BILBO. Teo Cardaldak eta María Monsonisek osatutako bikotea 30 urte betetzear dago musikaren munduan, eta disko berriarekin, betiko kanten bertsio akustikoekin eta Bilboko Abesbatza Elkartearen lankidetza bereziarekin ospatuko du Bizkaiko hiriburuan.
"Complices Aniversario" kontzertu "paregabe eta errepikaezina" izango dela adierazi dute antolatzaileek, eta "Es por ti", "Verdad que sería estupendo", "Los tejados", "Dama del Río" edo "Está llorando el sol" abesti arrakastatsuz osatutako diskografia gogoratzeaz gain, aurki argitaratu den "Volver a empezar" azken diskoko lanak ere eskainiko dituzte.
Lan "errebindikatzaile baina baikor" horrek sei abesti berri jasotzen ditu, eta horietan, taldearen jarraitzaileak harrituta utziko dituzten erritmoekin ausartzen dira, "Sin querer" rap-ean adibidez, garai gorabeheratsu hauekin erabateko konpromisoa erakusten duen abestia.