LIBURU honen ideia aspaldian piztuzitzaion Iñigo Aranbarriri (Azpeitia,1963). Duela bi urte, Apirila eleberriaprestatzen zegoela hasi zendokumentazioa biltzen. Ordutik, Tolosakoepaitegiko artxiboak arakatzen ibili da,topatzen zituen informazio eta datu berriakApirilak 1766 izeneko blogean argitaratzen.“Garai hartan matxinoei egindako epaiketatikatera ditut datuak, ia orduz orduko kronikajaso baitzen bertan”, azaldu du Aranbarrik.Goseen matxinadak 1766ko apirileanhasi ziren Europa osoan, eta baita Azpeitiaeta Azkoitian ere. Hala ere, besteak beste historiairabazleek idazten dutelako-edo,orduan gertatutakoaz eta jende xehearenborrokaz dakigun gehiena irabazleen ikuspuntutikzabaldu dena izan dela dio: “Niazkoitiarra naiz, baina herrian bizi izandakoazia ez da transmisiorik egon. Hutsunehandia zegoen”.
Historiak ahaztu duen pasarte hori errekuperatzeazgain, umorea da Txanton Garroteagertokitik jaitsi zen eguna liburuaren besteardatzetako bat. Orduko eliteen jarreraere islatu nahi izan du Aranbarrik, ironiaerabilita, haien status quo-a mantentzekoumorea zelan erabili zuten aztertuz. Horretarako,matxinadak baino lehenago estreinatutakoEl borracho burlado antzezlanazbaliatu da idazlea, bertoko protagonista,Txantxon Garrote, matxinadetara ekarriz.Peñaflorida kondeak idatzitako antzezlanhonetan, jende xehea barregarri utziz menderatzendituzte jauntxoek klase baxuak.
Jose Luis Otamendik hitzaurrean azpimarratzenduenez, “Aranbarrik iragana eta oraingogaraiak batzen ditu, artearen leihoa erabilizeta gizartearen funtzionamenduarenkritika zorrotza eginez”. Aranbarrik berakhonako hau dio: “Pertsonaia nire ondoan jartzendut, elkarrizketa bat sortuz, neureraekarriz. Finean, obra hori jende xumeariburuzko lana baita”.
Ilustrazio garaian dago kokatuta TxantonGarrote agertokitik jaitsi zen eguna liburua.Izan ere, Aranbarriren aburuz, ezinbestekoada garai horrek eskaini zuena berraztertzea.“Ilustrazioak Euskal Herrian onura asko ekarrizituen, zientzia eta hizkuntza arloan, esaterako,baina ezin da ahaztu arlo sozial etaekonomikoan zituen gabeziak”, adierazi duidazleak. Izan ere, “gertatutakoaren gakoa”hortxe dagoela uste du Aranbarrik. Hala, eliteekonomikoa eta jende xumea aurrez-aurrejarri ditu, azkenik, matxinaden bidez, sistemaekonomikoa bera zalantzan jarri zutela.Hala ere, egileak arreta pribilegiatuen jarreranjarri du, El borracho burlado antzezlaneanargi islatzen dena. “Matxinadek eraginahal zituzten galera ekonomikoetaz kezkatutabaziren ere, boteretsuek onartu ezinzutena matxinoen jarrera zen, hots, txepetxek,txori txiki horiek, karrastarroak,lumaje eleganteko hegaztiak zirela uste izatea”,azpimarratu du Aranbarrik.
KUKAÑA, BERGARAKO PLAZAN Historiakesaten digu Txanton Garrote agertokira bueltanbidali zutela eta, gainera, bere bizkarbarre egiten jarraitu zutela jauntxoek. Hainzuzen ere, pasarte horretan kokatzen du egileakumorearen eragina eta kritika. “Zeinumore mota da gurea? Kasu askotan, txiroariegiten diogu barre, gu baino zapalduagodagoenari. Zer pentsatu ematen du horrek”,hausnartu du. Egoera hauek irudiz hornitzekogertaera bi ekarri ditu gogora Aranbarrik.Batetik, Txanton Garrote agertokitikjaitsi zen eguna liburuan jasotako pasartea,eta, bestetik, Bergarako plazan jauntxoekjarritako kukañari buruzkoa. Janaria eskegitazegoela, herritarrak berau hartzen saiatzenziren, behin eta berrirolurrera erortzen zirela. Bitartean,eliteek txokolatea dastatzenzuten, jende xehearibarre eginez. Pasartehonekin batera, duela hilabeteMadrilen hainbat futbolzalekeskean ari zirenemakume batzuekiko erakutsitako mespretxuzko jarrera ere aipatudu Aranbarrik. “Nola tratatu daiteke jendeahorrela?”, galdetuz.
Menpekoak makurrarazten direnean zapalketamekanismoak, umorea tartean, oso antzekoakdirela nabarmendu du Aranbarrik.Zoritxarrez, horretaz ez dela inoiz hitz egitengogorarazi du. “Nik biak uztartuditut. Batetik, egoera ekonomiko-sozialbatzuk eta, bestetik, garai hartakoumoreak horiek mantentzeko zuengarrantzia. Ikuspuntu hori falta zengure historian”.