NAFARROA. Nafarroako Ganbera Operak eta Baluartek antolatzen duten Ópera al Cubo programaren zazpigarren saioa ospatuko da asteazkenean Baluarten. 10 saiotan banatzen den egitaraua honen helburua publikoari opera-generoa gertutik eta sakonkiago ezagutzeko aukera ematea da, normalean publikoak bizi ezin dituen sentipen, esperientzia eta ekintzak eskainiz.
Zazpigarren emanaldi hau Richard Wagner-en inguruan arituko da. Eta jardunaldiaren atal praktikoan, Opera-antzoki handi baten akustikaren eratzea-ren nondik-norakoak azalduko ditu Ricardo San Martín-ek. Jardunaldirako sarrera 20 eurotan eskura daiteke. Ópera al Cubo programaren zortzigarren saioa azaroaren 16an, asteazkenarekin, ospatuko da.