte hartu gabe iritsiko da Amets Arzallus txapelari eutsi nahian. - DNA / Foto: P.O.

Txapelketa. Kanporaketarik gabe, zuzenean doa finalera 2013ko txapela defendatzera.

Aurrekariak. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba. Bosgarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian: 2013an irabazi zuen.

Txapelketa. Bere bi finalaurrekoetan gailendu da, Bastidan eta Amurrion.

Aurrekariak. Hendaiako bertso eskolan eman zituen lehenengo urratsak eta 1992an egin zuen lehen plaza. Bi aldiz irabazi du Xilaba txapelketa. Bosgarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Txapelketa. 700 puntutik gora lortuta finalaurrekoetan, lan txukuna egin du.

Aurrekariak. Lehen plaza 1989an egin zuen, Seguran. Lizardi eta Osinalde sariketak irabazi ditu. 2011n Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Seigarren aldiz kantatu du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Txapelketa. Irunen erakustaldia eskaini zuen eta bigarren finalaurrekoan txukun aritu zen, Elortzaren atzetik.

Aurrekariak. Ikastolako bertso eskolan hasi zen bertsotan. 2003an Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen eta 2009an Txapelketa Nagusia. Seigarren parte hartzea du Nagusian.

Txapelketa. Durangon erakustaldia eman zuen eta txapelketa serioa egin du.

Aurrekariak. Hernaniko bertso eskolan aritua da, baita Andoaingoan ere. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Seigarren parte hartzea du Txapelketa Nagusian.

Txapelketa. Maulen lehenengo eta Amurrion bigarren, indartsu dabil añorgatarra.

Aurrekariak. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan aritua da. 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Hirugarren aldiz hartu du parte Nagusian.

Txapelketa. Donibane Lohizuneko bigarren finalaurrekoan fin dabilela erakutsi zuen bizkaitarrak.

Aurrekariak. Umetan ikasi zuen bertsotan, ikastolan eta Durangoko bertso eskolan. Bost aldiz irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Zazpigarren parte hartzea du Nagusian.

Txapelketa. Atzoko saio bikaina egin zuen eta finalerako azken txartela lortu zuen.

Aurrekariak. Hamar urterekin hasi zen bertsotan, ikastolan. Hernaniko bertso eskolako kidea da. Bosgarren aldiz kantatu du Txapelketa Nagusian baina lehenengoz ariko da finalean.