BILBO. Leku guztiak bete arte sarrera librea izango duen ekitaldia Kirmen Uribe poeta eta eleberrigileak aurkeztuko du.
“La tierra que pisamos” lanak lurrarekin erlazionatzeko dugun moduari buruz hitz egiten du; jaiotzen garen lekuarekin, baina baita eusten gaituen planetarekin ere. Modu horiek, agintariek ezartzen duten merkantilismo basatitik, haritz baten itzalpean lurra lantzen ari den gizonaren zirraraino doaz. Eta mutur bi horien artean, emakume batek bere bizitzaren benetako esanahia aurkitzeko duen borroka.
Eleberri honetan, egilea gizakiak erresilientziarako duen gaitasun mugagabean, besteak gure begien aurrean arrotz izateari uzten dionean enpatia aurkitzean eta gu baino handiagoa den maitasunaren izaeran murgiltzen da.
Jesús Carrasco Badajozen jaio zen 1972an, eta 2005ean Sevillara joan zen. Bertan bizi da une honetan. 1996tik publizitateko erredaktore gisa egiten du lan, eta horrez gain idatzi ere egiten du. “Intemperie” bere aurreko eleberria, nazioarteko literaturaren panoramako debut deigarrienetakoa bilakatu da.
Madrilgo Liburu saltzaileen Gremioak emandako 2013ko Urteko Liburuaren Saria lortu zuen eta El País egunkariaren iritziz 2013ko Urteko Liburua izan zen. “Intemperie” 26 herrialdetan argitaratu da, eta denbora gutxi barru zinera eramango da.