IKUSKIZUN berri batekin publikoa aho zabalikuzteko prest dator Iñaki Ziarrusta aktoreeta zuzendariaren ATX Teatroa. Arrenganbara eta emeen sotoa antzezlana prestatudu konpainia bizkaitarrak, eta urriaren 17anizan zen estreinaldia Errekaldeko Udal Aretoan.Obra berri hori “tragikomedia gordina” da, Ziarrustarenhitzetan, eta publikoak “ikuskizunazgozatzea” espero duela adierazi du.

Luis Riaza madrildarraren testu bat du oinarriArren ganbara eta emeen sotoa lanak, eta 2012koekainean hasi zen prestaketa prozesua. Ziarrustakadierazi duenez, hasteko, “obra egokitu etaegilearekin bildu” zen, haren “oniritzia eta baimena”jaso ahal izateko. Horren ostean, konpainiabizkaitarrak itzulpena egin, antzezlanarennolakotasuna zehaztu, aktoreak hautatu eta diruiturriakbilatu zituen, besteak beste, eta 2014koirailean ekin zien entseguei. “Hilaren 1etik 14raLuhuson (Lapurdi) izan ginen dena prestatzen,eta 15etik 30era, aldiz, Leioan (Bizkaia)”, zehaztudu zuzendariak.

Hilabete luzez burututako lan gogorraren ostean,“kontatzeko modu grotesko, ironiko eta jostalariaduen tragikomedia” aurkituko du ikus-entzuleak,Ziarrustaren aburuz: “Gaia gordina da,botereak indarrean jarraitzeko erabiltzen dituenmekanismoak azaltzen baititu, muturrekomatxismoa, elizaren errepresioa eta emakumearenzapalketa ukituz”.

Kontu horiek guztiak irudikatzeko, metafora erabiltzendu ATX Teatroak. “Ganbaran arrak bizidira: boteredunak, oportunistak eta matxistak;sotoan, berriz, emea, kateatuta”, adierazi du obraren zuzendariak. Egoera horretatik abiatuta,ikuskizun “berritzailea eta ausarta” da konpainiabizkaitarrak aurkezten duena, “publikoakeuskal antzerkiaz gozatu dezan”. Ziarrustarenhitzetan, “ikusleak, aktoreak baino, marrazkibizidunak ikusiko ditu, mugitzeko, hitz egiteko eta keinuak egiteko moduagatik. Gainera,espektakulu honekin ez du aspertzeko denborarikizango”.

AFIZIOA OFIZIO BIHURTUZ ATX Teatroarenhirugarren ekoizpen propioa da Arren ganbaraeta emeen sotoa; aurretik, Gabriel-Gabriellebakarrizketa eta Gnosia kaleko ikuskizunaestreinatu ditu konpainiak. Horrelako antzezlanenatzean jende asko egon ohi da buru-belarrilanean; Iñaki Ziarrusta da, ordea, ATX Teatroarenarima eta burua.

2010. urtean jaio zen konpainia, eta Ziarrusta dakide ofizial bakarra. Gaitzerdi taldean 20 urtezlan egin ostean otu zitzaion ATX Teatroa sortzea,“profesionaltasuna” izanik bere helmuga.Bide zail horretan, beste lau kide ditu zenbaitlanetan laguntzeko. “Aktoreak izateaz gain, jendetrebea dira beste zereginetan aurrera eginahal izateko”, dio konpainiaren sortzaileak.Talentua soberan izanik, ekoizpen propioezgain, eszenografiak eta zuzendaritza teknikoakere egiten dituzte ATX Teatroan parte hartzenduten kideek, eta beste konpainien lanetan aktoregisa ere aritzen dira tarteka-marteka, Ziarrustakzehaztu duenez.

Talde bizkaitarrak euskal antzerkia egitea etaarte modalitate horretara jendea erakartzea duhelburu, “horretarako langile guztiei behar bezalaordainduta”, zuzendariaren hitzetan. Artistikoki,distopia, antiestetika eta Euskal Herrikotradizioak ikertu eta antzerkian txertatzea ditukonpainiak jomuga. Norbanakoak ere, taldetikat, izan ohi ditu bere helburuak, eta maite duenofiziotik “bizi ahal izatea” da Ziarrustaren xedea.Arren ganbara eta emeen sotoa obrari begiraamets bat ere badu aktore eta zuzendariak:“Euskal Herriko zazpi probintzietan antzeztuahal izatea”. 2016ko udaberrira arte, behintzat,biran aritzeko asmoa duela zehaztu du eta, orainarte jasotako deiekin, Bizkaian, Gipuzkoaneta Lapurdin antzezlan horretaz gozatzeko paradaizango dela baieztatu du.