DONOSTIA. Donostian egingo den aurkezpenean gaztelerazko bertsioko ahotsak jarri dituzten antzezle entzutetsuak izango dira, hau da, Santiago Segura, Clara Lago, Dani Martínez, Alaska eta Mario Vaquerizo.

Genndy Tartakovsky estatubatuarrak zuzenduriko "Hotel Transylvania 2" urriaren 23an iritsiko da Espainiako zinema aretoetara. Badirudi Transilvania Hotelean hobera ari direla egiten gauzak.

Azkenean, laxatu da Draculak hotelerako ezarritako "munstroentzat bakarrik" politika zorrotza, eta gizakiei ere ostatu ematen hasi dira hotelean. Baina, hilkutxa barruan, kezkatuta dabil Dracula, Dennis erdi gizaki erdi banpiro den bere biloba maitagarriak ez baitu banpiro ezaugarririk agertzen.

Beraz, Mavis Johnyrekin bere giza aita-amaginarrebei bisitan dagoen bitartean, aitona Draculak bere lagunak bilduko ditu -Frank, Murray, Wayne eta Griffin- Dennis "munstroentzako kanpamentu" batean entrenarazteko.

Ez dakite, ordea, Dracularen aita, eskola zaharreko Vlad agure marmartia, familiari hotelean bisita egitekotan dela. Vladek jakitean bere birbiloba ez dela odol garbikoa ederki korapilatuko da kontua.