Gaur aurkeztu du ekitaldia Galako arte-zuzendaria den Jon Ugarriza, eta bertan izan da, baita ere, Toti Martinez de Lezea, Galako gidoilaria eta Euskara eta Kulturako foru diputatua den Lorea Bilbao.

Gala horretako protagonistak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen ari diren eta ospe handia duten hainbat trebakuntza-zentrotan ikasten diharduten etorkizun handiko gazteak dira.

Jon Ugarrizaren zuzendaritza artistikoaren pean eta Toti Martínez de Lezearen gidoiari jarraituta, Nerea Barrondo, Mikel Del Valle, Maitane Goikolea, Marina Goitia, Jone Martínez, Almudena Pérez, Inés Pérez eta Clara Yue Bañuelos dantzariak eta gonbidatu gisa arituko diren Lucia Lacarra eta Marlon Dino izarrak izango dira galako eszenatokiaren gainera igoko diren protagonistak. Bestetik, Mario Jimenez eszenografia eta proiekzioaren arduraduna izango da.

Azpimarratu behar da egun MásQdanza taldearen zuzendari artistikoa den eta gala honetan kargu bera duen Jon Ugarriza 1995 eta 1996. urteetan Bizkaiko Foru Aldundiaren bekaduna izan zela. Ordutik hona hainbat taldetan ibili izan da lanean: Bictor Ullateren Dantza Taldea, English National Ballet eta K- Ballet Company Tetsuya Kumakawa (Japonia), besteak beste; eta koreografiako arduradun legez, Royal Ballet, Ballerische Staatsoper, Chicagoko Joffrey Ballet eta New York City Ballet konpainietako, besteak beste, lehen mailako artistentzat sortu ditu lanak.

Sarrerak 12 eta 25 euro bitarteko prezioan daude salgai eta txarteldegian bertan eta Interneten bidez (Kutxabank) eros daitezke.

Galako dantzariak

Nerea Barrondo: Moskuko Bolshoi Antzokiko Goi-mailako Dantza Eskolan dihardu ikasten.

Mikel Del Valle: Valentziako Goi-mailako Kontserbatorioan koreografia-ikasketak egiten dihardu.

Maitane Goikolea: Madrileko Mariemma izeneko Real Conservatorio Profesional de Danza delakoan dihardu ikasten

Marina Goitia: Madrileko Mariemma izeneko Real Conservatorio Profesional de Danzan dihardu ikasten

Jone Martínez: Madrileko Victor Ullate izeneko Dantza Eskolan dihardu ikasten Almudena Pérez: Londreseko Trini and Laban Conservatoire os Music and Dance zentroan dihardu ikasten.

Inés Pérez: Madrileko Victor Ullate izeneko Dantza Eskolan dihardu ikasten

Clara Yue Bañuelos: Madrileko Mariemma izeneko Real Conservatorio Profesional de Danzan dihardu ikasten

Dantzari horiei laguntzeko, gala honek dantza munduko bi izar, nazioarte mailan ospe handia dutenak, izango ditu:

Lucia Lacarra (Zumaia, Gipuzkoa), Municheko Operako Baleteko dantzari nagusia

Marlon Dino (Tirana, Albania), Municheko Operako Baleteko dantzari nagusia

Izena duenak izana du

Bi ekitaldiko balet hau Euskal Herriko hainbat sinesmen eta tradiziotan dago oinarrituta: solstizioak; Ama Jainkosa, Amari; haren laguna den Sugaar; haien iratxoak; sorginak edo izpiritu txaren aurkako landareak, besteak beste.

Ekintza solstizio-gau batean kokatzen da, Eguzkiaren jaiotza-festa ospatzeko prest dauden herritarren herri batean. Gazte batzuk goi-zelaietara abiatzen dira, izpiritu txarrak uxatzeko landareak biltzeko, baina neskatxa bat galdu egiten da eta ez da itzultzen besteekin. Amarik neskatxa hori aurkitu eta berarekin eramaten du, bere babeslekura, eta gorua erabiltzen erakusten dio; ondoren neskatxa horrek Amari eta bila joan zaizkion lagunak agurtu egin beharko ditu bere babeslekura hegan joan baino lehen.

Fitxa teknikoa:

Arte-zuzendaria: Jon Ugarriza

Gidoia: Toti Martinez de Lezea

Eszenografia eta proiekzioa: Mario Jiménez.

Argazki-zuzendaria: Kike Lopez

Ikus-entzunezko zuzendaria: Oscar Andrés.

Atrezzoa: Yon Gijón.

Jantziak: Dineke Bakken, Louise Flanagan.