Aurreko edizioetan bezala, ikusleek www.fiestadelcine.com web orrian izena eman beharko dute gaurtik aurrera akreditazioa lortzeko. 14 urte baino gutxiago dutenek eta 60 baino gehiagokoek ez dute webgunean izena eman beharko.

Edizio berri honetan, sarrerak saltzeko hiru modu erabiliko dira: leihatilak, kutxazainak eta Interneteko plataformak. Sarrerak leihatilan eskuratzen badira, erosterako unean akreditazioa erakutsi beharko da. Aldiz, kutxazainetan edo Internet bidez eskuratu dituztenek aretoaren sarbidean erakutsi beharko dute.

Zinemaren Festan parte hartuko duten guztiek filme aukera handia izango dute ikusgai: 'A cambio de nada', 'Asterix: La residencia de los dioses', 'Cenicienta', 'Como sobrevivir a una despedida', 'Con la magia en los zapatos', "Disney Junior Party', 'El gurú de las bodas', 'El nuevo exótico Hotel Marigold', 'El maestro del agua', 'El viaje mas largo', 'Fast&Furious 7', 'Felices 140', 'Focus', 'Gett', 'Hipócrates', 'Home: hogar dulce hogar', 'Insurgente', 'La oveja Shaun', 'La profesora de historia', 'La pirámide', 'La sombra del actor', 'Minúsculos', 'Mortdecai', 'Perdiendo el norte', 'Poseso', 'Sexo fácil, películas tristes', 'Superpoli en las vegas', 'Tiempo sin aire', 'Una noche para sobrevivir' eta 'Vengadores'.

Informazio guztia www.fiestadelcine.com webgunean eta festaren Facebook eta Twitter kontuetan aurkitu daiteke.