Udaberriarekin batera, loreberri bat agertu da euskalliteraturaren baratzean.Luma astintzen berria ezden arren, orain kaleratu du berelehen lana Julen Belamunok(Azpeitia, 1959): Ukabilak etaloreak, zortzi ipuinez osaturikoipuin-bilduma.

Lehen liburua duzu, baina ezinesan idazle berria zarenik. Noiz hasi zinen idazten, eta zergatik?

2002an hasi nintzen modu jarraitusamarrean idazten. Lehenagoere idazten nuen: gogoetak, pentsakizunak,eguneroko gertaerak...

Luzera estandarreko kontakizunakgerorago, 2005an hasi nintzen idazten.Orain arte neuretzat idatzi izandut. Zertarako idazten dudan ezdakit seguru; ni beti izan naiz irakurlea,eta zerbait idazteko gai izangoote nintzen probatu nahi nuen.

Ezaguna ez, baina sari ugari irabazitakoazara, Ignacio Aldecoa Saria, kasu.

Bai, Oso gauza ohargarria ipuinagatik2010ean eman zidaten saria. Poz handia eman zidan; ordura arteez nekien idazten nuenak ezer baliozuen, eta konfiantza eman zidan. 2012an, Egonerako egunak ipuinarekinberriro saria eman zidateneanseguruago sentitzen hasi nintzen. Idazten nituen gauzatxo haieknolabaiteko balioa izan zezaketelaikusi nuen. Sari haiek gabe ez nintzenargitaratzeko pausoa ematenausartuko.

Hain zuzen, bi ipuinok ere ageri dirabilduma honetan.Bai, liburuko lehena eta azkena dira.

Ipuin horiez gain, idatzita neuzkanbeste batzuen artean aukeraketaegin nuen. Liburuko kontakizunzaharrena 2007koa da, eta berriena2013koa. Tarte horretan idatzitakoakdira guztiak.

Zergatik eman duzu orain liburua argitaratzekopausoa?

Sarien jarraipen naturala izan delauste dut. Sariek konfiantza emanzidaten, eta kontakizun batzuk erakustekomodukoak izan zitezkeelapentsatu nuen. Orduan hasi nintzenpentsatzen argitaratzeko aukeraegon zitekeela. Zorte handia izandut, jo dudan lehen atean harreraona egin didatelako.

Bilduma ez da monografikoa, bainaba al dago nolabaiteko batasunik ipuinenartean?

Liburuak ez du osotasun orokor bat,baina uste dut badaudela ipuinetanagertzen diren konstante batzuk.

Esate baterako, uneren batean,pertsonaia batzuk bere buruarekinaurrez-aurre geratzen direla ipuinaskotan: ispiluaren aurrean daudelako,alter-egoa izan daitekeen norbaitekintopo egiten dutelako, edoirudimenean beren burua egoerajakin batean ikusten dutelako. Bainaez da aurrez pentsatutako zerbaitizan; horrela atera zait.

‘Ukabilak eta loreak’ da liburuari izenaematen dion ipuina. Zer kontatzen du?

Liburuari izenburua jartzea ez daerraza izan. Batasun orokorrik ezdagoenez, ipuin baten izenburuaaukeratu dugu, baina ez kontakizunhori adierazgarriena delako. Ipuinhorretako pertsonaia borroka batenaurrean dagoen boxeolaria da, etaneskalagunarekin izan dituen gorabeherenondoren aukera berri batenaurrean dago. Bi aukera eta bi ilusio,bata boxeoan eta bestea bikoteharremanean.

Ipuin guztietan, edo askotan behintzat,iraganari keinuak egin dizkiozu.

Keinu bat baino gehiago, iraganarenitzulera moduko zerbait gertatzenda ipuin askotan. Ipuinetakodenbora oraina da, baina iraganeangertatu edo eginikoak bueltatzendira orainera. Faulknerrek esatenzuen iragana ez dela inoiz hiltzen,eta beraz igaro ere ez dela egiten.Iragana beti hor dago.

Zortzi ipuinetatik bost Gasteizenkokatu dituzu, eta hirutan funtzionariorenbat agertzen da. Zure alteregorikba ote hor?

Istorio gehienak Gasteizen daudekokatuta, baina hori ni neu Gasteizenbizi naizelako da, errazagoa zaidalakoegoerak neure inguruankokatzea; baina, egia esan, beste edozeintokitan ere gerta zitezkeen. Bestalde,funtzionarioak agertzea, agianhorrelako asko ezagutzen ditudalakoizango da, baina nire alter-egorikez dago hor. Beste ipuinen bateanegon liteke horrelako zerbait.

Julen Belamuno ezizenarekin sinatuduzu liburua. Idazlea eta pertsonabereizi beharra edo arrazoi estetikohutsa?

Izen bakarra izatea ez dakit oso normaladen, agian gaur egun bai, bainagarai batean ez dut uste. Nik izeneta ezizen gehiago dauzkat. Jendeakatxikimendu handia dio bere identitatepertsonalari, baina ni ez naizhain identifikatuta sentitzen erregistrozibilean daukadan izenarekin.Arrazoi estetikoak ere egongo diraseguru asko: Belamuno ederra irudituzitzaidan.

Ipuingintzan baduzu jarraitzen duzunidazle erreferenterik?

Erreferente jakinik ez, baina gaztetanirakurritakoa hor geratzen dabeti. Kafkaren eta Borgesen kontakizunakoso inportanteak izan zirenniretzat, eta euskaraz Atxagarenhasierako ipuin haiek. Gaztea nintzen,eta aurkikuntza batek sortzenduen txundidurarekin irakurtzennituen. Harrezkero beste gauza askoirakurri dut, baina horiek beti hordaudela sentitzen dut. Beste gauzabat da horien eragina izatea. Nahinuke nik maisuen talentuaren laurdenarenlaurdena banu!

Aurrera begira idazten jarraitzekoasmorik baduzu?

Jarraitu nahi nuke idazten. Ipuinluzeago bat badaukat, baina zirriborrobat da oraindik. Ikusiko duguzer bide egiten duen. Egunen bateanzerbait ona idazteko ilusioa badut,nahiz eta jakin oso zaila dela. Lanarekineta ahaleginarekin gauzatxukunak egin daitezke, baina benetakotalentua oso bakan sortzen dengauza da. Gainontzekooi ilusioageratzen zaigu, kasualitatez badaere, egunen batean bete-beteanasmatzekoa.