donostia - Beasain izan zen atzo Gipuzkoako bertsolarien etxe, bertako Usurbe antzokian jokatu bai-tzen Bertsolari Txapelketako lehenengo zortzirena. Jon Maiak irabazi zuen saioa eta lortutako lehen postuari esker, zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindik erabaki-tzeke dauden beste lau bertsolarirekin. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi” sailkatu ziren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida eta bi saio jokatuko dira. Larunbatean, Azpeitian izango da eta Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal igoko dira oholtza gainera. Igandean, berriz, Lasarte-Orian izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Bi saio hauek arratsaldeko 17.30ean hasiko dira. - N.G.