Chichinabo Cabaret ikuskizun mentala, alaia eta japoniarra da, Felipe Lozak idatzi eta zuzendutakoa, Cabaret Chihuaua arrakastatsuaren sortzailea. Hamar antzezleek zuzenean abestu eta dantzatuko dute bi ordutako ikuskizun honetan. Iñaki Maruri musika zuzendaria eta ikuskizuneko kantuen egilea da.
Estreinaldia abuztuaren 21ean izango da eta abuztuaren 30era arte izango da ikusgai (abuztuak 24 eta 25ean izan ezik, taldearen atseden egunak).
Gonbidatutako bi ikuskizun sailkaezinak
Sincopados ikuskizun ederra da, erritmo eta emozioz beterikoa, perkusioak, txalaparta, klakea, pianoa, ahotsa eta harearen gaineko dantzaldiak osatutakoa. Abuztuak 27, 28 eta 29an 21:00etan.Arte de Las Putas, Nicolas Fernández de Moratínen poema batean oinarrituta, ikusleagoarekin antzerki jolasa proposatuko du. Umorez beteriko ikuskizun hau bizia, argia, jostalaria eta iradokitzailea da. Compañía Teatro del Temple-ko Jose Luis Esteban da antzezlea. Irailaren 3, 4 eta 5ean 21:00etan.