BILBO. Datorren ostiraletik, apirilaren 22tik, igandera, 24ra, bitartean eskainiko da. Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta igandekoa ordubete lehenago, 19:00etan.

Hamlet antzezten duen Israel Elejalde da lanaren protagonista nagusia, eta bertan agerian uzten du, berriro ere, bere antzezpen lanaren kalitate bikaina. Miguel del Arcoren zuzendaritzapean arituko da, eta bera arduratu da, baita ere, lanaren moldaketaz. Del Arco gaur egungo antzerkiak duen balio sendoenetakoa da, eta Bilboko ikus-entzuleek gogoan dute oraindik duela bi urte Arriagan antzeztu zen Misantropo lan bikaina. Israel Elejalde bera lan haren antzezle taldean zegoen.

Elejalderekin batera, klasiko honetan Ana Wagener, Ángela Cremonte, José Luis Martínez, Cristóbal Suárez, Daniel Freire eta Jorge Kent arituko dira, guztiak ere antzezle bikainak. Eduardo Morenoren eszenografia ederrak eta Ana Lópezen jantziek nortasuna ematen diote berez ere hilezina den antzezlanari.

Harold Bloomek esaten duen bezala, “Hamletek duen buru indartsua dela eta, jarrera, balio eta epai kontraesankorrenak batera ager daitezke haren buruan, modu koherentean”. Hamleti buruz idatzi zuen beste pertsonaia handi bat Victor Hugo izan zen: “Shakespeare liluren ereilea da. Hitz bakoitzean, irudi bat; hitz bakoitzean, kontrastea; hitz bakoitzean, eguna eta gaua”. Kontraesana hasi baino ez da egin. Miguel del Arcok berak Nietzscheren esaldi bat aipatzen du: “Izan zaitez kontraesankorra zeure buruarekin! Bizitzeko ezinbestekoa da bananduta irautea”.

SARRERAK

  • 8,50 eta 25 euro artean
  • Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.