durango - Urtetik urtera, teknologiak gero eta protagonismo gehiago hartzen du Durangoko Azokan, eta aurtengoan ere joera berdina ematen ari da. Esaterako, PuntuEus fundazioak oparituzureizena.eus kanpaina jarri zuen abian azokara begira. Eskain-tza berezi honi esker, posta elektronikoan .eus domeinua jarri nahi duen edonork horretarako aukera izango du, gaur arte, prezio erdian. Hala, 30 euroren truke, domeinu izena, hamar posta elektroniko kontu, 2 GBko espazioa, DNS kudeaketa eta mugagabeko transferentzia ahalmena erosteko aukera dago PuntuEus fundazioaren gunean (Artekale 81, 82, 83). Kabia gunean eskaini zuen hitzaldian Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak jakinarazi zuenez, aurrikuspen guztiak gainditu ditu domeinuak honezkero. Izan ere, urtarrilerako 2.000 webgune izatea helburu zuten arren, Durangoko Azokaren aurreneko hiru egunetan gainditu dute muga hori, eta dagoeneko 2.200 webgune inguruk darabilte .eus domeinua.

argazki onenaren bila Durangoko Azoka abiatzearekin batera, antolatzaileek #Dazokat lehiaketa jarri zuten martxan Instagram sare sozialean, eta egunero milaka argazki jaso dituzte. Gaur aukeratuko dute aurtengo azken argazki irabazlea, eta honen egileak Organik dantza taldeak eta Kepa Junkerak eskainiko duten Txapeldun an-tzezlanerako bi sarrera eskuratuko ditu. Horrez gain, eta Durangoko Azoka bukatuta, egun guztietako argazkirik onena aukeratuko du epaimahaiak, abenduaren 12a baino lehen. Irabazleak Europako hiri baterako bi hegazkin txartel eta bertako hotel batean bi gaurako egonaldia eskuratu ditu. - J. Larrañaga