IZENBURUARI jarraituz, bereprotagonistaren begietatikpentsatzeari gorazarre egitendion lana dugu Pentsatzekotxokoa (Erein). Hamaika urtekoneskatila da Deba, istorio honetakoprotagonista. Bere begiradak erakustendigu nolakoa den eskola etabertako giroa: nolakoak diren irakasleaketa neskatoaren lagunak, zergertatzen den gela barruan, nolakoakdiren ikasle-irakasle artekoharremanak? Ikasgelan, ingelesekoandereñoak pentsatzeko txokorabidaltzen ditu bihurrikeriatandabiltzan ikasleak, zigortuta. Debakgogoko du zigor hori, pentsatzea osogustuko duelako, eta arraro sentitzenda horregatik, zigorra bera gaiztakeriabaino gehiago gustatzenzaiolako. Egin duenaz hausnartzekotxokoa dela azaldu dioten arren,Debaren helburua beste bat izatenda hara bidaltzen dutenean: berebarne-munduan murgiltzea.Nerea Arrien (Lekeitio, 1976) da liburuhonetako protagonistaren sortzailea.

Deba “gaur egungo edozeinneskato” izan daitekeela uste duArrienek. “Guraso esnob xelebreakditu, irakasle moderno bezainzaharkituak, lagun erreboltariak,baina denek gordetzen dituzte gureaiton-amonek zeuzkaten min zaharrak”,dio lekeitiarrak. “Lehenago,nire ama ere Deba izango zen eta,urte batzuk barru, nire alaba izangoda Deba, ziur. Izen berriek etamozorro modernoek gauzak gutxialdatzen dituztela azaldu nahi izandut liburuan”, jakinarazi du egileak.

Arrien umea zeneko hormaren kontrajartzeko zigor hura pentsatzekotxokoan bihurtu da gaur egun. “Ohiturahandia daukagu min zaharreiizen berriak jartzeko. Badirudimodernoago izanda osatu egitenditugula min horiek”, iritzi dio autoreak.Lekeitiarraren ustez, pentsatzekotxokoa kontzeptuak berakbadauka oinarri psikologiko bat,“baina auskalo nork ezagutzenduen”. Dena den, ezagutu gabe ere,erabili egiten dela dio. “Lehenagohormaren kontra bidali eta aspertuegiten ginen. Orduan ere egongo zenaspertzea gustuko izango zuen norbait,ziur. Aspertzen garenean, barnealtxor horrek distira egin dezakeelako.Gaztetxoak garenean, barrutikaberatsak garela pentsatu beharrean,arraroak garela pentsatzendugu. Bai lehen eta bai orain, gutxialdatu den gauza dela susmatzendut”, iritzi dio Arrienek. Hala, arraroizate hori lantzen da liburuan, osomodu dinamikoan, atal laburretanbanatutako istorioan, esaldi labur eta zuzenekin, dinamismoa bilatuz,idazleak gustuko duen estiloan.

ESPEZIE BERRI BAT Pentsatzekotxokoa 11-12 urte bitarteko bere ikasleekinpentsatuta idatzi du NereaArrienek. Aurretik nerabeei Biologiairakasten aritu izan da lekeitiarra,baina alaba jaiotzean oposaketakatera eta Lehen Hezkuntzakoirakasle izatera pasatu zen. “Ordurartenerabeekin neukan eskarmentua”,kontatu du. Hala, 6. mailakogela hartan aurkitu zituen gaztetxohaiek “espezie berri bat” zirela irudituzitzaion Arrieni. “Aldaketa handiaizan zen niretzat. Konturatunintzen badagoela adin tarte bat, 10-13 urte artekoa, ez direnak ez haurez nerabe, edo biak direla aldiberean. Emozio eta sentimenduanabasa itzala zeukaten, laguntzaisila eskatzen zuten. Haiei laguntzekoahalegin batean, material bilahasi nintzen. Nerabezaroa eta haurtzaroaliteraturan oso deskribatutazeudela ikusi nuen, baina erdibideandagoen adin honentzat gauzagutxi aurkitu nituen”, kontatu du.Hala, gabezi hori ikusita hasi zenArrien oraintsu argia ikusi duenliburua osatzen.

Ideia horri forma ematekoliteratura “biderik politena”izan zitekeela irudituzitzaion lekeitiarrari,bere esanetan,“literaturan denadelako posible,pentsamendua berapertsonai bateanbihurtzea”, adibidez.Horrela, pentsamenduaelementu aktiboeta dinamiko bihurtu duArrienek. Egilearen esanetan,“gaztetxoek barnean daukatenaltxorra ikusten laguntzea” daliburuaren helburua. “Beraienemozioak, ametsak, nahiak, sentimenduak,ideiak? Horiek diraberaien altxorrak, eta hori ulertarazteada asmoa. Barruan daukaten horieta batzuetan ikusten eta ulertzen ezdutena, horixe dela norbere altxorra,eta altxor hori ez dela buruan bakarrikaurkitzen” helarazi nahi izan dieirakurleei Arrienek. Bere esanetan,pentsamenduaren txokoa ez delakosoilik burua, gorputz osoa baizik:bihotza, sabela? Baina, idazlearenaburuz, “arrazoiari eta pentsamenduarrazionalistari garrantzia larregi”ematen dio egungo gizarteak,“umeak gainditu eta ez-gaindituarenartean sailkatuz”.

Hauxe da Arrienek kaleratzen duenestreinako liburua. Lana idatzitazuen lekeitiarrak Lizardi Saria lehiaketaraaurkeztea erabaki zuenerako.“Sariaren oinarrietara doitzen zenidatzitakoa, ez neukan ezer galtzeko”,kontatu du. Eta galdu baino, hamalaulanen artean Pentsatzeko txokoasuertatu zen irabazle. Ilusio handiaeta batez ere poza sentitu zuen Arrienekespero ez zuen saria jasotzean.Idazten jarraitzeko bultzada emandio sariak, baina, batez ere, “berarentzatidazten jarraitzekoa”. Arrienentzat“beharrezko ariketa” delako idaztea.“Korrika egitera joaten naizenbezala, beste zapatila mota batzukjarri eta bestelako izerdia botatzendut idazten dudanean”.