Kolonian (Alemania) ospatzen den bideo-jokoei buruzko azoka da Gamescom, gaur egun Europa mailan egiten den gisa honetako azoka garrantzitsuena. Aurten, abuztuak 23 eta 26 bitartean izan dugu azoka honetaz gozatzeko aukera. Bertan, E3 azoketan gertatu ohi den bezala, bideo-joko ekoizle garrantzitsuenek beren joko eta sistemen berri eman digute. Aukera egon da, besteak beste, jokoak bertatik bertara probatzeko eta hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta bestelako hainbat ekitaldi jarraitzeko.
Horrez gain, bideo-joko ekoizle garrantzitsuenek aurrera begira aurkeztuko dutena ezagu-tzeko aukera bikaina izaten da azoka, eta aurten ere ez da salbuespena izan. Hona hemen, bideo-jokoen 2017ko azken lauhilekoak ekarri dizkigun nobedadeak.
Microsoft Microsoft-en konferentziaren gai nagusia Xbox One X kontsolaren erreserben irekiera izan da, dudarik gabe. Kontsola berriaren edizio berezi bat ere aurkeztu dute, Project Scorpio Edition izenpean. Erreserbak zabaldu eta ordu gutxitan agortu ziren munduan zehar, beraz, badirudi indarrez datorkigula kontsola berria.
Konferentzian iragarpen interesgarriak ere egin zituzten. Adibidez, Ages of Empires IV jokoan lanean dabiltzala aurreratu zuten eta harrera oso ona izan zuen berriak. Jokoa heldu arte, Age of Empires Definitive Edition-arekin gozatu ahal izango dugu, hori ere iragarri baitzuten. Beste iragarpen batzuk hauek izan ziren: Jurassic World Evolution, Recore: Definitive Edition, Cuphead, Forza Motorsport 7, Playerunknown’s Battlegrounds jokoaren eduki berria?
Nintendo Nintendo-ren aurkezpen garran-tzitsuena Super Mario Oddysey izan zen, dudarik gabe. Nintendo Switch kontsolarako kaleratuko duten Marioren jokoa da. Jokoa proba-tzeko aukera izan zutenen artean iritzia bakarra zen: “ikaragarria da”. Are gehiago, azokako jokorik onena bezala izendatu zuten, aho batez. Jokoa urriaren 27an argitaratuko da eta zaleak gogo handiz izango dira zain.
Horrekin batera, beste joko interesgarri ba-tzuk ere aurkeztu zituen Nintendo etxeak, adibidez, Metroid Samus Returns, 3DSrako joko famatuaren remake-a. Beste joko batzuk ere erakutsi zituzten: The Elder Scrolls V: Skyrim, Xenoblade Chronicles 2 eta Fire Emblem Warriors, besteak beste.
Hardwareari dagokionez ere izan genuen zer ikusi eta aztertu. Besteak beste, New Nintendo 3DS XL erakutsi zuten, kontsolaren bertsio berriztatua. Aurreko urtean NES Mini kontsolarekin izandako arrakasta eta gero, aurten SNES Mini-a aurkeztu dute, SNES-eko 20 joko aurreinstalatu izango dituen mini-kontsola.
Sony Gamescom azoka alde batera utzita, Sony-k hurrengo konferentzia Paris Game Week-ren baitan ematea espero da, urriaren amaieran. Hala ere, ezin horrelako azoka bat pasatzen utzi uztaren zati bat erakutsi gabe. Besteak beste, PS4rako Gran Turismo Sport edizioa ikusi genuen, 1TB-eko kontsola jokoarekin batera. Knack 2 jokoa ere aurkeztu zuten, Horizon: Zero Down jokoaren eduki berri gisa.
Kontsola ekoizleen nobedadeez gain, bideo-joko garatzaile handienek ere beren joko berrien inguruan eman zuten zer esana. Denak aipatzea ezinezkoa da, baina bakoitzak aurkeztu zituen joko garrantzitsuenak hauek izan ziren: EA (Battlefield 1, FIFA 18, Star Wars Battlefront 2, Los Sims 4, Fe); Ubisoft (Assassin’s Creed Origins, Far Cry 5, The Crew 2, South Park: Retaguardia en peligro); Bandai Namco (Dragon Ball Z Fighters, Ni No Kuni 2, Project Cars 2); Square Enix (Final Fantasy XV, Secret of Mana Remake, Lost Sphear); Activision (Call of Duty: WWII, Destiny 2); eta Bethesda (Skyrim, Fallout eta Doom errealitate birtualean, Wolfstein: The new Colossus).
Argi geratu da, beraz, etorkizun hurbilean panorama oso interesgarria datorkigula, joko sorta ederrarekin. Bideo-jokoak gustuko badituzue, datozen hilabeteetan ez duzue asper-tzeko parada izango, inondik inora.