BILBO. Los Planetas, Lagartija Nick, Lori Meyers eta Pájaro Jack taldeekin, Estrella ahizpa zaharrarekin, José Enrique neba txikiarekin eta Aurora amarekin lankidetzan aritu ondoren, eta Enrique bere aitaren "oinordetza neurrigabea hartuta", Soleá Morenteren unea iritsi da orain.

Horrela, "Tendrá que haber un camino" zuzeneko aurkezpena da debuta baino gehiago. Diskoan "bere lekuaren bila dabil eta aurkitu egin du, beretarrak inguruan izanda". "Ez da elkartzeen diskoa, harremanena baizik. Gonbidatuen zerrenda arrazoi artistikoei adina begiratzen die bizitza arrazoiei, guztiekin baitu lotura egileak, odolez edo adiskidetasunez", azaldu dute.

Aurreko guztiekin erkatuta izaera desberdina duen artista da Soleá Morente. Orain arte, rocka eta flamenkoa nahastu dituzten musikariek rockean edo flamenkoan zuten abiaburua, baina Soleá "bidegurutzean jaioa" da artista gisa.

Kontzerturako sarreraren prezioa 12 euro da (10 euro Az txartelarekin). Soleá Morenterekin (ahotsa eta gitarra), Antonio Arias (baxua), Floren Muñoz (gitarra), Edu Spin (gitarra flamenkoa), Mafo (bateria), JJ Machuca (teklatua) eta Miguel Martin (gitarra) izango dira taula gainean.